Trikuarena eginez bizi gaituzu
    Hasiera » Hezkuntza » Don’t disturb
    Abe07 1

    Don’t disturb

    Atalak: Hezkuntza

    “Werti erantzun bateratu bat eman behar zaiola uste dute eragileek eta alderdiek” irakurri dut egunkarian. Jakina, bada, bateratua, adostua, hitzartua, lotua, korapilatua, bihurritua. Ondo uste dute eragileek eta alderdiek. Ondo irakurri behar da Wertena. Artez, arreta emanez, zorrotz. Azterketa, analisia, gogoeta. Horixe da dagokiona. Ondo pentsatuta egin behar dira, beti, gauzak lanak egitekoak alferrikakoak. Edo, Zuberoan argia piztu dadin egon gintezke zain. Itxaro dut jauna, itxaro dut, itxaro dut jauna… kantatzen dute oraindik mezatan. Baietz, bada, erantzun bateratua eman behar zaio, ondo uste dute eragileek eta alderdiek.

    Eta erantzun bateratu hori eman bitartean, azterketatik analisira eta analisitik gogoetara, hartu zerbezatzarra eta futbolari begira jarri naiz, hankak zabal-zabalik, potrojorrarik jatorrenean, Bartzelonaren partiduari begira, kirol-prentsa leitzen nuen bitartean interneten. Kataluniakoa. Hantxe jakin dut, alderdi hartan ere hizpide izan dutela Wert, eragileek eta alderdiek erantzun batera eman zain gabe, erantzun dutela batzuek eta besteek. Pikutara bidali dutela Wert katalan askok. Hasteko, eskola eragileek. Zin dagit Jainkoaren aurrean apalik, Euzko lurganean zutunik, azaben gomutaz, Gernikako Arbolaren azpian, herri ordezkarion aitzinan, nire aginbidea ondo betetia zin dagit kirol-prentsan ikusi dudala irudia, irakurri dudala albistea.

    Asteazkeneko partidan Nou Camp futbol zelaian zabaldutako pankarta.

    Asteazkeneko partidan Nou Camp futbol zelaian zabaldutako pankarta.

    Bartzelona futbol-taldeak ere agiria zabaldu du, katalanaren alde. Taldeko kapitainak ere idatzi du twitterren: “Wertgonya”, lotsatik ari da, noski.

    “Werti erantzun bateratu bat eman behar zaiola uste dute eragileek eta alderdiek”.

    Bai, baina ondo pentsatu ondoren, faborez.

    Gogoetari leiho irekitzera noa neu ere, Xabier Leteren Canço a Catalunya hura entzunez.

    Interneten dute eragileek eta alderdiek.

    Erantzun bateratua eman bitartean entzun dezaten dezagun, betiere.

    Iruzkin bat

    1. ブランド コピー | 2012 Abendua 8 at 15:49

      どうしても忘れられず、探偵を雇って探してもらおうと思ったこともあるほどの彼。独身か分からないけど……。

      Erantzun

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Miel A. Elustondo

    (azpeitia, 1958) irakasle argazkilari editore itzultzaile idazle ikastolak haur literatura ipurbeltz hitzaro lengua viva sautrela maritxu berritsu tartaria euskaldunon egunkaria argia gara berria zozoen elean basque blvd western basque festival william a. douglass mr. basque ueu gipuzkoako ikastolen etxea reno ellis island igela hiltzailea nire baitan amorruaren ume joxe arratibel kontu zaharrak erramun eta mirentxu sorginen urrezko maindirea izugarriak che guevararen kapilau euskalduna zaldi ero.

    Azken bidalketak

    • Don’t disturb

    Iruzkin berriak

    • ブランド コピー --> Don’t disturb

    Artxiboak

    • Abendua 2012

    Atalak

    • Hezkuntza

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA