Hasiera »
Lander Arbelaitz
Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.
@larbelaitz Twitterren
Atalak
- Aktibismoa sarean
- Aosta Harana
- AskeGunea
- AskeGunea Ondarroa
- Attawapiskat
- Australiako jatorrizko herriak
- Azawad
- Borroka teknikak
- Bretainia
- Eskozia
- Eskozian idatzitakoak
- Estaturik gabeko nazioak
- Euskal Herria
- Galizia
- Gatazka armatuak
- Hegoafrika
- Hegoafrikatik idatzitakoak
- Herrialde Katalanak
- Historia
- Irlanda Iparraldea
- Irlanda iparraldean idatzitakoak
- Jatorrizko herriak
- Kanadako indigenak
- Kurdistan
- Liburuak
- Maia herria
- Memoria
- Mendebaldeko Sahara
- Palestina
- Sardinia
- Sare sozialak
- Tirol
- Txetxenia
- Uncategorized
- Veneto
- Wallmapu
- Wikipedia
- Zientzia eta teknologia


Guatemalako diktadore ohia, maien genozidioagatik akusatua
2013-01-29 // Jatorrizko herriak, Maia herria // Iruzkinik ez
Guatemalako epaile batek Efrain Rios Montt diktadore ohia genozidioagatik epaituko du, hori egiteko nahikoa oinarri badagoela argudiatuta. 36 urtez luzatu zen guda zibila, eta Rios Monttek 1982-1983 bitartean agindu zuen. Tarte horretan 1.771 herritar maia hiltzeagatik gizateriaren aurkako krimenaz akusatuko dute, baita herritarren hilketa, tortura eta behartutako desplazamentuak agintzeagatik ere. Rios Montt, 86 urterekin, Hego Amerikako epaitegi batek genozidioagatik aulkian esertzen duen lehen presidente ohia da.
Generalak inmunitatea izan du 12 urtean, herrialdeko Kongresuko kide zelako. Baina iazko urtarriletik ez da, eta etxean egon da atxilo. (gehiago…)
Australiako aborigenekin berradiskidetzeko pauso txiki bat
2013-01-29 // Australiako jatorrizko herriak, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkinik ez
Joan den larunbata, hilak 26, Australiako egun nazionala izan zen. Gehiengoak ospatu egin zuen, nahiz eta batzuek protesta egin. Kontuak kontu, herrialdeko jatorrizko herriekiko keinu gisa, lehen aldiz Australiako bandera ofizialarekin batera aborigenena ere jarri zuten Sidneyko Harbour zubian. Argazkia Jacky Ghosseinena da, Sidney Morning Herald egunkaritik hartua. Berradiskidetasunerantz emaniko pauso gisa definitu zuten agintariek.
Australian bizi ziren talde aboriginenen kopurua 350 eta 700 artekoa zen XVIII. mendearen amaieran, zientzialariek kalkulatu dutenez, eta beste horrenbeste hizkuntza mintzatzen ziren uhartean. Egun 200 besterik ez direla geratzen ondorioztatu dute, eta hogei inguru kenduta, denak galtzeko arriskuan daude. Australiak dituen 21 milioi biztanletik, 450.000 dira aborigenak eta orokorrean askoz bizi baldintza txarragoetan bizi dira. (gehiago…)
Gaurko deitu du mundu mailako ekintza eguna Idle No More mugimenduak
2013-01-28 // Estaturik gabeko nazioak // Iruzkinik ez
Urtarrilaren 28rako deitu zuen Idle No More mugimenduak mundu mailako ekintza eguna. Hau da, gaurko. Beren webgunean irakur daiteke munduko hainbat hiritan protestak deituta daudela. Gehienak Kanadan bertan dira, 30etik gora. Ikusi egin beharko da zenbateko eragina izatea lortzen duten, eta hemendik aurrera mugimendua nola planteatzen jarraitzen duten.
Beren webgunean eskegitako oharrean adierazi dute Kanadako indigenek abiatutako mugimendu honen helburua kontzientziazioaren bitartez herri indigenak biziberritzea dela. Jatorrizko herrien burujabetza eta ingurumenarekiko babesa dira beren kezka iturri nagusiak. Theresa Spencek amaitu du gose greba, baina mugimenduak bere aldarrikapenei eusten die.
(gehiago…)
Kataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz
2013-01-24 // Aktibismoa sarean, Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak // Iruzkinik ez
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben bertan, eta hemen egindako beste itzulpenak.
Sarrera
Kataluniako herriak beren buruaren jabe izateko nahi kolektiboa demokratikoki erakutsi izan du historian zehar, hainbat helbururekin: beren garapenean aurrera egiteko, herritar guztiei aukera berak emateko eta aurrerapena, ongizatea eta aukera berdintasuna hobetzeko, baita beren kultura eta talde nortasuna indartzeko ere. (gehiago…)
Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du
2013-01-23 // Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak // Iruzkinik ez
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek “baiezko kritikoa” eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.
PSC erabat zatituta dago erabakitze eskubidea desadostasun iturri dutela, eta ikusi beharko da ea azkenean denek gauza bera bozkatzen duten ere. Saioa hasi aurretik hedabide digitalek zabaldu dute azkenean aurka bozkatuko zutela. (gehiago…)
Atxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz
2013-01-22 // Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan // Iruzkinik ez
30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan.
Ikerketaren arduradunak prentsaurrekoa eman du astelehenean, eta adierazi du ikerketa oraindik zabalik dela. Bi pertsona atxilotu zituzten lehengo astean heriotzen arduradunak izan zitezkeelakoan, baina bat askatu egin zuten gerora. Hala ere, ADN frogak eginda, atentatuaren unean pertsona bat baino gehiago egon zitekeela uste du poliziak. (gehiago…)
Parisen hildako hiru kurduen hiletako irudiak
2013-01-17 // Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan // Iruzkinik ez
Joan den astean Parisen tiroz hildako hiru militante kurduen gorpuak bart iritsi dira Kurdistanera. Amed hiriburuan (turkieraz Diyarbakir) milaka pertsonak egin diete ongi etorria, ondoko bideoan ikus daitekeenez. Hildakoak Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez dira, eta oihartzun zabala izan du albisteak.
Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’
2013-01-17 // Aktibismoa sarean, Attawapiskat, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkin bat
Ipar Amerikan bizi diren indigena komunitate gehienak batu dira eta azken hamarkadetan aurrera eraman duten borrokarik sendoenean kontzentratuta daude. Idle No More izenarekin bataiatu dute mugimendua, “Gehiago Geldi Ez” edo “Inaktibitate Gehiagorik Ez” gisako zerbait. Justizia ekologikoa, oinarrizko giza eskubideen errespetua eta erreserbetako bizi-baldintza eskasen inguruko arreta eskatzen dute, eta horretarako hainbat bitarteko erabiltzen dituzte: Manifestazioak, desobedientzia zibila, Interneteko aktibismoa, errepide mozketa, flashmobak, ekintza zuzena eta gose grebak, besteren artean. Datorren ekintza eguna urtarrilaren 28rako deitu dute.
Mugimendua orain hiru hilabete sortu zen Kanadako Gobernu kontserbadorearen lege egitasmo batzuei aurre egin asmoz, eta denborarekin, etengabeko mobilizazioekin eta sarearen erabilera inteligenteari esker, oihartzun eta babes zabala izaten ari da. Figura bat ere badute, abenduaren 11tik gose greban dagoen Attawapiskat herriko buruzagi Theresa Spence. (gehiago…)
Burujabetza adierazpena aurrera ateratzeko bidean dira Katalunian
2013-01-15 // Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak // Iruzkin bat
Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen laguntze aldera.
Kataluniak bere burua sujetu subirano gisa definitu izana nabarmendu zuten Espainiako hedabideek ostegunean. Katalunian, adostasunerako pausoak ematen ari direla azpimarratzen dute medioek, Vilaweb edo NacióDigital-en artikuluek erakusten duten gisan. (gehiago…)
Hiru ekintzaile kurdu hil dituzte tiroz Parisen, Turkiaren eta PKKren negoziaketen erdian
2013-01-10 // Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan // Iruzkinik ez
Hiru ekintzaile kurdu hilda topatu dituzte bart Parisko Institutu Kurduan, buruan tiro bana zutela. Hirurak emakumeak ziren, eta horietako bat Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat zela diote informazio iturri kurduek: Sakine Cansiz. Beste biak Fidan Doan Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkaria eta Leyla Soylemez, gazte ekintzailea ziren.
Manuel Valls Frantziako Barne Ministroak adierazi du hilketak “onartezinak” direla. Oraingoz ez dago informaziorik hilketak nork egin dituen. Sare sozialetan kurduek Turkia ikusten dute ekintza honen atzean. #TwitterKurds etiketarekin ari dira gaiaren jarraipena egiten. (gehiago…)
Maputxeen gatazka berotzen ari da (berriro)
2013-01-09 // Estaturik gabeko nazioak, Wallmapu // Iruzkinik ez
Hogei kaputxadunek Werner Luchsinger enpresagizon eta latifundista txiletarraren etxea erre zuten urtarrilaren 4an. Emaztearekin batera, hil egin zuten, eta ordutik, Maputxe Herrian edo Wallmapun giro politikoa asko gaiztotu da.
Maputxeei egotzi dizkiete heriotzak eta Txileko presidente Sebastián Piñerak Pinocheten ondaretik asko duen Lege Antiterroristaren erabilera zorrotza agindu du. Jada polizia operazioak egiten ari da maputxeen hainbat herritan. Orain lau urte poliziak tiroz hildako Matías Catrileo 22 urteko maputxearen izena berriz azaleratu da, itxi gabeko zauriekin gertatu ohi den bezala. (gehiago…)
Istiluak eragin dituzte unionistek bosgarren gauez jarraian Belfasten, banderaren auziagatik
2013-01-08 // Estaturik gabeko nazioak, Irlanda Iparraldea // Iruzkinik ez
Txetxeniako egunkari bat itxi dute bertako kazetari batek Putini galdera egin ostean
2012-12-23 // Txetxenia // Iruzkinik ez
Txetxeniako Put Kadyrova (“Kadiroven modura”) egunkaria itxi dute bertako erakundeek, hedabideko erredakzio buruak Errusiako presidente Vladimir Putinek urtero egiten duen prentsaurrekoan bi galdera egin ostean. Lehen galdera Kaukaso iparraldeko ezegonkortasunari buruzkoa zen, eta bestea Errusia mailako irrati bati egin dizkioten murrizketei buruzkoa.
233grados.com webgunean jaso dute albistea, eta bertan azaldu dutenez, presidenteak bi galderak gainetik erantzun zituen eta gainontzeko kazetari errusiarrek bestelako gaiak jorratu zituzten, beraz, galderok arretarik deitu gabe pasa ziren. (gehiago…)
Eskozia independentea begi onez ikusiko luke Islandiako presidenteak
2012-12-17 // Eskozia, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkinik ez
Islandiako presidente Olafur Grimsson Eskoziako independentzia erreferendumaz mintzatu da. “Independentzia ez da desastrea –esan dio BBCri–, oparotasunerako eta jendarte on bat eraikitzeko bidea izan daiteke”. Erabakia eskoziarrek hartu behar dute bere ustez.
Islandia Ipar Itsasoan herrialde txiki arrakastatsuz inguratuta dagoela dio. “Azken ehun bat urteei begiratu bat botaz gero atzera, Europa iparraldeko herrialdeak independente bilakatu dira bata bestearen atzetik”. Europar Batasuneko agintariek azken aldian independentzia lortu nahi duten herrialdeekiko egin dituzten adierazpenen ostean, ziur eskoziarrek oso pozik hartu dutela Grimssonen babesa. (gehiago…)
Mendebaldeko Sahara estatu gisa onartzeko eskatu du Suediako parlamentuak
2012-12-07 // Estaturik gabeko nazioak, Mendebaldeko Sahara // Iruzkin bat
Suediako parlamentuak Mendebaldeko Sahara estatu gisa “lehenbailehen” onartzeko eskatu dio asteazkenean herrialdeko Gobernuari. Legebiltzarrean Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen lapurretari buruzko konferentzia egin ondoren izan da. Kontserbadoreak agintean dituen Suediako Gobernuak hurrengo egunean ezetz erantzun dio.
