Katalunia independentea eta hizkuntzen lege-estatusa: debate baten kronika
Joan den larunbatean, “Les llengües en el nou Estat” (Hizkuntzak estatu berrian) gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuten CALek (Coordinadora d’Associacions per la Llengua Catalana), Tallers per la Llenguak eta katalanaren aldeko beste erakunde batzuek Sabadellen. Euskal Herrian ere ezagunak diren lau aditu izan ziren bertan: Carme Junyent, Jordi Solé i Camardons, Albert Pla Nualart eta Xavier Vila. Eztabaidarako galdera hauek proposatu zizkieten: Zein izan behar du katalanaren...
Read MoreEuskara Twitterren UMAPen datuen argitan
Jaso berria dugu UMAPek euskal tuiterlaritzaren inguruan bidali digun azken txostena. Bertan, maiatzeko datuak biltzen dira, labur eta argi. Lehen begiratuan, datuei erreparatu diet, baina iruditzen zait, datuok eskuartean izateak berak merezi duela hausnarketa. Hizkuntza gaietan adituak diren guztiek aitortzen dute, hizkuntza bat XXII. mendera iritsiko bada, nahi eta nahi ez, babes ofiziala beharko duela, transmisioa familietan eta irakaskuntzan bermatu, eta presentzia normalizatua izan...
Read MoreMihiluzeren ondarea (3): Tribuaren Berbak
Proba honen oinarrian, euskarazko Argotari buruzko hausnarketa bat dago, Asisko Urmenetak Mendebalde Alkartearen VII. Jardunaldietan “Kolokiala = koloniala(?)” esaldian laburtu zuena. Zazpiak Batmanen hitzaldietan argot pieza ugari bildu genuen han-hemenka: biraoak, sexuari buruzko hitzak, parranda-giroko metaforak… Gehienak oso lokalak edo giro jakinetan sortuak ziren. Bestalde, Asiskok kaleratu berria zuen Mantxut lokuzio-bilduma. Eta hauxe zen gure kezka: nola ezagutarazi eta zabaldu...
Read More“Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa
Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean. Ikastaroak gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Izan ere, Euskalgintza eta euskarazko komunikabideak bidegurutze batean baitaude. Fase politiko-sozial berri batean gaude, Euskararen Legea onartu edo EITB sortu zirela 30 urte...
Read MoreQuebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria: lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak, terminologia eta hiztegigintzako projektuak edo administrazioa euskalduntzeko plangintzak, batzuk aipatzearren. Quebecen aplikatzen ari diren hizkuntza politikaren oinarrian dagoen legea, Frantses Hizkuntzaren Karta da, “101 Legea” bezala ezagutzen...
Read More8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn
Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez. “2 d’Abril” kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. Erregeak, Espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren...
Read More

Iruzkin berriak