Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Kike Twitterren
Atalak
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Jon --> Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
- JJ --> Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (IV) - Garaigoikoa --> Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
- Blake Reddin --> 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza
- Kike Amonarriz --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua


Darwinismoari buruzko txistea 1905ko Eskualdunan + Beste
Atalak: Txisteak, Umorea
Liburu honetan, Darwin, Huxley edo Malthusekin batera, Euskal Herriko pertsonaia ezezagun bezain deigarriak ezagutuko ditugu. Besteak beste, testamentuan Barkoxeri Galapagos irletako bat utzi zion Leon Uthurburu, panda hartza deskubritu zuen Armand David ezpeletarra, Baionako Zientzia Elkartea fundatu zuen Folin markesa edo euskararen desagerpena desiragarritzat jotzen zuen Julien Vinson euskalaria. Eta Uruguaiko euskaldunen artean darwinismoak zortu zuen eztabaida ezagutuko dugu. Alde batetik, Domingo Ordoñana Iparragirre antidarwindarra –J.M.Iparragirreren lehengusua-, eta bestetik, Jose Aretxabaleta Darwinen aldekoa.
Amaieran, gerra aurreko eta ondorengo euskaltzaleek darwinismoaren aurrean izan zuten jarrera aztertzen du Altonagak, Larreko, Barandiaran, Orixe edo Amurizaren testuetan oinarrituta. Plazido Muxikaren hiztegian Evolucionismoren euskal ordaina Darbinkeri da, esate baterako.
Eta orain bai, duela mende bateko txistea.
TXIMINOKERIA
(ARGIAren 2.353 zenbakian argitaratutako txistea)
Eta bizkitartean, ez othe zen haurraren errana solasak berak ekharria?
JAINKOA NON?
(ARGIAren 2.354 zenbakian argitaratutako txistea)
Apaizak honako hauxe galdetu die haurrei:
Erantzunak arrapaladan datoz:
Eta bat-batean Patxiku Txikik:
BIKOTEKIDEAREKIN GAIZKI
(ARGIAren 2.355 zenbakian argitaratutako txistea)