Fronte Polisarioak Suedian duen ordezkariak legebiltzarraren ekimena txalotu du. “Gainontzeko Europako estatuentzat adibide izatea nahi dugu, pauso historikoa baita”. Europako estatu bateko lehen legebiltzarra da halako eskaera egiten duena. Alderdi Sozialdemokratak, Alderdi Berdeak eta Ezkerreko Alderdiak aurkeztu dute ekimena. Gobernuak ezetz erantzun du ordea. “Suediako Gobernuak ez du Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa onartzeko asmorik (…) estatu berriak onartzeko herrialdeak duen posizio tradizionala nazioarteko irizpidean oinarritzen da”. NBEko 82 estatuk eta Afrikako Batasunak onartzen dute Sahararen independentzia, baina horietan ez dago Europako herrialde bakar bat ere. (gehiago…)
Aro berria blogean, derrigorrezko sarreratxo bat
2012-12-05 // Uncategorized // Iruzkin bat
Egia esan behar badut, ilusionatuta nago berriz blogarekin. Koaderno birtual honekin orain arte egindako saiakerak ez zaizkit nahi bezala atera, eta hona estropozuka iritsi naizela iruditzen zait. Jarraikortasun gutxirekin, eta hasieratik zer idatzi eta zer ez argi planteatu gabe egin dut bidea bi urte hauetan.
Sarrera bat egin behar dudanez, orain arte zer gertatu den ulertzen saiatu naiz eta ondorio batzuk partekatu nahi nituzke irakurlearekin. Blogaren tematika zehatza pentsatzen jarri gabe, ez dut asmatu bidea egiten. Horrez gain, Argiako webgunean lan egiteak aukera polita ematen du egunero idatzi behar diren albisteetan gustuko gaiak jorratzeko, eta beraz, bertan idatzi ditut bestela blogean idatziko nituzkeen gauza asko. Twitterrek berak ere izango du errurik, intereseko gaiak 140 karakteretara murrizteko ariketa gustatzen baitzait. Ziurrenik, dena den, bloga fundamentuz ez hartu izana ulertzeko arrazoi nagusia nire fundamentu eza izango zen.
Beraz, orain webgunea berritu, blogak birdefinitu eta diseinuz aldatu ditugula, inflexio puntu gisa planteatzen dut, eta hemendik aurrera, benetan gustatzen zaizkidan gaiei buruz hitz egingo dut: Estaturik gabeko nazioak, politika eta Internet. (gehiago…)
Kataluniako hauteskundeak direla eta bideo batzuk
2012-11-09 // Aktibismoa sarean, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Momentu erabakigarriak bizi dituzte Katalunian. Sentimenduak pil-pilean daude. Eta noski, Youtuben jarritako bideo on batek, sentimendu horiek azaleratzen lagun dezake. Eta bideratzen. Orain edo sekula ez.
Independentziaren alde lan oso irudimentsua egiten ari diren LaFabrica proiektuko kideek goiko bideoa argitaratu dute, “herrialdeko hauteskunde kanpainarik garrantzitsuena” hasi den egun berean. Ez dakit zer gertatzen den, baina ezin dut bideoa bertan ikusteko moduan txertatu, irudian klik egin eta Youtuben ikusi beharko duzue. Beren webguneak ere merezi du aipamena. Expolimetroa. Inork debekatu ezingo duen azaroaren 25erako kanpaina izenburua irakurri dugu Vilaweben.
Balizko independentzia erreferendum bati buruzko inkesta (PDF) argitaratu du gaur Generalitateak. %57k alde bozkatuko luke, %20,5ek aurka, %14,3 abstenitu egingo litzateke; %6,2k ez dakite, eta %1,5ek ez du erantzun. Masek zer erantzun ote du?
Alderdiek egindako bideoetatik, CUP alderdiak egin duen bideoa nabarmenduko nuke, oso txukuna hau ere. Aurrekoaren bidetik.
Donostiako tragedia 10 puntutan azalduta
2012-09-03 // Historia, Liburuak // Iruzkinik ez
Atzo Iñaki Egañaren Donostia 1813 liburuaren sarrera orokor bat egin nuen, eta blogerako artikulua luzeegi zihoala ikusita, hurrengo baterako utzi nuen Donostian gertatu zena ulertzeko azalpen eskematiko bat idaztea. Agian ez dira historia ulertzeko 10 punturik garrantzitsuenak, baina badira ni harritu nauten hamar gauza, eta susmoa dudana, jendeak ez dakizkienak. Esan gabe doa, gehiago jakin nahi duenari, liburua irakurtzeko gomendatzen diodala.
1- Pixka bat kokatzeko, esan, 1790. hamarkadaren amaierarako, 36ko gudan bezala, “probintzia traidorea” izendatu zutela Gipuzkoa Espainian, okupatzaile frantziarrari erresistentzia handirik ez jartzearren. Bertako agintariei “espainiartasun falta” aurpegiratu zieten eta Donostiako Michelena alkatea eta beste zenbait kide atxilotu egin zituzten 1796an horregatik. Iruñeko kartzelan sartu zituzten eta gerra-kontseilua egin zieten. Gutxigatik libratu ziren heriotza zigorretik. (gehiago…)
Donostiako suteak estalitako tragedia
2012-09-01 // Historia, Liburuak // Iruzkinik ez
Hitz hauek idazten ari naizen unean, 199 urte atzera eginda, tragedia beltza bizitzen ari ziren Donostian, eta askok ordurako dena galdu zuten. Abuztuaren 31n sartu ziren tropa ingeles eta portugaldarrak hirian, eta hurrengo egunetan frantziarrak Urgull mendiko gotorlekura igo zirela ikusita, harresiko ateak itxi eta nahi izan zuten guztia egin zuten herritarrekin. Baina historia irabazleek idazten dutenez, abuztuaren 31n gertatzen hasi zenari “Donostiako Sutea” deitzen diogu oraindik ere, soldadu mozkorrek hildako ehunka errugabeak eta adin guztietako emakume bortxatuak ahanzturara kondenatuz. Eta noski, arduradunak eta biktimak izan zirela albo batera utziz.
“Donostia 1813″ liburuaren azala.
Gernikako bonbardaketarekin ez bezala, beti izan dut sentsazioa egun haietan Donostian gertatu zenari buruz ez dakigula ia ezer, ez dugula bitartekorik izan eta ez dugula asmatu herritarren sufrikarioa kontakizunaren erdigunean kokatzen. Gauzak horrela, poz handiz irakurri eta asko ikasi dut Iñaki Egañak berriki argitaratu duen Donostia 1813 liburu bikainarekin. Azpitituluan jartzen duen bezala, “Nork, nola eta zergatik eragin zuen hiriko tragediarik handiena” paradigmari erantzuna eman nahi izan dio historialariak, oso ongi dokumentatuz baieztapen bakoitza, eta hala, kontaketa solido eta berritzailea utziz etorkizunerako. Honelako liburu bat behar zen, enfoke globalagoa zuena, eta ongi etorriko da gaiaz asko hitz egingo dugun 200. urteurrenaren ateetan. (gehiago…)
Kataluniarrek pairatzen duten espolio fiskala sarean kontsultagai
2012-08-03 // Aktibismoa sarean, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Martxan da Espolimetre.cat kontagailua, “Kataluniari uneoro Espainia zenbat kostatzen zaion erakusteko tresna”. Kataluniako Generalitateak emandako datuetan (PDF) oinarritzen da kalkulagailua, eta segunduro estatu espainiarrera ondoren itzultzen ez diren 698€ doazela kalkulatu dute.
Erabiltzailea webgunean sartzen den unetik Katalunia pairatzen ari den expolio (edo lapurreta) fiskala erakusten du oso era bisualean. Horrez gain, webguneak erakusten du euro kopurua zenbat den eguna hasi denetik, urte hasieratik, eta baita 1986tik ere, datu ofizialak bildu zituzten lehen urtetik. El Espolimetre, Salvador Cardús soziologoak zuzenduta independentziaren hautua indartzeko proiektuetako bat da, eta “noiz arte itxaron behar dugu?” galdetzen dio guneak erabiltzaileari.”La Fábrica” izeneko ekimena arduratu da webgune hau egiteaz eta proiektu laborategi gisa definitzen dute bere burua. Bertan hainbat alorretako ehundik gora profesionalek hartzen dute parte, esan bezala, Salvador Cardúsen gidaritzapean. Ekimen zehatzetan ari dira lanean.
(gehiago…)
Twitter euskaraz izango dugu, eta orain zer?
2012-05-18 // Aktibismoa sarean // 5 iruzkin
Twitter euskaraz eskatzeko kanpainaren irudietako bat
Joan den ostegunean Twitter euskaraz izango dugula jakinarazi ziguten. Berri onak dira, dudarik ez; halere, ez pentsa mundua aldatuko zaigunik, ezta erabaki honek euskara salbatuko duenik ere.
Hala ere, era eskematiko batean, hamar gogoeta zuekin partekatu nahi nituzke:
1- Edozein tresna edo menu euskaraz izatea baino garrantzitsuagoa da tresna horren erabiltzaileak euskaraz aritzea bertan.
2- Twitter bezalako mundu mailako enpresa batek gure kanpainengatik bere ateak euskarari irekitzea
garaipenlorpen bat da (erabat ados). Egun 28 hizkuntzatan dago sare soziala, eta gainontzeko seiak gehitzen dizkiotenean, katalana eta euskara izango dira estaturik ez duten hizkuntza bakarrak, eta horietan guztietan, euskara txikiena Sustatuk gogoratu duenez. Bada zerbait.(gehiago…)
Twitter aplikazioa euskaratu du Blackberryk
2011-12-14 // Aktibismoa sarean // 2 iruzkin
Blackberry telefonoen erabiltzaileek Twitter euskaraz konfigura dezakete, aplikazioaren azken bertsioa jaisten badute. Hasiera batean, albistea sare sozialetako enpresa erraldoiaren mugimenduen lehen adierazle zela irudi zezakeen arren, gaur jakin dugu ez dela hala.
(gehiago…)
Iphone, Android edo Blackberryak, kontrol sozialerako tresna bikainak
2011-12-02 // Sare sozialak // 10 iruzkin
“Biztanleria oso baten gaineko masa kontrola ez da errealitate hutsa, 25 herrialdetan garatzen ari den industria sekretua baizik.”Honela hasten du Julian Assangek bere azken erasoa Wikileaks webgunean. Atzo espioitza teknologikoari buruzko filtrazioen lehen parte bat kaleratu zuten, eta bertan, jende askoren susmoei dokumentu eta datuak jarri dizkiote.
Nahiko begibistakoa da sakelako telefono inteligente hauek une honetan bertan non zauden mapa batean erakusteko gai badira, bazela urte batzuk zu non zinen jakiteko teknologia garatua zela, nahiz eta zuri zure mugikorrak ez bistaratu halakorik. Eta hori, hasiera besterik ez litzateke. (gehiago…)
Iraultza baten irudiak
2011-10-21 // Sare sozialak // Iruzkinik ez
Ez zen posible izango Arabiar Udaberria bezala ezagun egin den fenomenoa, teknologia berririk gabe. Halere, teknologia berriek eurek bakarrik ez dute deustarako balio, atzean hauen potentzialtasuna baliatuko duen pertsonarik ez badago. Hori da Al Jazeerak egindako dokumental honek azpimarratzen duen ideia. Images of Revolution edo Iraltzaren Irudiak.
Mundu osoan ezagun egin diren irudiak grabatu zituztenak elkarrizketatu dituzte Tunisia eta Egipton. Gehienbat ikasle eta ekintzaile politikoek une egokian leku egokian eskuan sakelako telefonoa edukitzeak zer tentsio, beldur eta zoriona eragin zien azpimarratzen dute. (gehiago…)
Kukutza, edo nola borrokatu sarean
2011-10-05 // Uncategorized // 3 iruzkin
Kukutza Gaztetxeko kideek beren YouTubeko kanalean Ertzaintzaren jarrera salatzen duen bideo bat zintzilikatu berri dute. Bertan Iñaki Azkuna hiriko alkatea eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako barne kontseilariaren azalpen puskak sartu dituzte, aldi berean, Ertzaintzak Errekalde auzoan izan zuen jarrera erakutsiz. Kontraesanak nabarmenak dira.
Gaztelaniazko eta ingelesezko Wikipedietan ekarpenak egitea ez dago hain erraz
2011-09-28 // Wikipedia // 2 iruzkin
Wikipedia Internet osoko proiekturik harrigarrienetakoa iruditu izan zait betidanik, edonork ekarpenak egin ditzakeen makro hiztegi/proiektu ia utopikoa, ehunka hizkuntzatan dagoena gainera. Dagoeneko sortua ez balego eta norbaitek hori sortu nahi duela esango balit, ziurrenik ezinezkoa dela erantzungo nioke.
Nire ekarpentxoak egin izan ditut, gehienbat euskarazko bertsioan, baina baita gaztelaniazkoan eta ingelesezkoan ere, gehienbat Euskal Herriari buruz. Hala ere, nazkatuta nago azken bi hizkuntza handi hauetako zenbait administratzailek duten jarrera prepotentearekin, eta ea jendeak antzeko arazoak izan dituen, eta zer egin duten jakin nahi nuke. (gehiago…)
Katalanak bazterrean utzita, Twitter beste bost hizkuntzatan prest da
2011-09-16 // Uncategorized // Iruzkin bat
Sutan jarri zuten Twitter atzo arratsean kataluniarrek. Haserre zeuden, Twitter enpresarekin gainera.
Suminaren arrazoia: enpresa amerikarrak bere blogean jakinarazi zuen bere zerbitzuak beste bost hizkuntzatan prest direla: Txinera sinplean, txinera tradizionalean, hindieran, filipineran eta malayeran. (gehiago…)
Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz
2011-02-23 // Uncategorized // 12 iruzkin
Berriz ere hartu digute aurre katalanek. Eta eskerrak horri. Kostako litzaiguke bestela trena ateratzear, baina oraindik geltokian dagoela konturatzea. Twitterri buruz ari naiz, baina orokortu liteke eta hitz egin katalanek teknologia berriekin egin duten apostuaren seriotasunaz. Atzetik goaz, baina beti pentsatu izan dut ona dela gidari onari jarraitzea. (gehiago…)
Kantuak itzuli eta sareratzen hasiko bagina zer?
2011-01-25 // Aktibismoa sarean // Iruzkinik ez
El Paíseko artikulu batetik Youtubeko kanal kriminal batera heldu nintzen. Honela zioen kazetariak:
Youtubeko bi kanal ez ditu epaile batek egunero aipatzen, eta horregatik, zeozer potoloa behar zuen bertan! Propaganda! (gehiago…)
Leteren ondarea teknologia berrietan
2010-12-05 // Uncategorized // 2 iruzkin
Xabier Lete hil zen atzo arratsean, baina sarean abeslariari buruzko errerentzia asko topa daiteke, Facebook eta Twitterretik hasi, Youtubetik pasa eta Spotifyra heldu arte. Hona bilduma bat ondare gisa gera dadin.
Facebook
Xabier Lete 1991ko kantaldi batean (Arg: Badok.info Joxek aterea)
Heriotzaren albistea jakin bezain pronto sortu zuen norbaitek abeslariaren zaletuak bilduko dituen orria. Bestalde, erabiltzaileen profiletan Leteri errererentzia egiten dioten mezuak zabaldu dira.
Twitter
Egun osoan zehar animo mezuak idatzi zituzten euskal twitariek, eta heriotzaren berri jakin zenean, mezua minutu gutxitan errebotatu zuten erabiltzaileek. Ondoren bere kantuen letrak ta dolumin mezuak gailendu ziren. Gaur goizean ere, mezu askotan egiten zaio erreferentzia abeslari eta poeta oiartzuarrari. (gehiago…)