Lander Arbelaitz
    Hasiera » Australiako jatorrizko herriak » Australiako aborigenekin berradiskidetzeko pauso txiki bat
    urt29 0

    Australiako aborigenekin berradiskidetzeko pauso txiki bat

    Atalak: Australiako jatorrizko herriak, Estaturik gabeko nazioak

    Joan den larunbata, hilak 26, Australiako egun nazionala izan zen. Gehiengoak ospatu egin zuen, nahiz eta batzuek protesta egin. Kontuak kontu, herrialdeko jatorrizko herriekiko keinu gisa, lehen aldiz Australiako bandera ofizialarekin batera aborigenena ere jarri zuten Sidneyko Harbour zubian. Argazkia Jacky Ghosseinena da, Sidney Morning Herald egunkaritik hartua. Berradiskidetasunerantz emaniko pauso gisa definitu zuten agintariek.

    Jatorrizko herrien bandera eta Australiakoa, parez pare.

    Jatorrizko herrien bandera eta Australiakoa, parez pare.

    Australian bizi ziren talde aboriginenen kopurua 350 eta 700 artekoa zen XVIII. mendearen amaieran, zientzialariek kalkulatu dutenez, eta beste horrenbeste hizkuntza mintzatzen ziren uhartean. Egun 200 besterik ez direla geratzen ondorioztatu dute, eta hogei inguru kenduta, denak galtzeko arriskuan daude. Australiak dituen 21 milioi biztanletik, 450.000 dira aborigenak eta orokorrean askoz bizi baldintza txarragoetan bizi dira.

    Australiako jatorrizko herritarrak ia desagertu arte jazarri dituzte azken mendeetan.

    Australiako jatorrizko herritarrak ia desagertu arte jazarri dituzte azken mendeetan.

    “Elkarrekin ari gara bidea egiten, ez naiz esaten ari egoera perfektua denik, oraindik asko baitugu egiteko, baina norabidea zuzena da. Horrela jarraitzen badugu, berdintasunaren helburura helduko gara”, esan zuen herrialdean jatorrizko herrien gaiak jorratzen dituen ministroak. Egia da azken urteotan gobernua pausoak ematen ari dela eta 2008an barkamena eskatu zien bertako jatorrizko herriei iraganean egindako minagatik. Aborigenentzat gairik mingarriena iraganean Europatik joandakoek egindako umeen lapurreta da eta egun oraindik gai hori oso deserosoa da uhartean. Basakeria honetaz informazio gehiago nahi duenak Creative Spirits webgunean lapurtutako belaunaldi horiei buruzko kronologia bat topatuko du ingelesez.

    1606an europarrak iritsi zirenetik, sufrimendua besterik bizi izan ez duten talde hauetako kideek barkamena eskatzeaz gain, aborigenen eskubideak errespetatu eta bizikidetzan lan egiteko benetako konpromisoa eskatu diete gobernuari. Zenbaiten ustez, Australiaren eguna europarrak iritsi ziren egun berean izatea iraina da, eta hala adierazi zuten, adibidez, Tasmaniako herritar hauek (Tasmaniako jatorrizko herrien historia tragikoari buruz hurrengo batean ariko gara. Labur esateko, denak garbitu zituzten europarrek).

    Eta banderaren gaia hizpide hartuta, bitxikeria bat amaitzeko. Herrialdearentzat bandera berria proposatu du John Blaxland historia militarrean adituak. Bertan Erresuma Batuko banderaren partea kendu (“australiar askori ez zaigu gustatzen Erresuma Batuko bandera hori gurean ikustea”) eta bertako jatorrizko herriak kontutan hartuko lituzkeen erreferentzia egin dute. Banderak 250 puntu dauzka herrialdean hitz egiten diren hizkuntza natibo eta ez natiboei erreferentzia gisa, baita boomerang bat ere, bertako kulturaren sinboloa. Hemen marrazkia, ea zer iruditzen zaizuen. Egia esan, albistearen iruzkinetan irakurri dut ez duela oihartzun handirik izan asmakizunak.

    John Blaxlandek proposatutako bandera berria.

    John Blaxlandek proposatutako bandera berria.

    Informazio gehiago:

    Pello Zubiriaren erreportajea: Kontaktua 1964. Australiako azken “basatien” galera.

    Googlen herri hauen argazki sorta ederra ikus daiteke lotura honetan.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

    Zure Twitter erabiltzailea zein den sar dezakezu hemen, gainontzeko irakurleek ikus dezaten nor zaren. Behin sartzea nahikoa da, ez baduzu aldatu nahi behintzat. Ez idatzi @ a bildua. Twitter
     

    Lander Arbelaitz

    Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

    @larbelaitz Twitterren

    Jarraitu @larbelaitz

    Tweets by @larbelaitz

    Atalak

    • Aktibismoa sarean
    • Aosta Harana
    • AskeGunea
    • AskeGunea Ondarroa
    • Attawapiskat
    • Australiako jatorrizko herriak
    • Azawad
    • Borroka teknikak
    • Bretainia
    • Eskozia
    • Eskozian idatzitakoak
    • Estaturik gabeko nazioak
    • Euskal Herria
    • Galizia
    • Gatazka armatuak
    • Hegoafrika
    • Hegoafrikatik idatzitakoak
    • Herrialde Katalanak
    • Historia
    • Irlanda Iparraldea
    • Irlanda iparraldean idatzitakoak
    • Jatorrizko herriak
    • Kanadako indigenak
    • Kurdistan
    • Liburuak
    • Maia herria
    • Memoria
    • Mendebaldeko Sahara
    • Palestina
    • Sardinia
    • Sare sozialak
    • Tirol
    • Txetxenia
    • Uncategorized
    • Veneto
    • Wallmapu
    • Wikipedia
    • Zientzia eta teknologia

    Blogak

    • En Arenas Movedizas
    • Grozni (Beñat Hach Embarek – Topatu.info-n)
    • Urruneko Begirada (Juanma Sarasola – Berria.info)

    Hedabideak

    • Al Akhbar
    • Ara
    • Directa
    • Indian Country
    • La Jornada
    • Mundurama (Info7)
    • Nació Digital
    • Rebelion
    • Tele Sur
    • Vilaweb

    Internazionalismoa

    • Askapena
    • Komite Internazionalistak

    Webgune espezializatuak

    • ActuKurde.fr
    • Creative Spirits
    • Electronic Intifada
    • Galdu.org
    • Mapuexpress.net
    • Nationalia.info
    • Rudaw.net
    • SaharaLibre.es

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA