Zinea sustatzeko eredu arrakastatsua Tolosan
Joan den igande arratsaldeko zazpi eta erdietan Tolosako Leidor zinemara sartzeko ilara egin beharra zegoen. 500 bat lagun sartu ginen “Los miserables” filma ikustera. Bertan geundenontzat ezer berezirik ez, astea joan eta astea etorri Tolosan errepikatzen den irudia baita: ilarak zinemara sartzeko. Fenomeno honen atzean Tolosako Zine-Forumeko jende zinemazale eta ausarta dugu. Orduan, Tolosan, beste hainbat herritan bezala, filmak ikustera aretoetara inguratzeko joera gainbehera zetorren....
Read MoreDarwinismoari buruzko txistea 1905ko Eskualdunan + Beste
Kepa Altonagak, Kirri-kirri ezizenez sinatutako txiste hau aurkitu zuen Eskualduna astekariaren 1905eko otsailaren 17ko alean, eta guk irakurtzea merezi duen Darwin geurean liburutik hartu diogu. Liburu honetan, Darwin, Huxley edo Malthusekin batera, Euskal Herriko pertsonaia ezezagun bezain deigarriak ezagutuko ditugu. Besteak beste, testamentuan Barkoxeri Galapagos irletako bat utzi zion Leon Uthurburu, panda hartza deskubritu zuen Armand David ezpeletarra, Baionako Zientzia Elkartea fundatu...
Read MoreGani Jakupiren La dernière image. Gerraosteko Kosovoz eta gerra-kazetaritzaz
Jatorriz Kosovotarra den eta Bartzelonan bizi den Gani Jakupi kazetaria da, eta argazkilaria. Baina ilustratzailea ere bada, eta marrazkilaria eta argazkilaria. Eta esperientzia eta jakituria horiek guztiak biltzen ditu liburu honetan. Komikia esan behar nuen, baina ez da komiki hutsa. Liburuak 2 zati ditu. Gerraosteko Kosovori buruzko erreportaia egin behar duen Jakupiri berari buruzko nobela grafikoa, batetik. Eta gerra-kazetaritzari buruzko hausnarketa-erreportaia, bestetik. Lehen binetatik,...
Read More2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza
Kaleratu berri dira Calvet Barometroaren 2012ko datuak. Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen dituen barometro honetan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren iaz. Azken neurketa honetan, Alain Calvet eta Louis-Jean Calvet soziolinguistek Ethnologueren arabera 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzte, 2010ean 137 neurtu zituzten bitartean. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko...
Read MoreKatu elebiduna
(ARGIAren 2.352 zenbakian argitaratutako txistea) Cadizeko katu batek Almeriara joan nahi zuen, baina nahastuta okerreko itsasontzian sartu eta Bartzelonako kaian lehorreratu zen. Montjuïc inguruan zebilela xagu bat ikusi eta abaila batean abiatu zen bere atzetik korrika jateko asmoz… Baina, xaguak zulotxo batean ezkutatzea lortu zuen. Hamar bat minutu isilik pasa ondoren, katua zaunka hasi zen: - Zaun, zaun, zaun!!!!!… Zulotxoan zegoen xaguak zaunka hotsa entzuterakoan,...
Read More

Iruzkin berriak