Iñaki Epelde, gizon klasea!
Iñaki hilerrian lagunartean agurtu ondoren, halaxe atera zitzaion bere adiskide eta bidelagun Koldobika Jauregiri barru-barrutik. “Iñaki! Gizon-klasea izan duk!”. Ez dut uste Iñaki definitzeko hitz egokiagorik aurki daitekeenik: gizon klasea! Lerro hauek idazten ari naizen “Galtzaundi” aldizkaria bera izan daiteke klase hori erakusten hasteko abiapuntu egokia. Euskara-taldea sortu zenean, nori eskatuko genion bada logotipoa marraztea? Iñakiri! Bagenekielako proiektuarekin bat...
Read MoreTradizio berriak Tolosako Inauterietan
Noiz hasi ziren gazteak urratutako galtza bakeroak edo buzoak janzten Ostegun Gizenean? Duela hamarkada gutxi batzuk arte denok txilabak janzten genituen! Noiz bota zen lehen txupinazoa udaletxetik? Patxi Zaharraren garaietan ez zen horrelakorik. Noiz askatu ziren lehen idiskoak zezen plazan Ostiral Mehe egunez? Guretzat egun hori eskola egun arrunta zen. Noiztik hasi zen jendea koloretako oihalez apaintzen balkoiak? Galdetu Joxeramon Garikanori! Berak abiarazi zuen tradizio hori duela 30 bat...
Read MoreZinea sustatzeko eredu arrakastatsua Tolosan
Joan den igande arratsaldeko zazpi eta erdietan Tolosako Leidor zinemara sartzeko ilara egin beharra zegoen. 500 bat lagun sartu ginen “Los miserables” filma ikustera. Bertan geundenontzat ezer berezirik ez, astea joan eta astea etorri Tolosan errepikatzen den irudia baita: ilarak zinemara sartzeko. Fenomeno honen atzean Tolosako Zine-Forumeko jende zinemazale eta ausarta dugu. Orduan, Tolosan, beste hainbat herritan bezala, filmak ikustera aretoetara inguratzeko joera gainbehera zetorren....
Read More

Iruzkin berriak