Katebegia
    Hasiera » Euskara » Abadia edota Ravel
    urr22 2

    Abadia edota Ravel

    Atalak: Euskara, Gizartea, Kulturgintza

    Hendaiako Abadia Gaztelua

    Hendaiako Abadia Gaztelua

    Anton Abadia dut hizpide. Haren gaztelua behatzen dut nagoen tokitik, alemaniarrek II. Mundu Gerra kari eraiki zuten bunker baten gainetik. Gibelean daukat Jauregia, zeru-mugan itsasoa, labarrak eskuinera, Tonbak aitzinean.

    Lur eremu honen jabe ohiak geografia landu zuen. Puntu kardinalak  seinalatzen dituen harri-multzo bat paratu zuten bunker honen gainean. Errukigaberen batek suntsitu du ondarea. “Erromatarrak, bikingoak, alemaniarrak iragan ziren gure lurraldetik, alta, giza historian ez da gaur egungo –kulturako– gizakia baino suntsitzaileagorik izan”, pentsu dut ezkor.

    Abadiak Fundazio bat sortu zuen bere ondarea –Frantziako Zientzia Akademiaren bitartez– herriaren esku uzteko. Akademiakoek eta Fundaziokoek euskara ondaretzat ote zeukaten, ez dute garbi agertu egundaino. Abadiak “onze cent frans” utzi zuen urteko euskararen ekimenetarako. Haatik, Patri Urkizuk salatu izan duenez, Frantziako Akademia zorretan da gure hizkuntza eta literaturarekin.

    “Abadiak euskarak ukan duen suspertzaile eta ongilerik handiena dugu…” irakur daiteke Koldo Izagirreren  Autopsiarako frogak liburuan. Frantziarrek gurekiko izan duten afrontua salatzen du.

    Abadiako ondare da Nekatoenea. Fernando Morillo idazlea eta Zuhar  Iruretagoiena eskulturagilea –bere eskulturak dituzu eremuan – ostatu dira bertan. Ekhiñe Egigurenen egonaldia da orain. Euskarazko sorkuntza zehatzak xede dituen ekimena da, Euskal Kultur Erakundeak kudeatua, besteak beste.

    “Urkizuren eta Izagirreren salaketek balio izan dute frantziarren joeran amiñi bat eragiteko”, pentsu dut. Baikor, une batez bederen. Izan ere, begirada altxatu dut Hegoaldera, eta duela 30 urte Iparraldera etorri nintzen garaiko pentsamendua berritu dut: “Euskaldunoi nolatan ez ziguten erakutsi eskolan nor zen Anton Abadia? –Ziburu aldera begiratu dut– edo nor zen Maurice Ravel?

    Gure historia “asmatu” ordez, zergatik ez ziguten geure historia erakutsi?

    Oharra: HEndaika: Oarso Bidasoako Hitzako Bogan argitaratua. 73. zenbakia (2012/10/19).

    2 Iruzkin

    1. Ekhiñe Egiguren | 2012 Urria 23 at 19:09

      Kaixo MIkel, Ekhiñe Egiguren naiz, Abbadiako Nekatoenea egoitzatik idazten dut. Halaxe da, Abbadiak euskal hizkuntza eta kulturari egindako ekarpena izugarria izan da. Horrekin batera, Abbadia eremua Hendaiako itsasertz zoragarri honetan, eta Abbadia gaztelua bera ondare natural eta artistiko paregabeak dira. Neuri ere ezer gutxi erakutsi zidaten eskolan eta Patri Urkizu-ren liburuei esker deskubritu dut Anton Abbadia. Frantsesak zorretan daude euskaldunekin, noski, eta euskaldunak Abbadiarekin. Aberastasun hau zabaltzearen ardura dagokigu danoi.
      (bidez batez, aipatu, eremuan diren eskulturak Blaise Guirao-renak dira eta Zuhar Iruregatogienak egindako artelana Gugghenheim-ean erakutsi zen)
      Nire egonaldiaren berri irakurri nahi baduzu(e):
      http://lorebakanak.wordpress.com/
      Milesker!

      Erantzun
    2. mikel asurmendi | 2012 Urria 24 at 8:11

      Egun on Ekhiñe,

      Milesker zure hitz hauengatik, baita zuzenketarengatik.
      Pozten naiz, pozten naizenez, ene testutxo horretara arribatu zarela oharturik.
      Segi bixkor eta emankor, blogean ageri denez.
      Agian… agian, ibili-ibilian, topo eginen dugu Abadian!
      Estutua!
      Izan ontsa!
      mkl

      Erantzun

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Asurmendi

    1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

    Jarraitu @masurmendi @masurmendi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itxaro Borda, esperantzan
    • Jean-Michel Galant: “Gero eta gaizkiago komunikatzen da”.
    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic)
    • Rafaela Romerorekin (ETAk eseri nahi du, PPren Espainiako Gobernuak ez)
    • Pellot biribila

    Iruzkin berriak

    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic) | Katebegia --> I. eta II. Mundu Gerretan hildakoen omenezko zentroak
    • Emilio Lopez Adan, borroka armatuaz mintzo | Zenbat Gara --> ETAren estrategia armatuaren historiaz
    • Orio ez da urre jada | Katebegia --> Hendaia
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • ARGIAko Abarrak
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Erlijioa
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA