Lander Arbelaitz
Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.
@larbelaitz Twitterren
Atalak
- Aktibismoa sarean
- Aosta Harana
- AskeGunea
- AskeGunea Ondarroa
- Attawapiskat
- Australiako jatorrizko herriak
- Azawad
- Borroka teknikak
- Bretainia
- Eskozia
- Eskozian idatzitakoak
- Estaturik gabeko nazioak
- Euskal Herria
- Galizia
- Gatazka armatuak
- Hegoafrika
- Hegoafrikatik idatzitakoak
- Herrialde Katalanak
- Historia
- Irlanda Iparraldea
- Irlanda iparraldean idatzitakoak
- Jatorrizko herriak
- Kanadako indigenak
- Kurdistan
- Liburuak
- Maia herria
- Memoria
- Mendebaldeko Sahara
- Palestina
- Sardinia
- Sare sozialak
- Tirol
- Txetxenia
- Uncategorized
- Veneto
- Wallmapu
- Wikipedia
- Zientzia eta teknologia


Txetxeniako egunkari bat itxi dute bertako kazetari batek Putini galdera egin ostean
Atalak: Txetxenia
Txetxeniako Put Kadyrova (“Kadiroven modura”) egunkaria itxi dute bertako erakundeek, hedabideko erredakzio buruak Errusiako presidente Vladimir Putinek urtero egiten duen prentsaurrekoan bi galdera egin ostean. Lehen galdera Kaukaso iparraldeko ezegonkortasunari buruzkoa zen, eta bestea Errusia mailako irrati bati egin dizkioten murrizketei buruzkoa.
233grados.com webgunean jaso dute albistea, eta bertan azaldu dutenez, presidenteak bi galderak gainetik erantzun zituen eta gainontzeko kazetari errusiarrek bestelako gaiak jorratu zituzten, beraz, galderok arretarik deitu gabe pasa ziren.
Halabaina, harridura hurrengo egunean etorri da (abenduaren 23an), Txetxeniako autoritateek egunkaria ixteko agindu dutenean. Put Kadyrova egunkariaren izena, egungo Txetxeniako presidentearen aitaren erreferentzian jarrita dago, eta haren seme Ramzan Kadirovek salatu duenez, bere aitaren baimenik gabe jarri zioten izena. Horrez gain, “galdera probokatzaileak” egin izana ere gaitzetsi du, nahiz eta gaineratu duen itxiera ez dela zentsura kasu bat. Egunkaria gutxietsi du presidenteak, eta ziurrenik beste izen batekin irekiko dutela esanez jarraitu.
Testuingurua labur
Akjmad Kadirov aita. Presidente ohia traidoretzat dute independentista txetxeniar askok, Txetxeniako lehen gudan insurgenteen aldean borrokatu baitzuen, baina bigarrenean, errusiarrei bere babesa eman eta hauekin borrokatu zuen. Bigarren guda honetan, Txetxenia nolabait kontrolatzea lortu zutenean, presidentegai aurkeztu zen 2003an lortu zuen postua. Nazioarteko hainbat begiraleek hauteskundeetan irregulartasunak izan zirela salatu zuten. 2004an hil zuten auto bonba batekin Groznin. Egun, bere semea da presidentea eta Errusiarren interesak defendatzen dituela esan daiteke.
Ramzan Kadirov semea. Aitaren zerbitzu militarretan zaildu zen. Egun errepublikako gizonik aberats eta boteretsuena dela diote. Bere milizia pribatua du eta Kadyrovtsy izenez dira ezagunak. Talde honek hilketak eta bahiketak egiten dituztela salatu dute zenbait giza eskubideen alde lan egiten duten GKEk, tartean Human Rights Watch-ek. Putinen babes osoa du eta Errusiako Heroiaren medaila du, Errusiako titulo honorariorik altuena. Lurraldera estabilitatea eraman izana aldarrikatzen du.
Tortura Txetxenian. Independentista txetxeniarrak sistematikoki torturatzen dituztela salatzen dute gaiarekin lanean dihardutenek. “Txetxenian atxilotzen bazaituzte, torturatuta izateko arrisku erreal eta berehalakoa duzu. Eta oso aukera txikiak daude zure torturatzailea sekula epaituko dutenik”, dio Human Rights Watchek herrialde honi buruz.