Herri harresietan komunikazio lana egingo duen sarea antolatzen ari dira
Donostiako eta Ondarroako AskeGuneen ondoren, komunikazio ikasle talde batek ekimena abiatu du: Komunikazio munduan dabilen jendearen artean sare bat antolatzea herri mugimenduek deitutako ekimenen jarraipena egiteko: greba orokorrak eta herri harresiak adibidez, beren webgunean diotenez. Abiapuntu gisa Iruñerriko hainbat gazteren atxiloketaren kontra deitu duten herri harresia jarri dute.Bideo hau igo dute ekimena azalduz. Webgunean ekimena azaldu dute Antolatu dezagun herri...
Read MoreAskeGuneko gauaren kronika harresiaren bihotzetik
Donostian azken egunotan bizi izan duguna askok ez dugu denbora askoan ahaztuko, eta batez ere gaurkoa. 800 bat pertsonak tinko eutsi diote beren militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteei babesa emanez. Goizeko 6:00etan esnatu dituzte lo zeudenak, baina ertzainek ez dute lortu harresia gainditzea. Sekula baino jende gehiago zegoen Bulebarrean. Duintasun handiz eutsi diote gazteek, inongo biolentziarik erabili gabe, baina aldarrikapenetan oso tinko. Tentsio une handiak bizi izan...
Read MoreDonostiako auziperatuen gaiarekin lau bideo eta bi argazki
Laburra izan asmo duen post bat: Gaur egun mugitu xamarra izan da Donostiako Aske Gunean, gehienbat goizean Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotu izanaren ondorioz. Gerora, egoera normaldu eta antolakuntzarekin jarraitu dute, harik eta kontzentrazio bat egin eta zutabeetan etxeetara joan diren arte 20:30ak bueltan. Norbaiti ez zaio batere gustatu kartzelara joateko agindua jasoa zuen Ekaitz Ibero azken bi hilabete ezkutuan pasa ostean, atzo gainontzekoekin batera publikoki agertu izana. Goiz...
Read MoreDokumental bat independentziaz zalatzak dituzten kataluniarrak konbentziteko
Europan crowdfunding bidez finantzazio handiena lortu duen proiektua da L’Endema dokumental kataluniarra dagoeneko. Eta dagoeneko diot, hamaika egunetan bakarrik lortu dutelako helburu jarri zituzten 150.000 euroak. Oraindik 20 egun falta dira, eta beraz, jendea ekarpenak egiten ari da. Sarrera hau idazteko unean, 177.465€ jarriak dituzte, eta gora jarraituko duela dudarik ez.L’endema, repostes per a decidir edo Biharamuna, erabaki ahal izateko erantzunak 2014rako amaitu nahi...
Read MoreKataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben...
Read MoreKanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’
Ipar Amerikan bizi diren indigena komunitate gehienak batu dira eta azken hamarkadetan aurrera eraman duten borrokarik sendoenean kontzentratuta daude. Idle No More izenarekin bataiatu dute mugimendua, “Gehiago Geldi Ez” edo “Inaktibitate Gehiagorik Ez” gisako zerbait. Justizia ekologikoa, oinarrizko giza eskubideen errespetua eta erreserbetako bizi-baldintza eskasen inguruko arreta eskatzen dute, eta horretarako hainbat bitarteko erabiltzen dituzte: Manifestazioak,...
Read MoreKataluniako hauteskundeak direla eta bideo batzuk
Momentu erabakigarriak bizi dituzte Katalunian. Sentimenduak pil-pilean daude. Eta noski, Youtuben jarritako bideo on batek, sentimendu horiek azaleratzen lagun dezake. Eta bideratzen. Orain edo sekula ez. Independentziaren alde lan oso irudimentsua egiten ari diren LaFabrica proiektuko kideek goiko bideoa argitaratu dute, “herrialdeko hauteskunde kanpainarik garrantzitsuena” hasi den egun berean. Ez dakit zer gertatzen den, baina ezin dut bideoa bertan ikusteko moduan txertatu,...
Read MoreKataluniarrek pairatzen duten espolio fiskala sarean kontsultagai
Martxan da Espolimetre.cat kontagailua, “Kataluniari uneoro Espainia zenbat kostatzen zaion erakusteko tresna”. Kataluniako Generalitateak emandako datuetan (PDF) oinarritzen da kalkulagailua, eta segunduro estatu espainiarrera ondoren itzultzen ez diren 698€ doazela kalkulatu dute. Erabiltzailea webgunean sartzen den unetik Katalunia pairatzen ari den expolio (edo lapurreta) fiskala erakusten du oso era bisualean. Horrez gain, webguneak erakusten du euro kopurua zenbat den eguna...
Read MoreTwitter euskaraz izango dugu, eta orain zer?
Joan den ostegunean Twitter euskaraz izango dugula jakinarazi ziguten. Berri onak dira, dudarik ez; halere, ez pentsa mundua aldatuko zaigunik, ezta erabaki honek euskara salbatuko duenik ere. Hala ere, era eskematiko batean, hamar gogoeta zuekin partekatu nahi nituzke: 1- Edozein tresna edo menu euskaraz izatea baino garrantzitsuagoa da tresna horren erabiltzaileak euskaraz aritzea bertan. 2- Twitter bezalako mundu mailako enpresa batek gure kanpainengatik bere ateak euskarari irekitzea...
Read MoreTwitter aplikazioa euskaratu du Blackberryk
Blackberry telefonoen erabiltzaileek Twitter euskaraz konfigura dezakete, aplikazioaren azken bertsioa jaisten badute. Hasiera batean, albistea sare sozialetako enpresa erraldoiaren mugimenduen lehen adierazle zela irudi zezakeen arren, gaur jakin dugu ez dela hala. Iñigo Rubertek, alias @mendiolatik, goiko mezu honekin piztu zuen sua. Zenbait pantailazo ere erakutsi zituen erabiltzaileak, sare sozial hau euskaratzeko kanpainari atxikimendua erakutsi dioten zenbait erabitzaileren emoziorako,...
Read More
