Txernobilek 30 urte
Joan den mendean gertatutako istripu nuklear larriena dugu Txernobilgoa. Hildakoak, zaurituak, lur kutsatuak, isiltasuna eta gezurra dira horren lekuko. Animalia basatiak eta landaredia dira erreadioaktibitateari aurre egin dioten bakarrak. Otsoak, basurdeak eta ahuntzak izugarri ugaritu dira zentralaren inguruan daude lur utzietan; ez dakigu benetan osasuntsu dauden, gaixo ala erradioaktibitatearekin bizitzeko egokiera garatu duten. Dakigun bakarra, aurten edo datorren urtean 100 urteko...
Read MoreIñaki Suinagaren iruzkin interesgarria
Orain hilabete batzuk Hierro uhartean gertatzen ari den esperientzia baten berri eman nuen. Berri horren harira Iñaki Suinagak oso iruzkin interesgarria bidali dit, nire ustez lehen planora ekartzea merezi duena. Hortaz Iñakiri eskerrak emateaz gain, bidalitakoa zuzen-zuzenean argitaratzea erabaki dut. Interes handikoa iruditzen zait HIERRO uhartearen inguruan kontatzen duzuna. Joserra, ez dakit jakingo duzun, baina zuk aipaturiko energia iturriez gain, bada beste bat aipatu nahi dizudana:...
Read MoreEuskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an
• Zenbaki horrek esan nahi du % 0,87 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.159 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,26 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean. • Datuak gaur eman dira argitara, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak (LANGUNE) Donostian egin duen Urteko Asanblada Orokorrean. Elkartea 40 erakunde biltzen dituen aurreklusterra da. 2015ko martxoaren 26an.- Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien...
Read MoreEuskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia
Joan den abuztuaren 19an François Hollandek, Frantziako presidenteak alegia, bere gobernua elkartu zuen 2025. urtearen inguruan zein nolako Frantzia izatea amesten duten eztabaidatzeko. Berri hau oso berri-emaile gutxitan azaldu zen, baina niretzat munduan abuztuan gertatu den berririk eredugarrienetakoa izan da. Enpresa ertain eta handietan ohikoa izaten da plangintza estrategikoak prestatzea hurrengo hiruzpalau urterako, baina gehienok urteko kudeaketa plangintzekin funtzionatzen dugu....
Read MoreGeurea eraikiz
Orain 30 urte, zientzia eta teknologiaren ingurukoak euskaraz ere azaldu nahi genituela eta, koadrila bat elkartu ginen UEUren inguruan. Luis Bandres, Iñaki Irazabalbeitia, Martxelo Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Azkune, Sabin Kortabitarte eta beste hainbatek osatu genuen taldea. Garai hartan zientzia arloko notiziak azaltzen hasi nintzen Elhuyar aldizkarian, eta entrenamendu horren ostean, 90eko hamarkadan, Argiak eskaini zidan aukeraren bidez, berri horien gaineko iritzia ematen...
Read More
Iruzkin berriak