Algara, edo ez gara
    Hasiera » Soziolinguistika » 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza
    urt21 6

    2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza

    Atalak: Soziolinguistika

    Kaleratu berri dira Calvet Barometroaren 2012ko datuak. Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen dituen barometro honetan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren iaz. Azken neurketa honetan, Alain Calvet eta Louis-Jean Calvet soziolinguistek Ethnologueren arabera 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzte, 2010ean 137 neurtu zituzten bitartean. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko garrantzitsuak diren beste 10 faktore aintzat harturik, munduan “pisu” gehien duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hirugarrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 10. lekuan geratu da. Euskara, berriz, munduko 51. hizkuntza da.

    Emaitza honetara iristeko aintzat hartu diren faktoreak honako hauek izan dira: hiztun kopurua, entropia (hiztunen proportzioa, bizi diren herrialdeetan), zenbaten lehen hizkuntza den, ofizialtasuna, hizkuntza horretatik itzulitako liburuak, hizkuntzara horretara itzulitako liburuak, Literatura Nobel sariak, Wikipediako artikuluak, Giza-garapenaren indizea (hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako batezbestekoa, NBEren datuen arabera), ugalkortasun-tasa eta Interneteko barneratze-tasa.

    Louis-Jean Calvet (Argazkia: bere web gunetik hartua)

    Louis-Jean Calvet (Argazkia: bere web gunetik hartua)

    Egileek diotenez, bestelako faktore batzuk ere aukera zitezkeen baina hizkuntza guztiei edo gehienei buruzko datuak lor zitezkeen faktoreak lehenetsi dituzte. Bestalde, indize horiei guztiei 1eko balioa eman zaie, baina erabiltzaileak indizeen garrantzia barematu dezake, batzuena handituz eta besteena murriztuz eta ponderazio berriak egin. Esate baterako, beste faktore guztiak 1eko balioarekin utzi baina hiztun kopuruari 2ko balioa ematen badiogu, euskara 71. lekura jaisten da. Edozein kasutan, bizi-indar handieneko 100 hizkuntzen artean kokatzen da sailkapen honen arabera.

    Duela gutxi, blog honetan bertan argitaratutako “Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean” artikuluak sortu zuen jakinmina eta izan zituen errakzioak ikusita, pentsatzen dut, datu berri hauek ere baten baino gehiagoren harridura eta jakinmina sortuko dutela.

    Esan dezagun, bide batez Louis-Jean Calvet oso soziolinguista ezaguna dela. Bere lehen liburuetako bat “Linguistique et colonialisme. Petit traité de glottophagie”(1974) izan zen. Liburu hau erreferentzia ezinbestekoa izan zen 70eko eta 80ko hamarkadetan euskararen eta beste hizkuntza zapalduen aldeko mugimenduan genbiltzanontzat (gaztelaniara itzulita ere aurki daiteke). Anekdota gisa aipatuko dut Zeruko Argian argitaratu nuen lehen artikuluetako bat liburu honen kritika izan zela.

    Harez gero, hainbat liburu argitaratu ditu. Ezagunenen artean: « Que sais-je? » saileko L’argot (1994), la sociolingüistique (1993) eta Les Politiques linguistiques, (1995). La guerre des langues et les politiques linguistiques (1987). Pour une écologie des langues du monde (1999) eta Il ‘était une fois 7000 langues (2011)

    6 Iruzkin

    1. Iñaki Larrañaga | 2013 Urtarrila 21 at 16:40

      Oso interesgarria, beste behin. Baina, nago ez ote den akats bat: sailkepenean (indize guztiei 1 puntua jarriz) 51. posizioan da Basque, ez 56.

      Erantzun
      • Kike | 2013 Urtarrila 22 at 0:15

        Arrazoi duzu Iñaki! Milesker! Ez dakit nola nahastu naizen!

        Erantzun
    2. Patxi Suarez | 2013 Urtarrila 21 at 21:56

      Harrigarria da Mandarina hamargarrena izatea!
      Honek mendebaldeko etnozentrismo kutsu handiegia dauka!

      Erantzun
      • Jon | 2013 Urtarrila 22 at 16:04

        Ez du zertan hala izan beharrik. Mandarina nekez ateratzen da Txinako mugetatik. Ingelesa eta frantzesa, aldiz, 11 herritako hizkuntza ofizialak dira eta horregatik hartzen dute pisua.

        Erantzun
    3. txerra | 2013 Otsaila 7 at 15:50

      Gaur zurea irakurrita (berriro eta sakonago), honekin gogoratu naiz:

      http://www.youtube.com/watch?v=scARyXKiZHk&feature=youtu.be

      Erantzun
    4. Xabier | 2013 Otsaila 17 at 23:02

      Calvet Barometroa ikusteko:
      http://wikilf.culture.fr/barometre2012/

      Okerren:
      - Ama Hizkuntza
      - Hiztun Kopurua
      -Ugalkortasuna

      Hoberen:
      - Internet
      - Giza Garapena

      Erantzun

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Calvet Barometroaren arabera euskara munduko 51. hizkuntza da : Aldaba - [...] Calvet Barometroaren arabera euskara munduko 51. hizkuntza da [...]
    2. Udarregiko euskara taldea - [...] http://www.argia.com/blogak/kike-amonarriz/2013/01/21/2012ko-calvet-barometroa-euskara-da-munduko-56... Iruzkinik Ez so far Iruzkin bat idatzi Bidalketa honen iruzkinentzako RSS ...
    3. Amedar - Blog... I do believe all the ideas you've offered in your post. They're very convincing and can certainly work. Still, the ...
    4. ibhciupshuwen1 - Online Article... Every so often in a while we choose blogs that we read. Listed above are the latest sites that ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Kike Amonarriz

    Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

    Kike Twitterren

    Jarraitu @KikeAmonarriz

    Tweets by @KikeAmonarriz

    Atalak

    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Komikiak
    • Kultura
    • Nazioartea
    • Sailkatugabeak
    • Soziolinguistika
    • Txisteak
    • Umorea
    • Zinema

    Azken bidalketak

    • “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa
    • Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • 8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn
    • Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko
    • Alsaziari buruzko oharrak, erreferendumaren aitzakian

    Iruzkin berriak

    • Kike --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • Olatz Olaso --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • Urko Azpiroz --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • ibhciupshuwen1 --> 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza
    • Kike --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA