Lander Arbelaitz
    Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
    mai22 1

    Australiako aborigenak, argazki galeria

    Posted in Australiako jatorrizko herriak, Estaturik gabeko nazioak

    National Geographic aldizkarian Australiako aborigenei buruzko foto erreportaje ederra egin dute. Uhartean 50.000 urtez bizitu arren, egun Australiako biztanleen %3 baino gutxiago dira. Beren kultura, bizimodua eta mundu ikuskera pixkana desagertzen ari dira. Hala ere, egun oraindik eusten diote eta argazkiok horren froga dira. Amy Toensing-en lana. Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen...

    Read More
    mai09 0

    Hil egin da gose greban zen preso saharar bat

    Posted in Estaturik gabeko nazioak, Mendebaldeko Sahara

    Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe egin ostean. Otsailak 20 (O20) mugimenduaren eta Marokoko Ikasleen Batasun Nazionala (UNEM sigla frantsesetan) ikasle sindikatuaren gose grebak marokoar estatuko kartzela askotan zabaldu dira. 22 urte zituen El Burhimik. Epaitegi militar marokoarrak ezarritako 10 urteko kartzela zigorraren aurka abiatu zuen gose greba apirilaren 30ean 22 urteko ekintzaile sahararrak. RASD News informazio gune...

    Read More
    mai07 3

    Hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute

    Posted in Galizia

    6 urte arteko Galiziako haurrentzat hezkuntza galegoz emango duen Avoaescola proiektuko lehen eskola aurkeztuko dute bihar Ferrolen. Galicia co Galego (GcG) plataformak bi urtetan egindako lanaren emaitza da. Datorren ikasturtean irekiko ditu ateak, Praza Pública-k argitaratu duenez. Galiza co Galego proiektua 2010ean aurkeztu zuten eta beren buruari hezkuntza sare “herrikoi eta pribatua” bultzatzea ezarri zioten lehen helburu gisa. Ferrolgo Avoaeskola da sare honetako lehen...

    Read More
    api09 0

    Gerry Adamsen artikulua Thatcherren heriotzaren harira

    Posted in Irlanda Iparraldea

    Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezue Sinn Feineko buruak Burdinazko Damaren heriotzaz egiten duen irakurketa. Loturak nik jarriak dira: Margaret Thatcherrek min handia egin zien irlandar eta britainiarrei Lehen Ministro izan zen denboran. Aplikatu zituen politikengatik, langile-klasean oinarritutako komunitateak deuseztu zituen. Nazioarteko gaietan izan zuen papera ere gerrazalea izan zen: Txileko diktadore...

    Read More
    api03 0

    ANCren abisua Katalunian: “Kontsulta ez egitea traizioa litzateke”

    Posted in Herrialde Katalanak

    Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) presidente Carme Forcadellek ziurtatu du kontsulta atzeratzea “traizio handia” litzatekeela. Honekin ANC-k abisua eman die Generalitateari eta, bide batez, CiU eta ERCko zuzendaritzei. Prozesu subiranista deskafeinatzeko PPk azken aldian hasi dituen hurbiltze mugimenduen tranpan ez daitezela erori eskatu die. “Prozesu honetan sinisten dugu, ez genuke ulertuko erreferenduma albo batera uztea beste gauza batzuk lortzeko, Kataluniako herriari...

    Read More
    api03 2

    Minbizia zuen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta Gazari eraso egin diote hegazkin israeldarrek

    Posted in Palestina

    Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiyek eztarriko minbizia zuen eta salatu zuen Israelgo ospitalean ez ziotela bere gaitzari aurre egiteko behar zuen sendagairik ematen, eta “heriotza zigor mantsoa” ezarri ziotela. Palestinako Aginte Nazionalak Israel jo...

    Read More
    mar21 0

    Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailak 18

    Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

    Alex Salmond lehen ministroak jakinarazi du noiz izango den Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailaren 18an, osteguna. Galdera ondorengoa izango da: Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? (Should Scotland be an independent country?) Erantzunak: bai ala ez. Eskoziako legebiltzarrean galdeketaren nondik norakoak azaldu ditu. 16 urtetik gorako herritarrek dute boto eskubidea. 547 egun falta dira beraz galdeketarako eta gaia pixkanaka berotzen joango dela ez egin dudarik....

    Read More
    mar21 0

    Aro berria Kurdistanen, armak ixilaraztea erabaki du PKK-k

    Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

    Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu dira iragarpena egiteko antolatu duten ekitaldian. Newroz, Kurdistango aberri eguna baliatu dute estaturik gabeko nazio horren historiaren norabidea aldatuko duen berria emateko. Abdullah Öcalan lider espetxeratuaren gutuna irakurri dute BDP alderdiko bi kidek. Gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi dute. “Armak albo...

    Read More
    mar21 0

    Gaur jakinaraziko dute Eskoziako erreferendumaren egun zehatza

    Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

    Eskoziak 2014ko udazkenean egingo duen independentzia erreferendumaren data zehatza gaur iragarriko du Alex Salmond lehen ministroak. Han 14:00ak direnean egingo dute adierazpena, Euskal Herriko 15:00etan. Data zehatza jakiteak joko handia emango du hemendik aurrera, eta estratega politikoek horren arabera erabaki bat baino gehiago hartuko dute, bai Eskozian bertan baita beste herrietan ere. Adibiderik garbiena Kataluniakoa izango da, independentzia prozesuan aurrera doazen neurrian, erabaki...

    Read More
    mar20 0

    Kurdistan PKKren su-etenaren zain

    Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

    Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan bihar, martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz herri, eta bihar Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa betetzen bada. Ikusmin handia piztu da eta 400 kazetari akreditatu daude biharko ekitaldia jarraitzeko, horietatik 150...

    Read More
    1 / 61234Hurrengoa»

    Lander Arbelaitz

    Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

    @larbelaitz Twitterren

    Jarraitu @larbelaitz

    Tweets by @larbelaitz

    Atalak

    • Aktibismoa sarean
    • Aosta Harana
    • AskeGunea
    • AskeGunea Ondarroa
    • Attawapiskat
    • Australiako jatorrizko herriak
    • Azawad
    • Borroka teknikak
    • Bretainia
    • Eskozia
    • Eskozian idatzitakoak
    • Estaturik gabeko nazioak
    • Euskal Herria
    • Galizia
    • Gatazka armatuak
    • Hegoafrika
    • Hegoafrikatik idatzitakoak
    • Herrialde Katalanak
    • Historia
    • Irlanda Iparraldea
    • Irlanda iparraldean idatzitakoak
    • Jatorrizko herriak
    • Kanadako indigenak
    • Kurdistan
    • Liburuak
    • Maia herria
    • Memoria
    • Mendebaldeko Sahara
    • Palestina
    • Sardinia
    • Sare sozialak
    • Tirol
    • Txetxenia
    • Uncategorized
    • Veneto
    • Wallmapu
    • Wikipedia
    • Zientzia eta teknologia

    Blogak

    • En Arenas Movedizas
    • Grozni (Beñat Hach Embarek – Topatu.info-n)
    • Urruneko Begirada (Juanma Sarasola – Berria.info)

    Hedabideak

    • Al Akhbar
    • Ara
    • Directa
    • Indian Country
    • La Jornada
    • Mundurama (Info7)
    • Nació Digital
    • Rebelion
    • Tele Sur
    • Vilaweb

    Internazionalismoa

    • Askapena
    • Komite Internazionalistak

    Webgune espezializatuak

    • ActuKurde.fr
    • Creative Spirits
    • Electronic Intifada
    • Galdu.org
    • Mapuexpress.net
    • Nationalia.info
    • Rudaw.net
    • SaharaLibre.es

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA