Algara, edo ez gara
    Hasiera »

    Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan

    2013-06-07  //  Hedabideak, Soziolinguistika  //  2 iruzkin

    Jaso berria dugu UMAPek euskal tuiterlaritzaren inguruan bidali digun azken txostena. Bertan, maiatzeko datuak biltzen dira, labur eta argi. Lehen begiratuan, datuei erreparatu diet, baina iruditzen zait, datuok eskuartean izateak berak merezi duela hausnarketa.

    Hizkuntza gaietan adituak diren guztiek aitortzen dute, hizkuntza bat XXII. mendera iritsiko bada,  nahi eta nahi ez, babes ofiziala beharko duela, transmisioa familietan eta irakaskuntzan bermatu, eta presentzia normalizatua izan beharko duela komunikabideetan, teknologia berrietan eta Interneten.

    UMAPen datuak eskutan, artikulu honetan, Twitterri helduko diogu, sare sozialetan berrienetako bat, eta gure inguruan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dena. Eta hasteko esan dezagun Twitter 35 hizkuntzatan erabil daitekeela. Munduan dauden 7.000 hizkuntzetatik 35etan, eta 35 horietako bat euskara da! Twitter ez dago islandieraz edo bulgarieraz, ez dago galesez edo lituanieraz. Are gutxiago, korsikeraz edo kitxueraz. Baina euskaraz badago. Internauta aktibo batzuek berau euskaratzea planteatu eta auzolanean egin zutelako “#twittereuskaraz” kanpainaren bidez. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Mihiluzeren ondarea (3): Tribuaren Berbak

    2013-06-02  //  Hedabideak, Soziolinguistika  //  Iruzkinik ez

    Proba honen oinarrian, euskarazko Argotari buruzko hausnarketa bat dago, Asisko Urmenetak Mendebalde Alkartearen VII. Jardunaldietan “Kolokiala = koloniala(?)” esaldian laburtu zuena.

    Zazpiak Batmanen hitzaldietan argot pieza ugari bildu genuen han-hemenka: biraoak, sexuari buruzko hitzak, parranda-giroko metaforak… Gehienak oso lokalak edo giro jakinetan sortuak ziren. Bestalde, Asiskok kaleratu berria zuen Mantxut lokuzio-bilduma. Eta hauxe zen gure kezka: nola ezagutarazi eta zabaldu argot hori? Helburu horrekin jaio zen “Tribuaren berbak” proba. Eta jolasteko metodoa definitzean, funtsezko ekarpena egin zuten Jon Garañok eta Jose Mari Salinasek.

    Lehen denboraldian Mihiluze ostiral gauetan emititzen zen eta edukiek gehiago zuten “Sexua, droga eta Rock&roll”etik. Era honetako berba asko erabili genuen:

    Ixuriplast Eiakulazio azkarra
    Angulak jan Drogak esnifatu
    Karaokea kantatu Felazioa
    Fusila garbitu Masturbazioa
    Kakarria Haxixa
    Lainoa jo Zorabiatu belarra erre ondoren
    Enbortzea Erekzioa

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Mihiluzeren ondarea (2): Zazpikiak

    2013-05-28  //  Hedabideak, Umorea  //  Iruzkinik ez

    ”Zazpiak Batman”ekook (Asisko Urmenetak, Antton Olariagak eta hirurok) ”Euskararekin dibertitzeko manerak” hitzaldia prestatu genuenean, ataltxo bat eskaini genien itzulpen xelebreei. Denok ezagutzen genituen klasiko batzuetatik abiatu ginen: ”Autobusak bihar eta berandu” (Mañana y tarde), ”Tren azpikogonak” (Combinaciones de trenes), ”Lekatxozko izozkia” (Helado de vainilla) edo ”Bigarren landarea” (segunda planta). Ezagun hauei, han-hemenka jasoak genituen beste batzuk erantsi genizkien. Atal haren arrakasta sekulakoa izan zen eta hurrrengo hitzaldietan ez zen itzulpen xelebrerik falta izan.

    Mihiluzeren lehen proiektuan atal berezia osatu zuten itzulpen hauek. Ordurako”perlak” biltzen hasiak ginen eta jasota mordoxka genuen. Eta oso itzulpen urduri eta bihurriak zirenez, eta lehen denboraldian zazpinaka erakusten genituenez, ”Zazpikiak” izena jarri genien.

    Sekula ez genuen pentsatuko, ordea, ikusleek hainbeste bidaliko zizkigutenik, ez halako ”maila” izango zutenik! Ez da zazpikirik jaso ez dugun egunik egon. Milaka jaso ditugu eta horietatik barregarrienak, sinestezinenak edo ”gag” baterako aukera eskaini digutenak erakutsi ditugu. Munduan zehar euskararen antza zuten edo euskaraz idatzi zeuden kartelak ere iritsi zaizkigu.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Zer daukat?” eta beste 4 txiste

    2013-05-27  //  Txisteak, Umorea  //  Iruzkinik ez

    ZER DAUKAT?

    Gaixoa medikuaren kontsultara sartu da:

    • Mediku anderea! Azken bolada honetan oso urduri nabil! Ez dut bururik altxatzen, bakarrik egiten dut barre, ez dut jendearekin hitz egiten, arreta berehala galtzen dut… Batzuetan zoratu egin naizela dirudi… Zer daukat, mediku anderea?

    Eta medikuak:

    • Iphone bat!

    (ARGIAren 2369. alean argitaratua)

     

    APARKATU EZINIK

    Baxenabarreko herri hartan ezaguna zen apezak Irulegiko mama goxoarekiko zuen zaletasuna.

    Behin Baionara joan behar izan zuen bilera batera. Baina bezperako afariko zurruten eraginez loak hartu eta esnatu zenerako 10ak. Eta bilera 11etan! Ziztu batean prestatu zen, baina estu eta larri zihoan bidean, bai baitzekien berandu iritsiko zela! (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Mihiluzeren ondarea (1): Programaren oinarriak

    2013-05-23  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

     

    MHLZ - 7. denboraldiko grabaketa bat

    MHLZ – 7. denboraldiko grabaketa bat

    Mihiluze amaitu bada ere, zortzi denboraldi hauetan erabili ditugun jokoak, hor daude, denon erabilgarri. Urteotan, leku askotan erabili dira joko horiek, asko izan baitira Euskal Herrian zehar egin diren Mihiluze Lehiaketak: ikasturte amaierako jaialdietan, festetan, Euskaltegietan, gaztetxeetan… Horixe izan da Mihiluzek eman digun poz handienetako bat, gure proposamena gizartean nola zabaldu den ikustea.

    Zabalpen horretan laguntzeko, 2009ko Uda Ikastaroetan Mihiluzeren inguruko Ikastaroa eman genuen lan-taldekook. Eta materiala edo aholkua eskatu izan diguten guztiei pozarren bidali izan dizkiegu oinarrizko power-point-a, sintonia edo probak lantzeko aholkuak eta materialak. Horregatik, interesgarria iruditu zait programan erabili dugun filosofia, jokoen nondik norakoak eta materiala sortzeko erabili ditugun prozedurak blog hau jarraitzen duzuenokin partekatzea. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa

    2013-05-12  //  Hedabideak, Soziolinguistika  //  2 iruzkin

    Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean.

    Ikastaroak gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Izan ere, Euskalgintza eta euskarazko komunikabideak bidegurutze batean baitaude. Fase politiko-sozial berri batean gaude, Euskararen Legea onartu edo EITB sortu zirela 30 urte bete dira, krisi ekonomikoak gogor astintzen gaitu eta teknologia berriek eta globalizazioak gure bizimoduak errotik aldatu dituzte.

    Euskalgintzan ere, barne-hausnarketa prozesu sakonak ari dira gertatzen. Horren adibide dira, herrietako komunikabideak Euskara Elkarteen egituretatik atera eta ‘Tokikom’ Elkartea sortu izana, ‘Hekimen’ Euskal Hedabideen Elkartearen sorrera, Euskara Elkarteen Topagunearen hausnarketa prozesua eta azken batzarrean aurkeztutako ondorioak, Kontseiluaren barruko hausnarketa prozesua edo EITBren funtzio eta etorkizunaren inguruan izandako eztabaidak.

    Euskarazko komunikabideen esparrua oro har, eta euskarazkoena bereziki, eraldatzen eta egokitzen ari da testuinguru berri honetara. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua

    2013-04-24  //  Nazioartea, Soziolinguistika  //  10 iruzkin

    Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria: lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak, terminologia eta hiztegigintzako projektuak edo administrazioa euskalduntzeko plangintzak, batzuk aipatzearren.

    Quebecen aplikatzen ari diren hizkuntza politikaren oinarrian dagoen legea, Frantses Hizkuntzaren Karta da, “101 Legea” bezala ezagutzen dena. Lege hau, 1977ko abuztuaren 26an onartu zen, liberalen oposizioarekin, eta geroztik, izan ditu aldaketa batzuk. 1984ean, esate baterako, Quebeceko Epaitegi Gorenak indargabetu egin zituen komertzioak frantses hutsez errotulatzera behartzen zituzten atalak.

    14. Legearen aurkako protestak. 'Mobilizing ideas' web gunetik hartutako argazkia

    14. Legearen aurkako protestak. ‘Mobilizing ideas’ web gunetik hartutako argazkia

    Zenbait esparrutan frantsesa atzera egiten ari dela ikusita, ordea, neurri berriak hartzea proposatu zuen Parti Québécois-k joan den urteko hauteskunde kanpainan eta hortik sortu da, joan den abenduan Legebiltzarrean aurkeztu zen “Loi 14” deitzen den proposamena. PQ-k irabazi zituen hauteskundeak, baina, minorian ari da gobernatzen (125etik 54 diputatu) eta sostengu gehiago behar ditu legea aurrera ateratzekotan. Anglofonoek, alofonoek eta frankofono federalistek sostengatzen duten Alderdi Liberalak (50 diputatu) jada adierazi du aurka bozkatuko duela, frantsesa Quebeceko hizkuntza komuna izatearen alde badago ere, planteatzen diren neurriak gehiegizkoak iruditzen zaizkiolako. Halaxe adierazi du bere web orrian aste honetan. Legearen etorkizuna beraz, Coalition Avenir Quebec kontserbadorearen eskuetan dago bere 19 diputatuekin, Quebec Solidaire alderdi abertzale ezkertiarraren 2 diputatuak ez baitira aski. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn

    2013-04-15  //  Nazioartea, Soziolinguistika  //  Iruzkinik ez

    potonejada.wordpress.com-etik hartua

    potonejada.wordpress.com-etik hartua

    Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez.

    “2 d’Abril” kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. Erregeak, Espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean dago. Egun honen bidez, katalanaren egoera eta frantziar gobernuaren hizkuntza politika salatu nahi izan ditu erakunde antolatzaileak..

    Joan den asteburuko Potonejada, ”Un clam d’amor per la lengua catalana” lelopean ospatu zen. Leloari jarraiki, pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasun-aldarri bihurtu zituzten herritarrek. Halaxe diote katalanaren ofizialtasunaren aldeko ekintza hau sustatzeko erabili duten bideoan: (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko

    2013-04-12  //  Txisteak, Umorea  //  2 iruzkin

    ARDOZALEEN BILERA

    Duela gutxi, Bilbon egin zen ardozaleen azoka batean, Aragoiko, Landetako, Gaztela-Mantxako eta Arabako Errioxako ardozale batzuek elkar ezagutu eta bertako jatetxe ezagun batera bazkaltzera joan ziren.

    Mahaian eseri eta zerbitzariak zer edan behar zuten galdetu zienean, aragoiarrak honela eskatu zion:

    -          Niri atera Cariñena bat, mesedez.

    Berahala, Landetakoak:

    -          Eni, otoi, Tursan bat.

    Gaztelauaren ahotsa entzun zen ondoren:

    -          Nik Ribera de Duero bat nahi nuke…

    Errioxarra isilik zegoela ikusita, denen begiradak harengana zuzendu ziren:

    -          Eta niri Heineken bat, mesedez!

    Denek harriturik begiratu zioten, eta isiltasun lipar baten ondoren, errioxarrak:

    -          Inork ez badu ardorik edan behar, nik ere ez!

     (ARGIAren 2362. alean argitaratua)

     

    PAGOAK ETA HARITZAK (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Alsaziari buruzko oharrak, erreferendumaren aitzakian

    2013-04-07  //  Hezkuntza, Nazioartea, Soziolinguistika  //  Iruzkinik ez

     

    Mulhouse/Mìlhüsa herri sarrerako panoa

    Mulhouse/Mìlhüsa herri sarrerako panoa

    Gaur Alsazian lurralde egitura erabakitzeko erreferenduma aitzakia egokia iruditu zait, iazko udan bertan igaro genuen oporretako astean zehar jasotako hainbat inpresio blogeratzeko. Leku ederra izan eta oso ardo eta jaki onak eskaintzeaz gain, interes berezia nuen bertatik bertara ezagutzeko alsaziar kulturaren egoera. Kasualitateak gainera, Milhüsa/Mulhouse herrira eraman gintuen! “Miluzera goaz” esaten nien lagunei. Herri sarrerako kartelean, Mulhouse frantsesez, Milhüsa alsazieraz letra txikiagoz, eta inongo panotan azaltzen ez zena alemanezko izena: Mülhausen.

    Frantziar estatuko beste hizkuntza gutxituen aldean ezaugarri bereziak ditu alsazierak. Bretoierak adibidez, baditu bere egoera zailtzen duten faktoreak: hizkuntza zeltikoa da, frantsesetik arras desberdina, eta ez dago kanpotik lagunduko dion hizkuntza zeltiko indartsurik. Euskara eta katalana hexagonoan egoera zailean egon arren, mugimendu sozial indartsua dute atzean eta badute babesa beren hegoaldeetan. Alde horretatik, jakin-mina pizten zidan Alsazian zer gertatzen ote zen. Azken batean, bertako hizkera, alemanaren dialektoa delako; potentzia ekonomiko baten hizkuntzaren dialektoa, alegia. Eta krisia dela medio, gure artean bertan alemana gero eta gehiago ikasten bada, alsazierak zenbateko erabilera soziala zuen, edo alemanaren indarrak zer nolako eragina izan zezakeen ikusi nahi nuen. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    1 / 41234Hurrengoa»

    Kike Amonarriz

    Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

    Kike Twitterren

    Jarraitu @KikeAmonarriz

    Tweets by @KikeAmonarriz

    Atalak

    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Komikiak
    • Kultura
    • Nazioartea
    • Sailkatugabeak
    • Soziolinguistika
    • Txisteak
    • Umorea
    • Zinema

    Azken bidalketak

    • Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
    • Mihiluzeren ondarea (3): Tribuaren Berbak
    • Mihiluzeren ondarea (2): Zazpikiak
    • “Zer daukat?” eta beste 4 txiste
    • Mihiluzeren ondarea (1): Programaren oinarriak

    Iruzkin berriak

    • Jon --> Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
    • JJ --> Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (IV) - Garaigoikoa --> Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
    • Blake Reddin --> 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza
    • Kike Amonarriz --> Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA