Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Hezkuntzaren herio
Atalak: Hezkuntza
Jose Ignacio Wert, hezkuntza ministroa.
Aste honetan gertatutakoari begira jarriko naiz gaurkoan. Wert ministroa berriro ere protagonista. Iskanbila ikaragarria sortu da ikasleon artean Erasmus bekak direla eta ez direla. Kurtsoa hasi genuela hiru hilabete pasa diren honetan kamara aurrean jarri eta lasai eta ozen esan zuen hezkuntzaren heriok Erasmus bekak kenduko zituela. Hura estualdia, hura sustoa, hura beldurra Europa astindu zuena. Polonia, Italia, Finlandia, Alemania, Danimarka, Portugal eta beste mila txokotan aurkitzen diren ikasleek ederki sumatu zuten Werten hitzen eztanda beraien poltsikoetan.
Handik ordu batzuetara itzuli zen lasaitasuna. Ministroak atzera egin zuen “prezioagatik” edo. Hasperen egin zuten Europan banatuta dauden hainbat ikaslek. Baina noiz arte? Hurrengo urtean denok aitatxo eta amatxoren etxean. Bi lasaitasun hasperen lau malkoren truke.
Maletak ilusioz beteta joan dira Europan barrena nire ikaskideak, han aurkituko dutenaren esperoan. Baina ilusio soilez ez dute etxebizitza konpartitua ordaintzen, ez eta garraio publikoa, janaria eta bizitzeko beharrezkoak diren bestelako baliabideak ere. Aitatxo eta amatxo biak lanean izatea berriz loteria bat ia gaur egunean eta zu bekaren sostenguarekin eta maletan gordetako ilusioekin han joan zara pozik. Beste herrialdeetako Erasmus kideak baino diru gutxiagorekin baina gogo berberarekin, gustura. Albistegietan azaldu den arte PPko herio, hezkuntzaren herio, esaldi bakar batekin ilusioak zapuzten. Maletak hustu eta bueltan etortzeko maletak betetzen hasi behar berriro.
Zorionez garaiz egin du atzera. Baina zer gertatzen da hurrengo urtean ilusioz betetzeko prest dauden maletekin? Zer ikasten eta bizitzen jarraitu nahi duten gazteekin? Izan ere, Werten inguruko iturriek adierazi dutenez, akatsa aurretik kaltetuei ez jakinaraztea izan da eta informazioa BOEn argitaratzea zuzenean. Baina ez ahal da konturatzen arazoaren funtsa laguntzak ez ematean dagoela? Badirudi ezetz, azken urteetan diru laguntzek %71n egin dute behera eta hori gutxi balitz Seneca (Espainia mailako mugikortasun programa) ere kendu egin dute.
Hasperen bat egiteko astia eman digu soilik. Orain, prorrogan gaude eta baloia bere teilatuan dago, geurearen alde geuk borrokatu behar dugu. Ez diezaiegun utzi hezkuntza ondoratzen, aukerak deuseztatzen, ilusioak zapuzten. Esan diezaiegun ozen, hezkuntzaren heriok jai duela gurekin!