Garoñan harroputzek bakea sinatu dute
Espainiako Gobernuak ez zuen Garoñako zentral nuklearra ixtea nahi. Nuclenorrek ez da ere. Nola arraio bada zentrala gelditu eta itxiera iragarri zuten!
Atzera begiratuta harropuzkeria kontu baten aurrean izan garela iruditzen zait, botere ekonomikoa ez baita monolitikoa askok uste bezala. Bateren batek edo batzuek ordena jarri du harroputzen artean, eta gauzak bere onera etortzen ari dira, hau da, Garoña ez da itxiko; izan ere, merkeagoa izango baitzaie Europak behartzen dituen egokitzapenak egitea ixtea baino. Nola liteke hori? ixteak eraisketa dakar eta une honetan eraisteak milaka milioi euro zabortegira botatzearen antzekoa izateaz gain, munduko enpresa aurreratuenak ere, oztopo gaindiezinekin topo egiten ari dira eraisketa-prozesuan.
Lotsagarria… beti gezurretan dabiltza.
Egunen batean istripu larri bat gertatuko da eta noski orduan egia edo gezur handiagoak esango dizkigute ???
http://itsasegia.blogspot.com.es/2013/05/garona-bizirik.html