Slump doktorearen zaintiratua
    Hasiera »

    Egia al da ozonoa injektatuta dopatzen direla kirolari batzuk?

    2012-07-26  //  Kirola, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Ozonoak izar bilakatzen lagun dakiekela pentsatzen dute batzuek.

    Ozonoak izar bilakatzen lagun dakiekela pentsatzen dute batzuek.

    Neurri batean bai, egia da, baina substantzia horrek ez die inolako ekarpenik egiten. Egia da errendimendua hobetze aldera kirolari batzuk odolean ozonoa injektatzen dutela baina, antza, horrek ez die batere mesederik egiten, ez behintzat orain arte egindako ikerketek diotenez. Eta egia da kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktu hori sartu duelako, odola atera eta berriro injektatu duelako baizik. Alegia, hainbat adituren hitzetan ozonoa bere horretan ez da produktu dopatzailea, baina odol auto-transfusioa legez kanpoko ekintza da.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ainhoa Murua: “Joko Olinpikoak irabaziz gero, lau urterako zara txapelduna”

    2012-06-26  //  Kirol psikologia  //  Iruzkinik ez

    Londresekoak hirugarren Joko Olinpikoak izango dira Muruarentzat (Argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press)

    Londresekoak hirugarren Joko Olinpikoak izango dira Muruarentzat (Argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press)

    Ainhoa Murua triatloilari zarauztarra hirugarrenez lehiatuko da Joko Olinpikoetan. Abuztuaren 4an egingo da emakumezkoen proba Londreseko Hyde Park-en. 1.500 metro igerian, 43 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. Atenasen (2004an) 24. bukatu zuen eta Beijingen (2008) 28.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gurasoak, kirolari gazteen motibazio ala presio agente?

    2012-06-21  //  Kirol psikologia  //  Iruzkinik ez

    Kirol psikologiaren ingurukoak izan ditut hizpide hilabete honetako LARRUN aldizkarian. Gaurtik aurrera, paperezko edizioan sartzerik izan ez dudan materiala bilduko dut blogean, kirolari gaztetxoen gurasoek jokatzen duten rolari buruzkoak abiapuntutzat hartuta.

    Espainiako saskibaloi liga profesionalak (ACB) 2010ean egindako film labur hau erabiliko dut sarrera moduan.

    YouTube Preview Image

    Kontua da Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoaren Kabineteak iazko azaroan plazaratutako ikerketa batek emaitza nahikoa kezkagarriak eman zituela: elkarrizketatu zituen 820 lagunetatik %25ek esan zuen “gurasoen agresibitatea” dela eskolako kirol-lehiaketetan ekintza bortitzak (publikoaren eta kirolarien arteko hitzezko erasoak zein eraso fisikoak) egoteko arrazoi nagusietako bat. Apur bat gehiagok (%33ak) “heziketarik eza” bezalako kontzeptu askoz ere globalagoa aipatu zuen, %12ak gehiegizko lehiakortasuna, eta %10ak ingurukoek ekintzekin kutsatzea. Jokabide bortitzak saihesteko konponbideari dagokionez, %30ek erantzun zuen kirolarien guraso eta senideentzako kontzientziazio ekimenak bultzatzea ezinbestekoa dela, eta beste hainbestek esan zuen balioetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa dela.

    Gutxi gorabehera elkarrizketatuen erdia joan zen azken urtean kirol-lehiaketaren bat ikustera, eta haietatik erdiak baino gehiagok esan zuen ikusi zuela publikoak kirolariei hitzez nola erasotzen zien. Datu bitxia da, lehiaketa horietan publikoaren ia %100 kirolarien senideek osatzen dutelako. Jaurlaritzaren galdeketa 15 urte edo gehiagoko 820 arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrek erantzun zuten.

    Informazio gehiago:

    Kirola egiteko ohitura eta jokabide bortitzak kirol lehiaketetan (Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetea. 2011ko azaroa) [PDF]

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Garraio publikoak emakume sentiarazten ninduenekoa

    2012-03-02  //  Gizartea  //  Iruzkin bat

    Autobusaren zain. (Argazkia: Lowon.blogspot.com)

    Gizonezkorik ez autobusaren zain (Argazkia: Lowon.blogspot.com)

    Iruñerrian, eskualde mailako garraio publikoa erabiltzen duten herritarren %78 emakumeak eta %22 gizonezkoak dira, Mankomunitateak emandako datuen arabera.

    Ehuneko horiekin bat datoz zortzi urtetan lanera joateko erabili nituen tren (Renfe) eta autobusetako (TSST) datuak. Horregatik erosi nuen autoa. Nire maskulinitatea hain zegoen zartatua… (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nazkatuta

    2012-02-09  //  Kirola, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Ez neukan batere gogorik ‘Contador auziari’ buruz hitz egiteko. Nazka-nazka eginda nago (ziklismoaren jarraitzaile bezala). Sortu duen kalapita patriotikoari ordea ezin izan diot bizkarra eman (kazetari moduan).
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zergatik ez dago polizia-katurik?

    2012-02-07  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Liburuak ez dira BCNegra asteko protagonista bakarrak.

    Liburuak ez dira BCNegra asteko protagonista bakarrak.

    Jaume Perich (1941-1995) marrazkilari kataluniarrak esaten zuen katuak gustukoago zituela txakurrak baino, polizia-katurik ez zuelako ezagutzen. “Perichek, agian, bestelako iritzia izango luke Mossoen erakustaldia ikusterik izan balu”, diote nobela beltzari buruzko Bartzelonako BCNegra asteko kideek. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Susta dezagun euskaraaahh!

    2012-01-31  //  Uncategorized  //  3 iruzkin

    Leizaola fundazioaren spot-eko irudia.

    Leizaola fundazioaren spot-eko irudia.

    Ze demontre da hau? Euskararen erabilera sustatzea omen du xede bideo bero honek. Leizaola fundazioak egin du. Edonor plazerez urtzeko modukoa… Puf, bideoak gustu txarreko hainbeste txiste merke egiteko aukera ematen du, eta oso zaila da tentazioari eustea. Berriro diot, badaezpada ere: bideoan ageri diren bi film laburrek (Mendekua eta Euskaltegi bitxia izenekoek) “euskararen erabilera sustatzea” dute helburu, euskara aisialdirako ere baliagarria dela erakustea.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Igande bat ziklismoaren infernuan

    2012-01-20  //  Kirola  //  Iruzkin bat

    En Forårsdag i Helvede. Igande bat infernuan. Izenburu hori du Jorgen Leth daniarrak 1976an filmatutako dokumentalak. Askorentzat txirrindularitzari buruz sekula egin den filmarik onena da, eta urte hartako Paris-Roubaix klasiko handiaren ingurukoak biltzen ditu, ziklista, antolatzaile eta ikusleen ahotik. Iparraldeko infernua ere deitzen zaio galtzadarrizko zati, lokatz, matxura eta erorketek markatutako lasterketa horri, eta handik datorkio izena dokumentalari.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Euskal hiztunok ‘hispanoen’ iraultzarekin bat!

    2012-01-17  //  Hizkuntzak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Iluntzeko albistegietan ikusi nuen atzo: Antonio Banderas aktoreak Calderón de la Barcaren poesia bat errezitatu zuen Urrezko Globoen galan (Los Angelesen), gaztelaniaz. Apur bat geroago Sofia Vergara kolonbiarra hurreratu zen mikrofonora, Modern Family telesail sarituko aktoreetako bat: “Milesker Antonio, milesker Salma, sari hau nazioartekoa bilakatzeagatik. Bi hizkuntzatan jasoko dugu”, esan zuen, gaztelaniaz. Urrezko Globoen galako aurkezle Rick Gervaisek egindako txantxa bati erantzun nahi izan zioten. Ekitaldiko une batean, sari bat aurkeztera zihoazen Antonio Banderas eta Salma Hayek-en espainiar azentua eta ingeles maila kritikatu zituen.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Divac eta Petrovic: gerrak etsai bihurtu zituen anaiak

    2011-11-22  //  Uncategorized  //  3 iruzkin

    Divac eta Petrovic, kolore bera defendatzen zutenean.

    Divac eta Petrovic, kolore bera defendatzen zutenean.

    Vlade Divac eta Drazen Petrovic. Saskibaloi jokalariak ziren biak, serbiarra bata eta kroaziarra bestea. 1980-90eko hamarkadetan partida mordoa jokatu zuten elkarrekin, artean mutil koxkorrak ginenok jainkoturik geneukan Jugoslaviako selekzio mitikoan. Europako Txapelketa irabazi zuten 1989an, eta Mundukoa urtebete geroago. AEBetako NBA ligan jokatu zuten biek. “Anaiak” ziren, 1991n lehertutako Balkanetako gerrak “etsai” bilakatu zituen arte.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    3 / 12« Aurrekoa234510Hurrengoa »

    Jon Torner Zabala

    Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

    @jtorner Twitterren

    Jarraitu @jtorner

    Tweets by @jtorner

    Azken bidalketak

    • UEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak
    • Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
    • Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean

    Iruzkin berriak

    • Protestas contra los últimos fusilamientos de Franco - Pedradas --> Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Mikel Begoña --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Chris Searles --> Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Pernan --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Jon Torner Zabala --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Abuztua 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008

    Atalak

    • Antzerkia
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Euskara
    • Futbola
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hizkuntzak
    • Internet
    • Kirol psikologia
    • Kirola
    • Kirola eta politika
    • Komiki kritikak
    • Komikiak
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA