ANCren abisua Katalunian: “Kontsulta ez egitea traizioa litzateke”
Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) presidente Carme Forcadellek ziurtatu du kontsulta atzeratzea “traizio handia” litzatekeela. Honekin ANC-k abisua eman die Generalitateari eta, bide batez, CiU eta ERCko zuzendaritzei. Prozesu subiranista deskafeinatzeko PPk azken aldian hasi dituen hurbiltze mugimenduen tranpan ez daitezela erori eskatu die. “Prozesu honetan sinisten dugu, ez genuke ulertuko erreferenduma albo batera uztea beste gauza batzuk lortzeko, Kataluniako herriari...
Read MoreDokumental bat independentziaz zalatzak dituzten kataluniarrak konbentziteko
Europan crowdfunding bidez finantzazio handiena lortu duen proiektua da L’Endema dokumental kataluniarra dagoeneko. Eta dagoeneko diot, hamaika egunetan bakarrik lortu dutelako helburu jarri zituzten 150.000 euroak. Oraindik 20 egun falta dira, eta beraz, jendea ekarpenak egiten ari da. Sarrera hau idazteko unean, 177.465€ jarriak dituzte, eta gora jarraituko duela dudarik ez.L’endema, repostes per a decidir edo Biharamuna, erabaki ahal izateko erantzunak 2014rako amaitu nahi...
Read MoreKataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben...
Read MoreKataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek “baiezko kritikoa” eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute. PSC erabat zatituta dago erabakitze eskubidea desadostasun iturri...
Read MoreBurujabetza adierazpena aurrera ateratzeko bidean dira Katalunian
Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen...
Read More
