Lander Arbelaitz
    Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Atxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz
    urt22 0

    Atxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz

    Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

    Amed hirian hiru ekintzaile kurduei egindako hiletako une bat.

    Amed hirian hiru ekintzaile kurduei egindako hiletako une bat.

    30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan.

    Ikerketaren arduradunak prentsaurrekoa eman du astelehenean, eta adierazi du ikerketa oraindik zabalik dela. Bi pertsona atxilotu zituzten lehengo astean heriotzen arduradunak izan zitezkeelakoan, baina bat askatu egin zuten gerora. Hala ere, ADN frogak eginda, atentatuaren unean pertsona bat baino gehiago egon zitekeela uste du poliziak.

    Turkiak jarraitzen du esaten PKKren barne istiluen ondorio direla hilketak. Kurduek ordea, turkiar ultra-nazionalistak ikusten dituzte atentatuaren atzean. Atxilotua hiltzaileetako bat izan zela uste duela adierazi du Francois Molins Parisko polizia buruak.

    Atxilotu hau kurdua den edo ez da orain desadostasun nagusia. BBCn eta hedabide nagusietan bere jatorri kurdua nabarmentzen duten bitartean, ActuKurd eta Firat guneek kotrakoa nabarmendu dute, alegia, turkiarra dela. Webguneok salatu dutenez, bi atxilotuak kurduak direla ari da zabaltzen, inongo zehaztasunik eman gabe beren jatorri eta iraganari buruz. Parisko komunitate kurduak ez dituztela ezagutzen ere gehitu dute, eta honek zaildu egiten duela hauen iraganari buruzko datuak lortzea.

    AktuKurd gunean irakur daiteke susmagarriaren osabak ukatu egin duela bere iloba sekula PKKn sartuta egon denik, eta hala adierazi diola Turkiako CNN telebista kateari. “Ez bera eta ez gu, ezin gara PKKkoak izan; ez dugu ez sinpatiarik ezta gertutasunik ere erakunde honekiko”, esan du osabak. Gauzak horrela, gizaseme hau zergatik lotu duten PKKrekin galdetzen dute kurduek Twitterren.

    Ikusi beharko da hau guztia nola amaitzen den eta ea sekula hiru ekintzaile hauen heriotzaren atzean zer dagoen jakiten dugun. Oso usain onik ez du gaiak eta oraingoz, ezer garbirik ez dugu jakingo.

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

     

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

    Zure Twitter erabiltzailea zein den sar dezakezu hemen, gainontzeko irakurleek ikus dezaten nor zaren. Behin sartzea nahikoa da, ez baduzu aldatu nahi behintzat. Ez idatzi @ a bildua. Twitter
     

    Lander Arbelaitz

    Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

    @larbelaitz Twitterren

    Jarraitu @larbelaitz

    Tweets by @larbelaitz

    Atalak

    • Aktibismoa sarean
    • Aosta Harana
    • AskeGunea
    • AskeGunea Ondarroa
    • Attawapiskat
    • Australiako jatorrizko herriak
    • Azawad
    • Borroka teknikak
    • Bretainia
    • Eskozia
    • Eskozian idatzitakoak
    • Estaturik gabeko nazioak
    • Euskal Herria
    • Galizia
    • Gatazka armatuak
    • Hegoafrika
    • Hegoafrikatik idatzitakoak
    • Herrialde Katalanak
    • Historia
    • Irlanda Iparraldea
    • Irlanda iparraldean idatzitakoak
    • Jatorrizko herriak
    • Kanadako indigenak
    • Kurdistan
    • Liburuak
    • Maia herria
    • Memoria
    • Mendebaldeko Sahara
    • Palestina
    • Sardinia
    • Sare sozialak
    • Tirol
    • Txetxenia
    • Uncategorized
    • Veneto
    • Wallmapu
    • Wikipedia
    • Zientzia eta teknologia

    Blogak

    • En Arenas Movedizas
    • Grozni (Beñat Hach Embarek – Topatu.info-n)
    • Urruneko Begirada (Juanma Sarasola – Berria.info)

    Hedabideak

    • Al Akhbar
    • Ara
    • Directa
    • Indian Country
    • La Jornada
    • Mundurama (Info7)
    • Nació Digital
    • Rebelion
    • Tele Sur
    • Vilaweb

    Internazionalismoa

    • Askapena
    • Komite Internazionalistak

    Webgune espezializatuak

    • ActuKurde.fr
    • Creative Spirits
    • Electronic Intifada
    • Galdu.org
    • Mapuexpress.net
    • Nationalia.info
    • Rudaw.net
    • SaharaLibre.es

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA