Slump doktorearen zaintiratua
    Hasiera »

    “Oggi sciopero”, Berlusconiren aurkako blogogreba

    2009-07-14  //  Hedabideak, Uncategorized  //  Iruzkin bat

    Berlusconiren aurkako grebarekin bat egin duten blogariek paratutako oharra.

    Berlusconiren aurkako grebarekin bat egin duten blogariek paratutako oharra.

    “Oggi sciopero”, gaur greba egingo dut. Italiako blogari ugarik paratu dute mezu hori euren web guneetan. “Questo blog alza la voce contro il bavaglio del DDL Alfano”. Blog honek ahotsa altxatzen du Alfano lege proiektuaren kontra. Besterik ez dute idatziko gaur. Silvio Berlusconi sex symbolaren latigazoei aurre egitea dute xede. Izan ere, Alfano izeneko legeak gartzela zigorra aurreikusten du intertzeptaturiko telefono deietako edukiak plazaratzen dituzten kazetarientzat. Eta “okerreko informazioa” 48 orduko epean zuzentzen ez duten blogarientzat, 13.000 euro arteko isunak. “Internet da Berlusconik kontrolatzen ez duen gauza bakarra, eta zentsuratu egin nahi du”, diote Enzo di Frenna, Marco Travaglio eta Alessandro Gilioli bezalako blogariek. Prentsa idatziko kazetariek ere grebarekin bat egiteko asmoa zuten, baina Alfano dekretuaren inguruko eztabaida parlamentarioa atzeratu egin denez, deialdia bertan behera utzi dute.

    Grebaren web gunea: Diritto alla Rette.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Kaká eta Ronaldorekin, galegoz hobeto

    2009-06-24  //  Hedabideak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

    A Nosa Terra astekariaren azala.

    A Nosa Terra astekariaren azala.

    Real Madrilek beherapenetan erosi dituen Kaká eta Cristiano Ronaldoren argazkiak ageri dira A Nosa Terra astekari galegoaren azalean. Eta titularrean: O galego é o máis útil para falar con Kaká e Cristiano Ronaldo. Alegia, bi futbolariekin hitz egiteko, galegoz zuzentzea dela hoberena. Azalpena, letra txikiagoz: Os dous novos xogadores do Real Madrid son as fichaxes máis caras da historia. Os dous falam portugués. Alegia, historiako fitxajerik garestienak portugesez mintzo direla. Hurbil bizi dira portugesa eta galegoa, espainola eta portugesa baino gertuago… futbolean, dena den, zerotan neurtzen den hizkuntza da nagusi.

    Azal bitxia A Nosa Terrakoa. Onintza Irureta lankideak pasa den astean aipatutako beste hau ekarri dit gogora. Kazetariak idatz zezakeen: El euskera es lo más útil para hablar con Mikel Mindegia. Ez du horrenbesteko glamourrik, baina tira…

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Coca-colaren iragarkia? Neska biluztu egin da eta!

    2009-06-20  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

    “Wilbur Wright-en hegaldia, tranbian osteratxoa 1908ko Bartzelonan, eta Coca-colaren iragarkia, horiexek dira Europa Film Treasures filmoteka birtualean Internautek gehien ikusi dituzten hiru filmak”, dio Ciberpaís-eko albisteak. Grabazio laburrak dira, bitxiak oso, eta merezi du ordu laurden pantailaren aurrean emateak. Begientzat gozagarri, sorpresa atseginak eskaintzen dituzte hiru film horiek. Kolperik handiena Coca-colaren “iragarkiko” modeloak eman digu, soinekoa erantzi eta bular biluziak sagar batekin ferekatzen hasi denean. Apur bat geroago Coca-cola botila bat atera du poltsatik. Irudi freskagarriak direnik ezin uka baina…  “egitan Coca-colaren anuntzioa dela?” (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Twitter, kirolarientzako mesede ala kalte?

    2009-06-08  //  Kirola, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

    Duela astebete amaitu zen Italiako Giroa. Protagonista nagusiak txirrindulariak izan ziren, baina gonbidatu berezi batek ere eman zuen zeresanik. Twitter izeneko txoritxoaz ari gara. Italiako hedabideek zalaparta handia sortu zuten –horretan abilak dira– Lance Armstrong estatubatuarrak eta haren zuzendari Johan Bruyneel-ek ez zutelako prentsaurrekorik ematen, ezta elkarrizketak onartu ere. Twitter bidez zabaltzen zuten lasterketari buruzko euren iritzia. Bada, polemikak AEBetara egin du salto, NBA saskibaloi ligara. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Shakespeare apur bat, eta odol tanta batzuk

    2009-06-07  //  Komiki kritikak  //  Iruzkinik ez

    'La tempestad' liburuaren azala

    'La tempestad' liburuaren azala

    La tempestad. Santiago García / Javier Peinado
    Astiberri (2008).
    96 orrialde, koloretan. 16 euro. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Yes We Did” edo estrategia egokiaren arrakasta

    2009-06-03  //  Hedabideak, Nazioartea  //  Iruzkinik ez

    “Obamaren aldeko kanpaina ez da ongi atera soilik teknologia berriak erabili ditugulako, tresna horiek nola eta zertarako erabili argi geneukalako baizik. Kanpainak ez du medio sozialen indarra erakusten, estrategiarena baizik. Estrategia eraginkorra, hori da arrakastaren funtsa. Helburua ez zen Internet bidez jendea harremanetan jartzea, sarean zegoen mugimendua kanpoan, kalean islatzea baizik”. Rahaf Harfoush 25 urteko kanadarraren hitzak dira horiek. Barack Obama Etxe Zurira eraman zuen lasterketan parte hartu zuen, Internet bidezko kanpainaren arduradun bezala. Donostiako Kursaalen izan zen atzo, Yes We Can kanpaina Interneten nola garatu zen azaltzeko. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Pedro Horrillok ARGIAn: “Pentsatzen ez duen txirrindularia ere ez da existitzen”

    2009-05-18  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Pedro Horrillo.

    Pedro Horrillo.

    80 metro. 80 metroko amildegi batetik erori zen larunbatean Pedro Horrillo txirrindulari ermuarra, Italiako Giroko 8. etapan [ikusi bideoa]. Hari laguntzera jaitsi ziren sorosleek uste zuten ez zutela bizirik aterako. Erratu egin ziren, baina Horrillok txikituta du gorputza. “Berriro bizikletan ibiliko da, baina ez profesional bezala”, esan du Rabobank taldeko medikuak. Izugarri gogorra da gertatutakoa. Putada latza. Horrillok, burua kaskoa eramateko soilik balio ez duela erakutsi digun txirrindulari-filosofoak, agur esan diezaioke bere ibilbide profesionalari. Ea behintzat bere onera etorri eta etxekoekin bizikletaz gozatzerik badaukan aurrerantzean. Albiste horren zain, 2004ean Amets Arzallusek ARGIArako egin zion elkarrizketa ekarri dugu hona. Txirrindularitzaz –bizitzaz– gogoeta interesgarriak laga zizkigun Horrillok.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Rodrigo Rosenberg-en bizikleta

    2009-05-13  //  Nazioartea  //  Iruzkinik ez

    Rodrigo Rosenberg abokatuaren gorpua,.

    Rodrigo Rosenberg abokatuaren gorpua,.

    Munduari bira eman dio Rodrigo Rosenberg Marzano abokatuaren bideoak.  Igandean hil zuten Guatemalako Hirian, tirokatuta. Hil aurretik grabatu zuen bideoa. Bazekien arriskuan zegoela, eta berandu baino lehen, bera hiltzeko agindu zuten politikarien izenak kamera aurrean bota zituen: Alvaro Colom Guatemalako presidentea, Sandra Colom lehen dama eta Gustavo Alejos presidentearen idazkari pribatua. Guatemalako bankurik inportanteenaren (Banco Rural de Desarrolloren) ustelkeria eta diru-zuriketa azpijoko batean inplikatzen ditu hiruak. Gertatutakoa izugarria da, eta abokatuaren salaketak benetan larriak. Ni, ordea, haren “lasaitasunak” (nolabait deitzearren) harritu nau. Bazekien tirokatu egin zezaketela. Hala ere, akabatu zutenean, bizikletan zihoan, mountain bike miserable batean.

    [Albistea Guatemalako Prensa Libre egunkarian eta Resistencia Bucare-Caracas webgunean]

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zinemara, futbola ikustera (falta zena…)

    2009-05-13  //  Hedabideak, Kirola  //  Iruzkinik ez

    Jaume Roures, Mediapro taldearen sortzailea

    Jaume Roures, Mediapro taldearen sortzailea

    Geroz eta jende gutxiago joaten da zinema aretoetara. Sarrera + kokakola + palomitak = 10 euro. Gehi aparkatzeko arazoak-eta. DVDak nagusitu dira. Oro har, futbol zelaietara ere geroz eta jende gutxiago joaten da. Telebista nagusitu zaie. “Eta futbol zelaiko giroa zinemara eramaten badugu?”. Jaume Roures Mediapro taldeko akziodunaren ideia da: 2009-2010 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako partida onenak zinema aretoetan eskainiko dituzte. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ez bazara ezer txarrik egiten ari, zergatik ezkutatu?

    2009-04-25  //  Gizartea, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

    Pribatutasuna ez da krimena

    Pribatutasuna ez da krimena

    Inork pribatutasuna defendatzen duela esaten badu, litekeena da berarekin ados ez dagoen pertsona batek galdera hori egitea: “Zergatik kezkatzen zara, ezer txarrik ez bazara egiten ari?”. Txar horrekin, legez kanpoko esan nahi dutela pentsatzen dut. “Legea ez baduzu urratzen, zer axola du legeak zu kontrolatzea?”. Bruce Schneier segurtasunean adituak, izenburuko galderari erantzun dio The Eternal Value of Privacy (Pribatutasunaren betiereko balioa) artikuluan. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    10 / 12« Aurrekoa9101112Hurrengoa »

    Jon Torner Zabala

    Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

    @jtorner Twitterren

    Jarraitu @jtorner

    Tweets by @jtorner

    Azken bidalketak

    • UEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak
    • Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
    • Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean

    Iruzkin berriak

    • Protestas contra los últimos fusilamientos de Franco - Pedradas --> Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Mikel Begoña --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Chris Searles --> Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Pernan --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Jon Torner Zabala --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Abuztua 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008

    Atalak

    • Antzerkia
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Euskara
    • Futbola
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hizkuntzak
    • Internet
    • Kirol psikologia
    • Kirola
    • Kirola eta politika
    • Komiki kritikak
    • Komikiak
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA