Algara, edo ez gara
    Hasiera » Txisteak » 2012ko azken txisteak
    urt02 0

    2012ko azken txisteak

    Atalak: Txisteak, Umorea

    Beti berandu

    Ikasturtea hasi denetik Patxiku Txiki berandu iritsi da egunero ikastolara. Irakasleak ezin du gehiago:   

    -  Patxiku!!! Gaur ere berandu? Horrelakorik gertatzen den azken eguna! Ez dizut gehiago onartuko berandu iristea! Jakin al liteke zergatik ezin zaren ordurako iritsi?

    -  Nik ez dut kulparik, maisu! Errua ikastola aurreko biribilgunean dagoen errotuluarena da!

    -  Errotuluaren errua? Zein errotulu, ordea?

    -  Hortxe dagoen hori, maisu: “Eskola. Astiroago ibili”.

    (ARGIAren 2.351 zenbakian argitaratua)

     

    Amona eta jostailua

    80 urte inguruko amona herriko sex-shopera sartu da. Makuluan apoiatuta dabil eta pauso labur eta baldarrez hurbildu da salmahaira. Bere poltsa mahai gainean utzi eta ahots dardartiaz saltzaileari:

    -  Kaaaiiixxxoooo! Baa aaal duuzzzue kooontsoooladoreeriik?

    Saltzaileak, harriturik:

    -  Bai, noski! Modelo bereziren bat nahi? Mostra batzuk erakutsiko dizkizut nahi baldin baduzu…

    Eta amonak.

    -  Taaa baaa aaal diituuzzzu haamaar fuuuntziio diituuuennn aaarrrauuutz foorrmaaako aaarrrooooxaaa
        koooloooreeekooo iiinaaalaaanbriikoooaakk?

    -   Bai, noski! –saltzaileak-.

    -   Taaaa noolaaaa geeeldiitzeen diiireeen baa aaal dakizuuuu? 

    (ARGIAren 2.349 zenbakian argitaratua)

     

    Mozkorra autobusean

    Morroi hau total eginda sartu da Donostiatik Andoainera doan azken autobusean. Sartu orduko, erdiko korridoreko barrari heldu eta garrasika hasi da:

    -  Atzealdeko guztiak zakil hutsak zarete, erdialdekoak nazkagarri kuadrilla bat eta aurrean zaudetenak alu zikinak!!!!

    Hori entzundakoan, gidariak bat-batean balaztatu, autobusa gelditu, mozkorra lepazintzurretik heldu eta:

    -  Orain, ausartuko al haiz esatera zeintzuk diren zakilak, zeintzuk nazkagarriak eta zeintzuk aluak? Errepika ezak orain, potroak baldin badituk!!!! 

    Eta mozkorrak serio-demonio:

    -   Eta nik zer zekiat!!! Horrelako balaztada eman eta gero, denak nahastuta zeudek eta!!!!

     (ARGIAren 2.348 zenbakian argitaratua)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Kike Amonarriz

    Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

    Kike Twitterren

    Jarraitu @KikeAmonarriz

    Tweets by @KikeAmonarriz

    Atalak

    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Komikiak
    • Kultura
    • Nazioartea
    • Sailkatugabeak
    • Soziolinguistika
    • Txisteak
    • Umorea
    • Zinema

    Azken bidalketak

    • Mihiluzeren ondarea (1): Programaren oinarriak
    • “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa
    • Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • 8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn
    • Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko

    Iruzkin berriak

    • Kike --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • Kike --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • Kike --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • Kike --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
    • Olatz Olaso --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA