Katebegia
    Hasiera » Literatura » Konstatazio bat, Espainiako Narratiba Sari Nazionala hizpide
    urr19 4

    Konstatazio bat, Espainiako Narratiba Sari Nazionala hizpide

    Atalak: Literatura

    Herriaren normalizazioa letren bidez

    Herriaren normalizazioa letren bidez

    Hiru dira Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu duten euskal idazleak: Atxaga, Elorriaga eta Uribe, hurrenez hurren. Hiru sarien inguruan “bizitakoa” ezagutu dut, gutxi-asko, eta horiek hartuko ditut hizpide.

    (Barkatu blogan -ia beti- lehen pertsonan aritze hau. Nire esperientziaren bitartez ari naiz. Literaturaz nire iritziak ere, inolako jite akademizista izatetik urrun, inpresionistak izaten dira. Sarien “inguruan” bizitakoa esan dut, beraz datozen hitz hauek literaturaz kanpoko inpresioak edo balorazioak dira).

    Gogoan dut Bernardo Atxagari Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman ziotenean, 1989an, eman zitzaion –eman zioten– egurra. Ezker abertzalearen ingurukoek –letren mundukoek– “euskal idazlea izaki, gurea ez den nazio bateko sari nazionala” onartzeak zituen kontraesanak agertu zizkioten zorrotz. Atxagak egundoko egurra jaso zuen bere “inkongruentzia” zela eta. Aurrerantzean ere, ezker abertzalearen esparru ideologikoko eragileek, horregatik edo besterengatik “ederki” astindu dute Atxaga.

    Unai Elorriagak, berriz, 2002an jaso zuen Espainiako Narratiba Sari Nazionala. Hamahiru urte eta gero, nonbait, bestelako giro soziopolitikoa bizi zen gure herrian. Nik ez nuen inoren kritikarik irakurri Unai Elorriagak “gurea ez den nazio bateko sari nazionala” onartu izan zuelako. Beste belaunaldi bateko idazlea zelako, agian!? Hots, Unai Elorriagaren belaunaldiko literatura zaleek eta kultura eragileek –Atxagaren belaunaldikoek ez bezala– ez dute kontraesanik bizi –ez dira inkongruenteak ere– “gurea ez den nazio bateko sari nazionala” onartu dutelako.

    Kirmen Uribek berriki irabazi du Espainiako Narratiba Sari Nazionala. Unai Elorriagaren kasuan bezala, inork –nik dakidala– ez du ere Kirmen Uribek “gurea ez den nazio bateko sari nazionala” eskuratu izanagatik kritikatu –Atxagak “izan zuen inkongruentzia berberarengatik”–.

    Laburrean esana: Atxagaren belaunaldiko ezker abertzalearen letratuek ez zioten barkatu “gurea ez den nazio bateko sari nazionala” onartzea Atxagari. Geroko belaunaldiek berriz, ez dute inolako aurreritzirik ez konplexurik “gurea ez den nazio bateko kultur sistema” onartzeko. Konstatazio bat, nirea noski: “Gure nazioa normalizatzen ari da”.

    Konstatazio hau baiezten duten beste bi konstatazio:

    Patxi Lopez lehendakariak, Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi ostean, Olas verdes y montañas azules artikulua idatzi berri du (El País, 2009-10-15):

    Patxi Lopez lehendakariak Bitartean heldu eskutik/Mientras tanto dame la mano liburua kariñoz gordea ei dauka. Bilbao-New York-Bilbao nobela ere altxor baten modura gordea dauka. Lehendakariaren hitzetan, literatura edo nobela hau –esaldia ez dut arras ongi ulertu– bizitza kontatzeko modu lasaiena da. Honela jarraitzen du Patxi Lopez lehendakariak:

    (…) Pero Kirmen es para mí más cosas: es la imagen de los vascos nuevos. De una generación que se ha hecho independiente a sí misma y que camina con libertad y seguridad por el mundo abierto. Nacido en la Euskadi profunda… (…)

    1. konstatazioa:

    Patxi Lopez lehendakaria Portugaleten jaio zen. Ez Ondarroan, Kirmen Uribe bezala. Ez Euskadi sakonean. Dena dela ere, Patxi eta Kirmen, biak ala biak dira bizkaitarrak. Patxi Lopez lehendakariak ez du euskara ezagutzen –ez du bere herriko hizkuntza ezagutzen–, ez Kirmen Uriberen literatura ezagutzeko lain bederen. Ezagutzekotan, gaztelaniaz ezagutzen du. Eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso duen Bilbao-New York-Bilbao nobela (Una novela en euskera inédita en español gana el Premio Nacional) orainokoan ez du ezagutzen. Lehendakaria ez da herrikide baten kultur espresioa ulertzeko gauza, bere herriko kulturaren sakona eta muina.

    2. konstatazioa.

    Honela jarraitzen du Patxi Lopez lehendakariak:

    (…) “Kirmen Uribe ha sabido aprender, desde pequeño, que detrás de esas olas que rompían en su pueblo, había más olas, más gente, más vida. Se fue a Nueva York, pero no a modo de indiano a hacerse rico. Se fue a Nueva York porque la vida es incontenible y nuestra vida se hace más vida junto con otras”.

    Kirmen Uribe Euskadi sakonetik irten zen – irten gabe ere, gaztelaniaren jabe– eta ingelesaren jabe egin da. Kirmen Uribek jakin du ikasten. Kirmen Uribek ikasi du –Patxi Lopez lehendakariaren berben nire irakurketa da– herri hau bidaiatzen “normalizatzen” dela. Garai batean “euskal nazionalismoa bidaiatzen sendatzen zela” esan ohi zuten Espainiako Narratiba Sari Nazionalaren nagusiek.

    Bref: Gaitza zena ez da jada horrenbesteko gaitza! Euskal nazionalismoa sendatze bidean doa. Gaixotasuna kontrolpean dago! Herri hau normalizatzen ari da!


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    4 Iruzkin

    1. Bart Asuna | 2009 Urria 20 at 15:13

      Ezin dot sinistu!
      Ezker abertzaleak halakorik egin! Inpósible.
      Atxagak egingo eban zeozer txarra aurretik edo, ez baeban egin, konfliktuan ondorio ixengo zan.
      Intósikazinorik ez!

      Erantzun
    2. Oro jakileen etxean | 2009 Urria 21 at 18:02

      Saretik jarraitu ditut Sari Nazionalaren ingurukoak. Prentsan dena izan da gora-eta-aipamena, goratzen eta aipatzen, goraipatzen alegia. Topatu dut baina, iritzi kritikoagorik ere http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=1073
      Kezka sortu duenik badelakoan bazterrotan. Eta Euskadi sariak? Zer dira sari abertzaleak orduan? Patxi Lopezek emango dio oraingoan saria euskal idazleren bati….

      Erantzun
    3. lili | 2009 Urria 27 at 12:46

      Nik galderatxo bat darabil behin eta berriz: Kirme Uriberen eleberria sekula itzuli ez bada erdarara, zelan eman ahal izan diote delako saria?. Noren erabakia izan da?. Nortzuek osatzen dute epaimahaia?. Agur bero bat, portaltetar euskaldun baten partez.

      Erantzun
    4. jon | 2009 Urria 27 at 17:47

      Liliri:
      Kirmen Uriberen liburua ez dago gaztelaniaz argitaratuta, baina bai itzulita, ordea. Aspaldi gainera.

      Erantzun

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Kirmen Uriberen euskalduntasuna | Katebegia - [...] – Kirmen Uribe idazlea bilakatu zen –edo genuen–, artean libururik publikatu gabe. – Neronek Bitartean heldu eskutik liburuaren poetaren ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Asurmendi

    1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

    Jarraitu @masurmendi @masurmendi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itxaro Borda, esperantzan
    • Jean-Michel Galant: “Gero eta gaizkiago komunikatzen da”.
    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic)
    • Rafaela Romerorekin (ETAk eseri nahi du, PPren Espainiako Gobernuak ez)
    • Pellot biribila

    Iruzkin berriak

    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic) | Katebegia --> I. eta II. Mundu Gerretan hildakoen omenezko zentroak
    • Emilio Lopez Adan, borroka armatuaz mintzo | Zenbat Gara --> ETAren estrategia armatuaren historiaz
    • Orio ez da urre jada | Katebegia --> Hendaia
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • ARGIAko Abarrak
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Erlijioa
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA