Lander Arbelaitz
    Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du
    urt23 0

    Kataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du

    Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

    Junqueras bere txandan, burujabetza adierazpena defendatzen.

    Junqueras bere txandan, burujabetza adierazpena defendatzen. (Arg: Jordi Borràs/ NacioDigital CC-BY-SA)

    Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek “baiezko kritikoa” eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.

    PSC erabat zatituta dago erabakitze eskubidea desadostasun iturri dutela, eta ikusi beharko da ea azkenean denek gauza bera bozkatzen duten ere. Saioa hasi aurretik hedabide digitalek zabaldu dute azkenean aurka bozkatuko zutela.

    CUP aldediko kideek, esan bezala, baiezko kritikoa eman diote, bere garaian EAEko Legebiltzarrean Sozialista Abertzaleak taldeak (Ezker Abertzaleak, alegia) Ibarretxe Planarekin egin zuen jokaldia simulatuz. CUP a la Batasuna titulatu dute Nacio Digitalen. Herrialde Katalanei aipamenik egin ez izana eta Kataluniako jendarteari beharrean Legebiltzarrari protagonismo osoa ematea dira beren desadostasun nagusiak.

    Matematikak matematika, baiezkoaren aldeko alderdiek gehiengoa osatzen dute, eta espero zen bezala, testua onartu egin dute. Beraz, Legebiltzarra izango da Katalunian abiaturiko prozesua gidatuko duen erakunde nagusia eta herritarrek kontsulta bidez beren erabakitzeko eskubidea baliatuko dutela ziurtatzeko organoa izango da.

    Hausturak CiU eta PSCn?

    Analista batzuek idatzi dute gaur CiUren eta PSCren barne hausturen lehen eguna izan litekeela. PSC ia hautsita iritsiko omen da saiora. Atzo lau orduko bilera egin omen zuten posizioak hurbiltzeko, baina ez zuten lortu.

    CiUko kide den Uniók ere ikusi beharko zer egiten duen azkenean. Nacio Digitalen Unióko hamairu diputatuek orain hitz egin dezatela edo isil daitezela betirako izeneko artikulua eskaini diete. Azken asteetan prozesu hau nola hala katramilatzen saiatu dira.

    Munduari zuzendutako adierazpena herritarren itzulpenei esker

    Vilawebek burujabetza adierazpena ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko deia egin die irakurleei, eta irakur daitekeenez, 40 hizkuntzatara itzuliko dute behin saioa amaitutakoan.

    Twitterren gaiari buruz diotena

     

    Tweets about “#declaraciódesobirania”

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Kataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz | Lander Arbelaitz - [...] Aktibismoa sarean, Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

    Zure Twitter erabiltzailea zein den sar dezakezu hemen, gainontzeko irakurleek ikus dezaten nor zaren. Behin sartzea nahikoa da, ez baduzu aldatu nahi behintzat. Ez idatzi @ a bildua. Twitter
     

    Lander Arbelaitz

    Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

    @larbelaitz Twitterren

    Jarraitu @larbelaitz

    Tweets by @larbelaitz

    Atalak

    • Aktibismoa sarean
    • Aosta Harana
    • AskeGunea
    • AskeGunea Ondarroa
    • Attawapiskat
    • Australiako jatorrizko herriak
    • Azawad
    • Borroka teknikak
    • Bretainia
    • Desobedientzia zibila
    • Eskozia
    • Eskozian idatzitakoak
    • Estaturik gabeko nazioak
    • Euskal Herria
    • Galizia
    • Gatazka armatuak
    • Hegoafrika
    • Hegoafrikatik idatzitakoak
    • Herrialde Katalanak
    • Historia
    • Irlanda Iparraldea
    • Irlanda iparraldean idatzitakoak
    • Jatorrizko herriak
    • Kanadako indigenak
    • Kortsika
    • Kurdistan
    • Liburuak
    • Maia herria
    • Memoria
    • Mendebaldeko Sahara
    • Palestina
    • Sardinia
    • Sare sozialak
    • Tirol
    • Txetxenia
    • Uncategorized
    • Veneto
    • Wallmapu
    • Wikipedia
    • Zientzia eta teknologia

    Blogak

    • En Arenas Movedizas
    • Grozni (Beñat Hach Embarek – Topatu.info-n)
    • Urruneko Begirada (Juanma Sarasola – Berria.info)

    Hedabideak

    • Al Akhbar
    • Ara
    • Directa
    • Indian Country
    • La Jornada
    • Mundurama (Info7)
    • Nació Digital
    • Rebelion
    • Tele Sur
    • Vilaweb

    Internazionalismoa

    • Askapena
    • Komite Internazionalistak

    Webgune espezializatuak

    • ActuKurde.fr
    • Creative Spirits
    • Electronic Intifada
    • Galdu.org
    • Mapuexpress.net
    • Nationalia.info
    • Rudaw.net
    • SaharaLibre.es

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA