Maitasuna gerra garaian
Andaluzia. 1950.eko hamarkada. Espainiako Gerra Zibilaren ondoko garai doilorra. Francisco Franco militar faxistaren lehenengo urteak dira, ezurteak. Diktaduraren aurkako erreboltariek (Maquis) erresistentzian dihardute. Hauetako batzuk, legeari ihes eginak, sierran dabiltza, frankismoak ezarritako legearen aurka altxa dira. Legalitatean ari dira ere beste batzuk. Herriguneetako bizitza “normaldu”an, erdi-klandestinitatean, gaueko lanetan. Cencerro, Perdigones, Tomillo dira horietako...
Read MorePasadizoak (eta VII)
Zazpi pasadizo kontatu d(it)ut, eta bekatu kapitalak heldu zaizkit gogora. Ez pasadizoak bekatuak direlako, ez, ordea, konfesatzen aritu izan banintz legez sentitu naiz. Are, badoa zazpigarrena. Azken pasadizo hau lankide batek kontatua da. Hemen ere, bekatuekin bezala, bekatua kontatu bai, baina bekataria azaldu barik. Horratx nire transkripzioa, gutxi gorabehera. Udaletxean hitzaldi publikoa ematen ari dira zaborren inguruan. Gaia atez ateko zabor bilketa da. Halako batean, EAJko batek...
Read MorePablo Sastre
Pablo Sastre idazlea elkarrizketatzeko parada ukan dut oraindik orain, Gauzen presentzia eta Gizajendearen ahitzea liburuen karietara. Bi liburuak elkarren segidakoak dira, oso interesgarriak biak ala biak. Bere bizitzako hainbat gauza tartekatzen dira beraietan, bizitzari buruzko gogoetak, ikusitakoak, baita esperientziak barne ere. Solasaldian kontatutako guztiak ezin izan ditut paperera ekarri. Bestela ere, hainbat kasutan, ekarriak edo emariak, hobe liburuetatik jasotzea. Horretarako...
Read MoreErrespetu osoz
Angel Errok Errespetu osoz artikulua idatzi du gurean, Zirtak delakoan. Gomendatzen dizuet irakurtzea. Angelek dioenez, shock traumatiko batek afasia eragin dio burmuinean. Kontuak kontu, aste honetan Errok artikulua gaztelania hutsez igorri digu, eta ondorioz, neronek itzuli behar izan dut. Tira, ez da hainbesterako ere, baina, Patxi Larrion eta Alberto Barandiaran lagunei eskatu nahi nieke, faborez, horrelako erronketan ez sartzeko Angelekin. Egia erran zaila zait sinestea Angel afasiak jota...
Read MoreXora ausartaz (bigarrenez)
Maulen estreinatu zen Xora filma, baina ezin izan nuen ikusi. Donostiako aurkezpenean ikusi ondoren, hizpide ukan nuen. Atzo Hendaiako Varietés antzokian ikusi nuen bigarrenekoz. Horra jarraian beste aburu sorta bat: Iluna omen da Xora. Baiki, bizitza nola! Xora ausarta da, eiki, bizitza nora! Egileek, abiaburuan, ez omen zekiten zer egingo zuten ororen buruan. Anartean, “ez dakigu, baina entseatzen gira egitez” pentsatu omen zuten. Nik uste, bazekiten/badakite, eta horregatik egin dute,...
Read More

Iruzkin berriak