El Muki…
… El Muki eta ni.
Abenduaren 3a: Etxera bueltatzeko asmoa bai, baina autoa ez zegoen Donostia Ospitalearen ingurumarian: “Espaloiaren gainean utzi dut goizean, gaizki aparkatua. Udal garabiak eraman al du? Edo El Mukik?” pentsatu nuen…
Baita pentsatu ere: “Joder… aukeran hobe estatuaren morroiak izatea ez eta El Muki”.
Udaleko garajetan berreskuratu nuen autoa, 156, 32 euroren truk. Etxera bidean… neke eta hastio.
Biharamunean El Mukirekin gogoratu nintzen. J. A-k postaz bidali zizkidan mezua eta oharra berreskuratu nituen:
Mezua: Sinestezina!
PP, Ezker Abertzalearekin batera ohar bat adosten…
…azken finean, kalean polizi gehiago eskatzeko!
Aurrera egiten ari gara edo, karramarroen antzera, atzera goaz?
Oharra: Gaitzespen oharra
Ordiziako EAJ-PNV, PSE, EA, EB, Aralar, PP eta Ezker Abertzaleak, azken asteetan Goierrin eta, bereziki, Ordizian aurreko asteburuan izandako gertaeraren aurrean gure gaitzespena azaldu nahi dugu eta biktimari, honen familiari eta ingurukoei gure elkartasuna helarazi. Era berean, Ordiziako Udalatik arduraz aritzeko gure borondatea azaldu nahi dugu, halakoak berriz gerta ez daitezen beharrezko neurriak hartuko direla jakinaraziz.
Eta egun pentsu diat… besteak beste.
1. Hara, Elkarrik egin ez zuena lortu dik El Mukik.
2. Zapatero, Rubalcaba, Lopez, Ares edota Egigurenek arrazoia ditek. ETAren amaiera geroz eta hurbilagoa zegok. Jagoitik ez ditek ETAren beharrik, badute-eta El Muki.
3. Eta hi? Hi ere zer? Zein kokolo eta koldarra haizen… El Muki baino Estatuaren morrontza hobetsi ere…
4. (…)
Txakurrak eta txakurrak; bi kanta eta erdi eta 5 galdera
Kaleko Txakurrak: Nire herrian (Ortuella) Los Chunguitosen hau entzuten genuen txikitako SalaJuegos-en https://www.youtube.com/watch?v=sFFSyYqYRpI Bertatik pasatutako asko heroinak eta gartzelak eroan zituen, batzuk nire adinekoak, nire gelakideak, nire jolas lagunak. Horietako asko kaleko txakurrak ziren/dira (perros callejeros) herrikideontzat otso beldurgarriak askotan.
2.Txakurrak kalean: Geroxeago hau entzuten hasi ginen https://www.youtube.com/watch?v=ft_DL63jZQw&feature=related bestelako txakurrak aitatzen ziren, herrikoak ez zirenak baina guretik oso gertu zeuden, gertuegi! Txakur handiak babestu eta gu bortizki kolpatzen gintuztenean.
3.Orain nire herrian Muki atxilotu dute (izena izango du, ezta?) eta Goierrin batzuk lasaiago egongo dira txakur txikia gartzelan dagoelako(beti legez/bete legez, handiak hor ikusten ditut paseoan dabiltzala) Bitxia da oso, txakurren aurretik korrika ibilitako herriak txakur gehiago eskatzea, bitartean handien poltsikoak gizendu eta status quoa gehiegi mugitu barik.
4.Baina finean zer dago horren atzean? Marginalitatea zeinek bultzatzen du? Nork diseinatzen du politika hori? Nola gaztetxe batek eska dezake polizia gehiago? Joer, galdera asko dauzkat eta erantzun gutxi.
5.PD: Nire etxe ondoko tabernan txakurrak batzen dira (biak) bertan droga pasatzen da, herriak daki, alkateak daki, poliziak daki eta inork ez du ezertxo ere egiten, bertan Muki bezalakoen kabizuloa sortu da eta horrela segitzen du gurpila. Zer egin dezakegu?
Eskerrik asko Edorta, zure berba hauengatik. Estimu handiz! mkl