Slump doktorearen zaintiratua
    Hasiera »

    Futbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak

    2013-02-07  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Teknika ona izateaz gain, futbolarientzat ezinbestekoa da fisikoki ongi egotea. (Argazkia: Birds of Eden)

    Teknika ona izateaz gain, futbolarientzat ezinbestekoa da fisikoki ongi egotea. (Argazkia: Birds of Eden)

    “Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Tapoia euskarari, erregearen osasunean

    2013-01-31  //  Euskara  //  Iruzkin bat

    Ez zen zaila. Nahikoa zuten dozena erdi esaldi motz euskaratzea. Baina ACBko publizitate saileko kideek esaldi bakoitzeko ia hanka-sartze bat egin dute saskibaloiko Errege Kopa iragartzen duen bideoan. Eskerrak Gasteizen jokatuko den…

    “Fernando Buesa Arena pavilioia”

    “8 talde titulu bat bila”

    “7 partidu cirraragarri”

    “5 irabazi ditu kopa erregeak”

    “1 titulu 1 kopa”

    Hala da. Gasteizek Errege Kopa hartuko du. Alegia, El rey toma copas en Vitoria.

    > Ikusi iragarkiaren euskarazko bertsioa  (zerrendako laugarrena da).


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Miarritzeko auzapezak ez du bizikleta berria estreinatu

    2013-01-30  //  Azpiegiturak  //  Iruzkinik ez

    Bizi! mugimenduak Didier Borotra Miarritzeko auzapezari eskatu dio emandako hitza bete eta duela urtebete agindutako bizikletentzako bide berriak eraikitzeko. Iragan larunbatean, FIPA zinema jaialdiaren itxieran, kolektiboko kideek pankarta erraldoia zabaldu zuten Gare du Midi antzokiaren kanpoaldean: “Badu urte bat xuxen, txirrindula bide antolaketa promesak Biarritzen: dena zinema?”, zioen mezuak.

    Fipa

    Bizikletaren aldeko urratsak emateko eskatu diote Bizi! mugimenduko kideek Miarritzeko auzapezari.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Dopinak ba al du loturarik minbiziarekin?

    2013-01-23  //  Kirola, Osasuna  //  Iruzkinik ez

    Armstrong

    ‘Armstrong kasuak’ dopinaren eta minbiziaren arteko loturari buruzko eztabaida berpiztu du. Harremanik erakusten duen froga zientifikorik ez dago… oraingoz. (Argazkia: Bleacher Report)

    1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute?

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zergatik hitz egin du orain?

    2013-01-18  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Armstrong

    Lance Armstrongek 2005era bitartean debekatutako sustantziak hartu zituela aitortu du Oprah Winfrey kazetariak egindako elkarrizketan.

    Azkenean aitortu du guztiok genekiena. Debekatutako sustantziak hartu zituela, alegia. Hainbeste urtetan egia ukatzen aritu ostean, Lance Armstrong ziklista estatubatuarrak ebidentziei men egin behar izan die. Zergatik orain?

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    AVE katalanari inbidia izan behar al genioke?

    2013-01-15  //  Azpiegiturak  //  Iruzkinik ez

    AVE

    AVE katalanaren bedeinkapena, hilaren 8an: Espainiako Sustapen ministroa, Kataluniako eta Espainiako presidenteak eta Asturiasko printzea.

    Abiadura Handiko Trena (AHT) 2016rako abian izatea “oso zaila” izango dela berretsi zuen Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburuak, Diario Vasco egunkariak igandean argitaratutako elkarrizketan.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Webkomikiak. Aitor Erañaren “RIP”, saritua

    2013-01-04  //  Komikiak  //  Iruzkin bat

    rip

    RIP webkomikiaren 2009ko zinta bat.

    Webkomikiak izeneko podcast-artxiboa Entzutekoak karpetan sartu nuen duela hilabete inguru. Beste hainbat artxiboren moduan, zulo beltzean galtzeko arriskua zuen Radio3-ko saio hark ere. Duela bizpahiru egun erreskatatu egin nuen, ordea, eta horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña gasteiztarrak irabazi zuela iaz webkomiki onenaren saria Madrilgo Expocomic azokan, RIP obrarekin. Tira, horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña 2009an hasi zela sareratzen hilerri bateko gora-beherak jasotzen dituen RIP webkomikia, eta iazko abuztuan amaitu zuela, behin-behinekoz bederen. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    David Millar eta dopina, gezurrek elikatutako munduaren dekadentzia

    2012-11-15  //  Kirola  //  2 iruzkin

    David Millar eskoziarraren historia txirrindularitzaren garairik beltzenetako baten isla da. Erlojuaren kontrako Munduko txapeldun izana (2003an) eta Frantziako Tourrean etapak irabazitakoa, 2004an bi urterako zigortu zuten EPO kontsumoagatik. C+ telebista kateak emititzen duen Informe Robinson saileko erreportaje honetan, “ziklismoa maite eta dopinaren mundua gorrotatzen duen gazte idealista bat” EPOa injektatu eta atxilotua izatera zerk eramaten duen kontatzen du Millarrek berak. Azken boladan ikusi dudan elkarrizketarik interesgarrienetakoa da, “gezurren gainean” eraikitako mundua azaleratzen duena protagonista batzuen ahotik. Berandu baino lehen erosiko dut erreportajeak hizpide duen Racing Through the Dark (Pedaleando en la oscuridad gaztelaniaz) liburu biografikoa (frantsesezko bertsioa ez dute oraindik argitaratu).

    YouTube Preview Image

    Milesker erreportajearen berri emateagatik, Ibraormic. Bloga –eta Twitter kontua– sortzen dituzun egunean Euskal Herriak ziberguru berria izango du ;-)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    #hautesporra irabazteko gida

    2012-10-15  //  Uncategorized  //  2 iruzkin

    Podiuma osatzeko hautagai nagusiak.

    Podiuma osatzeko hautagai nagusiak.

    “Zer egin behar dut Beranduegi web telebistako kideek hilaren 21eko bozei begira antolatutako #hautesporra irabazteko?”. Laguntza gisa, hemen duzue hedabideek egindako inkestetan oinarritutako kiniela bat, inork kopiatu nahi balu. Hautagaitza bakoitzaren ibilbidea eta taldeburuen sasoi puntua abiapuntutzat hartuta osatu dugu porra, txirrindularitzari buruko analisiak eredutzat hartuta.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Egia al da ozonoa injektatuta dopatzen direla kirolari batzuk?

    2012-07-26  //  Kirola, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    Ozonoak izar bilakatzen lagun dakiekela pentsatzen dute batzuek.

    Ozonoak izar bilakatzen lagun dakiekela pentsatzen dute batzuek.

    Neurri batean bai, egia da, baina substantzia horrek ez die inolako ekarpenik egiten. Egia da errendimendua hobetze aldera kirolari batzuk odolean ozonoa injektatzen dutela baina, antza, horrek ez die batere mesederik egiten, ez behintzat orain arte egindako ikerketek diotenez. Eta egia da kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktu hori sartu duelako, odola atera eta berriro injektatu duelako baizik. Alegia, hainbat adituren hitzetan ozonoa bere horretan ez da produktu dopatzailea, baina odol auto-transfusioa legez kanpoko ekintza da.
    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    2 / 12« Aurrekoa123410Hurrengoa »

    Jon Torner Zabala

    Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

    @jtorner Twitterren

    Jarraitu @jtorner

    Tweets by @jtorner

    Azken bidalketak

    • Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
    • Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean
    • Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Iruzkin berriak

    • Protestas contra los últimos fusilamientos de Franco - Pedradas --> Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Mikel Begoña --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Chris Searles --> Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Pernan --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Jon Torner Zabala --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Abuztua 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008

    Atalak

    • Antzerkia
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Euskara
    • Futbola
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hizkuntzak
    • Internet
    • Kirol psikologia
    • Kirola
    • Kirola eta politika
    • Komiki kritikak
    • Komikiak
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA