Lander Arbelaitz
    Hasiera » Jatorrizko herriak » Kanadako anti-nuklearren eta indigenen artean tren bat geratu dute
    ots07 0

    Kanadako anti-nuklearren eta indigenen artean tren bat geratu dute

    Atalak: Jatorrizko herriak, Kanadako indigenak

    Idle No More eta antinuklearrek bat eginda, trena geratu zuten.

    Idle No More eta antinuklearrek bat eginda, trena geratu zuten.

    Kanadako anti-nuklearren talde batek Idle No More mugimenduarekin indarrak batuta, tren bat geratu dute orain egun batzuk Torontoko uranio plantaren aurka protesta egiteko. Bertara manifestazioa egin dute eta ondoren trenbidea blokeatu.

    “Uranioa indigenen lurretatik lapurtzen dute eta erradiazioa askatzen doa bide osoan”, salatu die hedabideei Zach Ruiter ekintzaile ekologistak.

    Legegintzaldi honetan Kanadako Gobernu kontserbadoreak egindako aldaketek ahalbidetzen dutenez, gobernuak eskubidea du jatorrizko herrien lurrak sektore pribatuen esku uzteko. Lege aldaketa horiek izan dira Idle No More mugimenduaren sorreraren txinparta, eta ordutik mobilizazioetan jarraitzen dute herrialdeko jatorrizko herriek. Horrez gain, fenomenoa beste herrialde batzuetara ere zabaldu da, batez ere, AEBetara, non jatorrizko herrien egoera ez den batere ona, protestek argi uzten dutenez.

    “Zentrala ixtea da gure plana, eta ixteko egin beharreko edozer egingo dugu”, esan zuen Ruiterrek, Idle No More-en bandera eskuan eta lepotik kartel bat zuela: “Esan ezetz zabor erradioaktiboari”.

    Idle No More mugimenduko kideak trenaren aurrean.

    Idle No More mugimenduko kideak trenaren aurrean.

    Torontoko GE-Hitachi planta eztabaida iturri izan da Kanadan, joan den azaroan jakin baitzen publikoki 1967tik  uranioa prozesatzen duela, inguruan jendea bizi den arren. Trenez garraiatzen dute materiala alde batetik bestera, eta ekintza hau testuinguru horretan kokatu dute antolatzaileek. Zentralaren arduradunek gehitu zuten materiala ongi aztertzen dutela, eta trenean beste lekuetara egiten dituzten mugimenduak ez direla arriskutsuak.

    Manifestariek trena geldi zela argazkia atera eta lekua utzi zuten. Amaitu aurretik, gehitu zuten legea hausteko prest direla legeak uranio planta babesten jarraitzen badu.

    Interesgarria da ikustea nola jatorrizko herriak eta mugimendu antinuklearrak elkar elika dezaketen, helburuetan bat egiten dutenez. John Jacobs izeneko Serpent River herriko kidearen hitzak ere bildu ditu prentsak:

    “Hemen uranioagatik nago, nire etxean, erreserban erabateko eragina izan baitu. Ibaiari kalte handia egin dio. Ezin dugu ibaia gehiago ezertarako erabili, ezin dugu bertan arrantza egin. Ezin dugu bertako ura edan”.

    Informazio gehiago:

    Idle No More mugimenduari buruz artikulua blog honetan: Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’

    Pello Zubiriaren erreportajea Argian: #idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

    Zure Twitter erabiltzailea zein den sar dezakezu hemen, gainontzeko irakurleek ikus dezaten nor zaren. Behin sartzea nahikoa da, ez baduzu aldatu nahi behintzat. Ez idatzi @ a bildua. Twitter
     

    Lander Arbelaitz

    Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

    @larbelaitz Twitterren

    Jarraitu @larbelaitz

    Tweets by @larbelaitz

    Atalak

    • Aktibismoa sarean
    • Aosta Harana
    • AskeGunea
    • AskeGunea Ondarroa
    • Attawapiskat
    • Australiako jatorrizko herriak
    • Azawad
    • Borroka teknikak
    • Bretainia
    • Eskozia
    • Eskozian idatzitakoak
    • Estaturik gabeko nazioak
    • Euskal Herria
    • Galizia
    • Gatazka armatuak
    • Hegoafrika
    • Hegoafrikatik idatzitakoak
    • Herrialde Katalanak
    • Historia
    • Irlanda Iparraldea
    • Irlanda iparraldean idatzitakoak
    • Jatorrizko herriak
    • Kanadako indigenak
    • Kortsika
    • Kurdistan
    • Liburuak
    • Maia herria
    • Memoria
    • Mendebaldeko Sahara
    • Palestina
    • Sardinia
    • Sare sozialak
    • Tirol
    • Txetxenia
    • Uncategorized
    • Veneto
    • Wallmapu
    • Wikipedia
    • Zientzia eta teknologia

    Blogak

    • En Arenas Movedizas
    • Grozni (Beñat Hach Embarek – Topatu.info-n)
    • Urruneko Begirada (Juanma Sarasola – Berria.info)

    Hedabideak

    • Al Akhbar
    • Ara
    • Directa
    • Indian Country
    • La Jornada
    • Mundurama (Info7)
    • Nació Digital
    • Rebelion
    • Tele Sur
    • Vilaweb

    Internazionalismoa

    • Askapena
    • Komite Internazionalistak

    Webgune espezializatuak

    • ActuKurde.fr
    • Creative Spirits
    • Electronic Intifada
    • Galdu.org
    • Mapuexpress.net
    • Nationalia.info
    • Rudaw.net
    • SaharaLibre.es

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA