Lander Arbelaitz
    Hasiera »

    Badok: euskarazko musikagintzaren txokoa sarean

    2009-12-11  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    badok.info

    badok.info

    Euskarazko musikagintzak aspalditik merezi zuen webgunea da Badok.info. Euskarazko literaturak armiarma.com duen gisara, euskarazko musikak badok.info izango du aurrerantzean. Ikaragarrizko lana da Berria-koek egin dutena (Eresbil-en laguntza eskertu zuten). Txapela kentzeko modukoa.

    60ko hamarkadatik hasita, 2000. urtera arteko euskarazko ia musika osoa bertan topa daiteke. 160 biografiatik gora, diskografia, kantagintzaren historia, kantuak, diskoetxeak, hitzak (liruburuxkak eskaneatuta!!), bideoak, azalak, elkar lotutako testuak… Lan bikaina. Merezi du pixka bat kuxkuxean ibiltzeak eta webgunearen egiturarekin familiarizatzeak. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda negoziazioetan aurrera

    2009-07-16  //  Irlanda Iparraldea, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

     

    Irlanda batua posible dela uste du Adamsek.

    Irlanda batua posible dela uste du Adamsek.

    Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da.

    Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak.

    Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea, ez da urte erraza izaten ari Ostiral Santuko Akordioa sinatu zutenetik hamaikagarren hau. Gogoratu RIRAk (Benetazko IRA) bi soldadu britainiar hiltzeaz gain, McGuinessek herritarrak poliziari laguntzera animatu zituela eta bera ere mehatxatu zutela; eta aste honetan bertan, liskar gogorrrak izan direla aspaldiko partez Belfasten auzo errepublikarretan barna ibili diren martxan orangisten harira. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ertzaintzaren zenbakiak

    2009-05-13  //  Uncategorized  //  2 iruzkin

    Identifikazioa indarrean jarri denetik, ziur nabarmen jaitsiko direla zigorgabetasun kasuak.

    Aste honetan jakin dugu Kataluniako Mossos D’esquadra polizia guztiek, hemendik aurrera identifikatuta joan beharko dutela. Gizarte eragile askoren aldarria errealitate bihurtua. Anonimotasunaren amaierak tentaldi askoren amaiera esan nahiko du ziurrenik. Ea hala den.

    Orain urte batzuk Estonian izan nintzenean, bertako errusiarrekin isitilu latzak izan ziren Tallinn hiriburuan. Europar Batasuneko herrialderik “gardenena” zela irakurria nuen joan aurretik, zehatz jakin gabe zer esan nahi zuen horrek. Neurri askoren artean, polizia guztiak (udaltzainetatik hasi, eta antikalapiteroetaraino) identifikatuta zeuden, batzuk paparrean jarritako izen eta abizenez, eta beste batzuk, kaskoan argi eta garbi ikusten zen bakoitzaren zenbakiaren bidez. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Independentziaren bidean, estrategiak fintzeko ordua (eta X)

    2008-06-20  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak, Euskal Herria  //  Iruzkinik ez

    Estreategiak estrategia, ikusi egin behar bi urteren buruan zer gertatzen den.

    Bi urteren buruan herrialde independentea izan liteke Eskozia, Europar Batasunean hain “banaezin” diren herrialdeetako baten parte izateari uko eginda. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren urtebeteko agintaldiak independentistak animatu ditu, eta laboristen krisia aprobetxatuz, azkeneraino eraman asmoz dabiltza beren proposamen independentista.

    Patuak hala nahi izan du, Britainia Handiaren hirugarren mendeurrena ospatu berritan, batzuk honen amaiera iragartzen jardutea. Gauzak asko aldatu dira azken 300 urte hauetan britainiarren inperio handian, eta behin 700 milioiko populazioa zuen inperioak egun 80 milioi ere ez ditu, eta beste bost gutxienez galtzeko zorian dabil. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Asmakuntzen lurraldea (IX)

    2008-06-19  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

    Mundua aldatu duten asmakuntzak dira eta sortzaileak eskoziarrak dira.

    XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak.

    Komuneko bonba, anestesia, penizilina, faxa, hozkailua, telegrafoa, telebista, telefonoa, gurpil pneumatikoak… beraien hitzetan, mundua aldatu duten asmakuntzak. Denak eskoziarren batek, edo eskoziarren ondorengoek eginak.

    Scotland. The autobiography; 2000 years of Scottish History by Those Who Saw It Happen (Eskozia. Autobiografia. Eskoziar historiako 2000 urte, hura gertatzen ikusi zutenen eskutik) liburu mardula gomendatzekoa da. Rosemary Goring editoreak bilduma lana egin, eta beren historiako gertaerarik garrantzitsuenak aukeratu ditu, bakoitzari 2-3 orri eskainiz. Bertan mintzatzen dira asmatzaile hauetako asko eta asko, bere garaian idatzitako gutunak edo artikuluak bilduz. Bertan, egoera politikoa aldatu izan duten gertaeren erantzuleen argumentuez gain, Robert Louis Stevensonek bere Altxor Uhartea obrari buruz esandakoaz gain, Espainiako Guda Zibilaz garaiko egunkarietan idatzitakoaz gain, asmakuntza hauek biharamunean sortutako erreakzio eta hitzak biltzen dira. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Leialtasun istorio bat (VIII)

    2008-06-18  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Eguraldirik aldrebesenekin ere, Bobbyk ez omen zuen sekula bere lekua utzi, eta askotan uluka eta zaunkaka hartzen omen zituen bere jabearen hilobitik bota nahi zutenak.

    Mundu honetan ezer ere ez omen da erabat ziurra, heriotza eta ordaindu beharreko zergez aparte. Nolanahi ere, hirugarren elementu bat ere gehitzen diote zenbaitek zerrenda horri: zakurren leialtasuna.

    1856 urtera atzera eginda, John Gray izeneko polizia baten zakur laguntzailea zen Greyfriards Bobby. Lagun banaezinak egin omen ziren, 1858an jabea tuberkulosiak jota hil zen arte. Hala, Bobby Edinburgoko zakurrik ezagunena bilakatu zen, jabea ehortzita zegoen lekura joan baitzen 14 urtez, sekula hutsik egin gabe, harik eta bera ere hil egin zen arte. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Kirol independentzia (VII)

    2008-06-17  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    1871n aldarrikatu zuten kirol-independentzia eskoziarrek, nazioarteko lehen errugbi partida jokatu baitzen Edinburgon, Eskozia eta Ingalaterraren artean (Eskozia garaile)

    Futbola ingelesek asmatu zutela aitortzen duten arren, eskoziarrak izan omen ziren bizilagun ingelesei beren kirolean ongi jokatzen irakatsi zietenak. Hori diote behintzat beraiek.

    Denak ez dut esango, baina gehiengo handi batek futbola oso gustuko du. Eta oso gustuko esatean, oso oso gustuko esan nahi dut.

    Futbolaren gaia ateratzea ez da oso ongi ikusia leku askotan, ez elkarrizketa serio bat egitera bazoaz. Hala ere, azken aldiko teknologia berrien sarrerarekin, nahi baino denbora gehixeago behar izaten dugu elkarrizketa hasi baino lehenagoko prestaketa lanetarako, gure kamera, mikrofono eta abarrak ongi daudela ziurtatu behar baita. Minutu horiek ez dira oso erosoak izaten askotan. Hala, eskoziarren futbolerako grina ezagututa, “futbola gustuko al duzu?” galdera bota, eta baietzaren ondoren, ea Celtic ala Rangers zaleak diren, eta konpondua izaten zen isilunea. Azkenerako, gertatu izan zen, dena prest aspalditik izan eta azkenerako gaia moztu behar izatea elkarrizketa hasteko. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Arazo sozialei begiratuz gero (VI)

    2008-06-15  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Eskoziako ekonomiaren gorakadak, herritarren arteko bizi mailan ezberdintasunak areagotu egin omen ditu nabarmen, eta hori oraindik kalean agerikoa da, bai Glasgown behintzat.

    Ez da inolaz ere nire asmoa Glasgow bezalako hiri baten irudia zikintzea, ezta gutxiago ere. Eskozian barrena ibili ostean, ordea, azken gelditua (eta ez lehendabizikoa) hiri populatu honetan egin izanak, eragina izango zuen hiriaz jaso nuen pertzepzioan. Eskozia idilikoa ezagutu ostean, bati buruan sartzen zaio Eskozia osoa horrelakoa dela, eta argi dago, alde horretatik ere, kontrasteko herrialdea dela Eskozia.

    Inverness oso herri lasaia da, 80.000 biztanlerekin. Hala, trena hartu eta hiru ordu inguruan milioi bat biztanleko Glasgow hiriko tren geltokira iritsi eta ez nuen espero horrenbesteko mugimendua aurkitzea kalean, atzera eta aurrera. Noraezean ekin nion ostatua bilatzeari. Denbora guztian elkarri ia hitzik egiten ez dioten enpresari eta bazkaltzera doazen langileez inguraturik. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: William Wallace heroia (V)

    2008-06-14  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Hezur haragizkoa ala asmatua, eskoziarren heroi nazionala da William Wallace. Argazkikoa, Stirling herriko Wallacen Monumentu Nazionala.

    Hezur haragizkoa ala asmatua, eskoziarren heroi nazionala da William Wallace. Stirling herrian dago Wallacen Monumentu Nazionala, eta 1997an bere estatua jarri zuten bertako parkingean. Hala ere, hemen ikus daiteke zenbaterainoko eragina izan zuen Hollywooden bere bizitzari buruz ekoitzitako Braveheart filmak, estatuari berari Mel Gibsonen aurpegia jarri baitzioten.

    Kondairak eta zenbait historia liburuk diotena labur azalduta, 1296an Wallacek Lanark herriko sheriffa hil eta indar ingelesen aurkako erresistentzia antolatu zuen. Stirlingo zubian lortutako garaipenak, “Erreinuaren Zaintzaile” izendapena lortzeko balio izan zion. Baina hurrengo urtean garaitu egin zuten, eta klandestinitatera igaro behar izan zuen. 1305. urtean herkideek traizionatu eta harrapatu egin zuten, eta ondoren, Londresera eraman. Bertan gogor zigortua izan zen. Lortutako garaipen militarrez gain, ezarri zizkioten zigorrek, erresistentziaren sinbolo bilakatu zuten. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Gaelikoaren egoera zaila (IV)

    2008-06-13  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Cullodengo batailan, hiru minututan 700 eskoziar hil zituzten, borrokaren amaieran. Argazkian, Macintosh klanekoak erori ziren ingurua.

    Ez da erraza gaelera ama-hizkuntza duten eskoziarrak topatzea. Guztira bost milioi biztanleko herrialde honetan, 60.000ra justuan iristen dira gaelera hiztunak. Herrialde osoa kontuan hartuta, %2a ere ez den komunitate txikia, ezbairik gabe.

    Orain 300 urte, Eskoziak eta Ingalaterrak bat egin ostean, herrialdean istilu larriak izan zirela gorde dute historia liburuek. Handik 30 bat urtera, garai hartako Erresuma Batuko erregearen aurkako altxamendua babesten bazuten, beren bizimodua errespetatuko zuela zin egin zien erregetza lortu nahi zuen Charles Edward Stuartek eskoziarrei.

    Altxamendua ia arrakastatsua izan bazen ere, azkenean, ongi armatutako erregearen armadak, herrialdea kontrolatzea lortu zuen. Azken bataila erabakigarria Inverness ondoko belardi batean izan zen, Eskoziaren bihotzean. Culloden-go bataila bezala bataiatua izan zen. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Nessiren misterioa (III)

    2008-06-12  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Harrigarria da zenbat pertsonak sinesten duen piztia ikusi duela. Nik, egia esan behar badut, ez nuen ezertxo ere ikusi

    Sekula ikusi ez duenak pentsa lezakeenaren aurka, Ness lakuak, adibide bat jartzeagatik, ez du Senperekoaren batere antzik. Luzexka da eta 37 kilometro neurtzen ditu hegoaldeko puntutik iparraldekora. Hala ere, ertzetako batetik bestea ikusten da. Ibai zabala dirudien lakua da. Inguruak ere, zoragarriak ditu.

    Hala ere, ez da bertako inguruengatik egin ezaguna. Bertako piztiak eman dio mundu mailan izena. Izena ere badu: Nessie.

    Aspaldiko kontua dela irudi lezakeen arren, dena 1933an hasi zen. Londrestar batek zerbait ikusi zuela eta hedabideetara deitu zuenean. Dragoi edo historiaurreko animaliaren baten antza zuen izakia ikusi zuela zioen gizonak ziur. Lakuaren bazterreko errepidetik zihoala ikusi omen zuen eta gainera, animalia bat zuela ahoan. Hurrengo hilean, albaitaritza ikasle batek idatzitako antzeko gutun bat jaso zuten egunkariek. Istorioa berehala hasi zen bertako hedabideetan oihartzuna izaten, eta berehala heldu zen nazioartera. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Begira ezazu, zer ikusten duzu? (II)

    2008-06-11  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Eraikinaren aldeetako bat. Bertan legebiltzarkideen bulegoetako leihoak daude ikusgai.

    “Ez dugu ahaztu nahi Eskoziar Legebiltzarra Edinburgon kokatuko den arren, Eskozia osoarena izango dela, eskoziar herrialdearena. Legebiltzarrak beraz, gai izan behar luke ordezkatzen duen lurra islatzeko”.

    Enric Miralles arkitekto kataluniarraren hitzak dira horiek, Eskoziako Legebiltzarra eraikitzeko lehiaketa irabazi zuenean esanak, 1999. urtean.

    2004. urtean Erresuma Batuko Elisabeth II.a erreginak inauguratutako eraikinak laudorio asko jaso zituen, baina baita kritika ugari ere, proiektuaren kostuagatik, kokaguneagatik eta inbertutako denborarengatik. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskozia: Herri baten harria (I)

    2008-06-10  //  Eskozia, Eskozian idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Ia 700 urte Ingalaterran egin ostean, Edinburgoko Gazteluan dago egun Patuaren edo Destinoaren Harria.

    Historialariek teoria ezberdinak dituzten arren, inork ere ez daki ziur nondik datorren Eskoziako errege-erreginak koroatzeko unean Patuaren edo Destinoaren Harria izenekoa aulki azpian jartzearen ohitura. Dena dela, idatzi historikoek erakutsi dutenez, mila urte baino zaharragoa den usadioa da.

    Kondairak dioenez, sakratua da harria. Herrialde oso baten sinbolo gorena.

    Eskoziako historiaz asko ez dakitenentzat ere, gauza jakina da ez direla gutxi izan eskoziar eta ingelesen artean libratu diren batailak. 1296an beraz, guda horietako batean, etsaiari ahalik eta minik handiena egin asmoz, ingelesek harria Scone-ko monasteriotik atera eta Ingalaterrara eraman zuten, Westminstergo monasteriora. Arerioak urteetan gurtu zuen pieza sakratua zuten esku-artean. Jainkoarekin harremanetan jartzeko harria, eta hauek ere, orduan, aurrekoek emandako erabilera bera eman zioten: Koroaziotarako erabiltzen hasi ziren beren aulkiaren oinarrian paratuz. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Ke artean hasitako bidean bakea lantzen (eta X)

    2008-03-10  //  Irlanda iparraldean idatzitakoak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako akordioa. Ostiral Santuko Akordioa.

    Apirilaren 10ean suertatu zen Ostiral Santua orain hamar urte. Dudarik gabe ez zen erraza izan alde guztietako kideak mahai beraren inguruan bildu, gauerdiko azken epea gainditu eta 18 ordu beranduago kez betetako gela adostutako testuarekin uztea. Batzuk irribarretsu, besteak serio. Denak begi-zulo nabarmenekin eta nekeak hartuta. Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako akordioa. Ostiral Santuko Akordioa. Edo Belfasteko Akordioa. Edo Stormonteko Akordioa. Azken finean, herri honetara bakea ekarri duen akordioa.

    Urte batzuk lehenago, izan ziren antzeko prozesu bati hasiera eman nahi izan zioten ekimenak, baina egoeraren zailtasunek ezinezko egin zuten behin eta berriz haren gauzatzea. Hala ere, 1997. urteko uztail aldera, IRAk su-etena iragarri zuen berriz ere. Major-en Gobernua joana zen eta Blair zen Downing Streeteko buru, Irlandar Errepublikako lehen ministro berriz, Ahern zen; eta bat-batean, bake prozesuak berriz ere indarra har zezakeela zirudien. Behingoagatik, loialista, errepublikar, abertzale eta unionistak –Paislyren DUP izan ezik– negoziazioetan sartu eta Ostiral Santuko Akordiorantz bideratu ziren. 1998ko apirilaren 10ean sinatu zen akordioa eta Ipar Irlandako Exekutibaren sorrera ekarri zuen horrek. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Stormonten barrena (IX)

    2008-03-09  //  Irlanda iparraldean idatzitakoak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada.

    Txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia, kanpotik eta barnetik. Barnetik are handiagoa da kanpotik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada.

    Pasadizo bat nabarmentzearren, 2006an Michael Stone paramilitar loialista ezaguna sarreran atxilotu zuten pistola, laban eta bonba batekin. Ate birakarian harrapatu zuten segurtasun arduradunek. Eraikinaren kanpoaldean graffiti bat egiten ere saiatu zen, baina letra batzuen faltan utzi zuen pareta: “IRA Sinn Fein murde(rers)” (IRA Sinn Fein hiltzaileak). Orduz geroztik, segurtasun neurriak handitu egin dira. Norbaitekin itzartu behar da bisita, eta bertako langile batek lagunduko zaitu edonora. Bestela, ezin da sartu. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Umeak koxkortzen (VIII)

    2008-03-08  //  Irlanda iparraldean idatzitakoak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Clodagh, Colleen, Katie Rose (bigarren planoan), Jane eta Philim (aurrean) Short Strand lasaian ibiltzen dira jolasean arratsaldero.

    Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira.

    Berrogei bat urte edukiko dituen gizona banku zurian dago eserita, errepide ondoan. Ez da gune turistikoa hau. Gutxi dira ezagutzen ez dituen aurpegiak eta bere aurretik igarotzen da auzunera sartzen den bisitaria. Hamar bat minututan Irlandako egoerari errepasoa egin diogu. Askoz hobeto bizi omen da orain. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Helduko den eguna (VII)

    2008-03-07  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Belfasteko Falls etorbidean ateratako argazkia.

    Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.

    Irlanda bateratua eta Britainia Handitik kanpo izango den eguna da errepublikarrentzat helduko den hori. Urte askoz, hau izan da irlandar abertzale gehienek gaelikoz jakin duten esamolde bakarra. Muraletan agertzen den gaelikozko esaldirik errepikatuena da ziur. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Adreiluaren bitartekaritza (VI)

    2008-03-05  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Iaz, Shankill protestante eta Falls auzo katolikoak bereizten dituen murrua berritu eta oraindik ere altuagoa egin (behar izan) zuten.

    Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.

    Auzune katoliko eta protestanteen banaketa ez da betidanik hor izan den kontua. Familia askok beren bizilekua utzi behar izan zuten beste komunitatetik jasotako eraso eta mehatxuen ondorioz. Datu bat ematearren, gatazkak indar hartu zuen urteetan, 1969. urtetik 1973ra bitartean bakarrik, 8.170 familiak aldatu behar izan zuten bizilekuz, horietatik %80 katolikoak. Honela, pixkana-pixkana begirada ezberdineko auzuneak bereiziz joan dira. Honez gain, elkarren aurkako erasoak murriztu asmoz, “bakearen murruak” eraiki dituzte. Belfasten 1990. urteko 18 murruak 40 izatera igaro dira. 20 kilometro egiten ditu guztira bakeak. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Iragana present (V)

    2008-03-04  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Oglagh na hEireann-ek IRA esan nahi du gaeliko irlandarrez. Urrutian Cuchulainnen oroitarria ikus liteke.

    Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen gainean ikusita, ezpata tinko eutsita, etsaia oraindik ez ei zen hurbiltzera ausartzen. Halako batean, ordea, bele bat zerutik jaitsi eta bere sorbaldan pausatu zen. Orduan konturatu ziren hilik zela gerlaria.

    Hain da gurtua aipatu gerlaria, bai protestante eta baita katolikoek ere ohoratzen dutela, bakoitzak kondaira bere erara interpretatuz. Irlandar abertzaleek kanpoko etsaiaren aurka egin izana aldarrikatzen diote, eta unionistek berriz, Irlanda iparraldetik hegoaldeko tribu zeltarrei aurre egin izana. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Diruak ere bakea dakar (IV)

    2008-03-04  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    1998. urtean Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenetik, urteko 200.000 bisitariak 1.200.000 izatera igaro dira hamar urtetan. Argazkian Belfasteko udaletxea.

    Errepublikarrek “kolonizatzaile britaniarren aurka” egin dutela dioten bitartean, paramilitar loialistek “IRAk bultzatutako komunitate arteko gatazka bati erantzun” diotela kontatzen dute. Bakoitzak bere posizioa argi du, baina horrekin ez da nahikoa. Beren borroka eta ikuspuntuak zabaldu asmoz, loialista zein errepublikarrek beren museoak ireki dituzte, taxi bidezko tourrak antolatu, auzo beroetara bisitak gidatu, kartzelak bisitatu, muralak azaldu… Bakea sinatu zenetik, bataila memoriaren borroka-gunera mugitu da mantso-matso… eta horretarako zer hobe turismoa baino?

    Belfasteko turismo bulegoak bisitariari Erraldoien Galtzada edo Titanic eraiki zuten portua ikustea gomendatzen dion bitartean, talde pribatuek herrialdearen ikuspegi historiko eta politikoari erreparatzen diote gehienbat. Coiste taldekoek adibidez, preso errepublikar ohien languntzarako taldeak, tour politikoak antolatzen ditu Belfast, Derry eta South Armagh-en hainbat hizkuntzatan, euskaraz barne. Bertan errepublikarren ikuspuntua argi uzten dute, eta bidaiariaren galdera guztiak erantzun. Epic taldeak berriz, preso ohi loialisten babes talde gisa funtzionatzen du eta antzeko funtzioa ematen saiatzen da. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda Iparraldea: Euskaldunokin harremanak (III)

    2008-03-03  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Euskaldunak bere herria zein den bi aldiz esan behar ez duen lekuen zerrendan sartzen da Irlanda iparraldea, dudarik gabe.

    Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz doaz urteekin. Lehen gorriz heriotzekin lotutako datak bazeuden borobilduta, pixkana kolore hori beste era askotako datek hartu dute. Adibide lirateke Irlandako selekzioen partida egunak. Pantaila erraldoi batean ikusi nuen Irlanda eta Eskoziako taldeen arteko errugbi norgehiagoka, nerbio eta pinta artean.

    Dublineko Croke Park zelaian jokatu zuten, Sei Nazioen Txapelketako partida. Bi orduz Irlandako hiriburuan bageunde bezala sentitu ginen pub hartan ginenak. Nola ez, taldeak Derryko zaleen babes osoa izan zuen. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Margoen nortasunaz (II)

    2008-03-02  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    “Sandy Row loialistan sartzen ari zara orain, Belfast Hegoaldeko Ulstergo Askatasunaren Gudarien gotorlekuan”

    Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena.

    Eguzkiak aspaldi gabon esana zuenean heldu nintzen. Gauzak horrela, hiriarekin lehen hartuemana hurrengo egunerako utzi nuen. Ostatua goizean goiz utzita, etxe kantoi guztietara begira ibili nintzen, urduri antzean, begiak zabal-zabal ea horrenbesteko sona duten margorik noiz aurkituko. Hirigunean bueltaxka batzuk eman ostean, eta bat bera ere aurkitu gabe, Falls auzo katolikora jotzea erabaki nuen. Mapa eskuan, zeharo galduta. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irlanda iparraldea: Ulster, Ipar Irlanda… izenen gida laburra (I)

    2008-03-01  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak  //  Iruzkinik ez

    Derryko paisaia Irlandako bandera marrazturik duen harriaren atzean.

    Irlanda, irla osoa izendatzeko erabiliko dugu. Egun, bi zatitan dago banatuta: Irlandako Errepublika (independentea 1921. urteaz geroztik) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batuko parte).

    Lau probintzia historikok osatzen dute Irlanda: Munster, Leinster, Connacht eta Ulster. Azken honetan dago kokatua Erresuma Batuaren menpe dagoen lur zatia, baina Ulster osoa ez dago Elizabeth II erreginaren esanetara. Errepublikarrek sei konderriak terminoa erabiltzen dute eta Ipar Irlanda ekidin, ez baitute irlaren banaketa administratiboa begi onez ikusten. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bizikidetzarako pausoa ematea erabaki du Australiako Gobernuak

    2008-01-31  //  Irlanda Iparraldea, Irlanda iparraldean idatzitakoak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Australiako aborigenen argazki zahar bat

    Australiako Gobernuaren izenean barkamena eskatuko die datorren otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak bertako indigenei aurreko urteetan “zibilizatu asmoz” indigenei umeak familiei kendu eta ‘zibilizaziora’ eramateagatik. Mundu osoko indigenek eta hauen alde lan egiten duten erakundeek pozik hartu dute berria, bizikidetza eta errespeturako pausu garrantzitsutzat jotzen baitzuten hau. Hainbeste sufrimendu sortu ostean, barkamena eskatzea erabaki du azkenean “gizon zuriak”

    Hala ere, Bringing Them Home (Etxera Ekarriz) giza eskubideen alde lan egiten duen taldeak Australiako gobernuari eskaera egin zionetik pausoa ematera ausartu den arte hamar urte baino gehiago igaro dira. Christine King, Stolen Generations Alliance (Lapurtutako Belaunaldien Aliantza)ko kideak ezin omen zuen sinetsi ere barkamenerako data behingoagatik jarri dutela. Negarrez hitz egin zuen King andereak: “jende heldua sinetsita zegoen ez zutela egun hau inoiz biziko, oso hunkigarri eta garrantzitsua da guretzat”. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    4 / 4«Aurrekoa1234

    Lander Arbelaitz

    Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

    @larbelaitz Twitterren

    Jarraitu @larbelaitz

    Tweets by @larbelaitz

    Atalak

    • Aktibismoa sarean
    • Aosta Harana
    • AskeGunea
    • AskeGunea Ondarroa
    • Attawapiskat
    • Australiako jatorrizko herriak
    • Azawad
    • Borroka teknikak
    • Bretainia
    • Eskozia
    • Eskozian idatzitakoak
    • Estaturik gabeko nazioak
    • Euskal Herria
    • Galizia
    • Gatazka armatuak
    • Hegoafrika
    • Hegoafrikatik idatzitakoak
    • Herrialde Katalanak
    • Historia
    • Irlanda Iparraldea
    • Irlanda iparraldean idatzitakoak
    • Jatorrizko herriak
    • Kanadako indigenak
    • Kurdistan
    • Liburuak
    • Maia herria
    • Memoria
    • Mendebaldeko Sahara
    • Palestina
    • Sardinia
    • Sare sozialak
    • Tirol
    • Txetxenia
    • Uncategorized
    • Veneto
    • Wallmapu
    • Wikipedia
    • Zientzia eta teknologia

    Blogak

    • En Arenas Movedizas
    • Grozni (Beñat Hach Embarek – Topatu.info-n)
    • Urruneko Begirada (Juanma Sarasola – Berria.info)

    Hedabideak

    • Al Akhbar
    • Ara
    • Directa
    • Indian Country
    • La Jornada
    • Mundurama (Info7)
    • Nació Digital
    • Rebelion
    • Tele Sur
    • Vilaweb

    Internazionalismoa

    • Askapena
    • Komite Internazionalistak

    Webgune espezializatuak

    • ActuKurde.fr
    • Creative Spirits
    • Electronic Intifada
    • Galdu.org
    • Mapuexpress.net
    • Nationalia.info
    • Rudaw.net
    • SaharaLibre.es

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA