Slump doktorearen zaintiratua

UEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak
UEFAk, Europako Futbol Elkarteen Batasunak, Gibraltar eskubide osoko kide bezala onartu ala ez erabakiko du bihar, Londresen egingo duen kongresuan. New York Times egunkariak plazaratu duenez, Espainiak mehatxu egin du: UEFAk Gibraltarren eskaerari baiezkoa emanez gero, Real Madril eta Bartzelona bezalako taldeak aterako ditu Europako txapelketetatik.

Gibraltarreko Futbol Federazioak 1997an egin zuen aurrenekoz UEFAn sartzeko eskaera.

Vilaweb.cat agerkarian irakurri du albistea, eta ondoren Twitterrez zabaldu, Axier Lopez futbolzale amorratuak (bere oskol alternatiboak bestelakoa erakusten duen arren).

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
“Nire helburua da Errealaren antzeko taldea osatzea, nortasun indartsu eta familiaritate handikoa”
(Argazkia: Corsica Connection)

Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko presidente kargua. Joachin Barbierrek eta Romain Canuttik Panenka aldizkarian egin dioten elkarrizketa euskaratu eta osorik jaso dugu blogean. ARGIAren 2.368. zenbakian argitaratutako Korsikako futbola: Nazionalismoaren suspertzeari helduta (pdf) erreportajearen osagarri da elkarrizketa hau.

Kanpotik begiratuta, ez dago ulertzerik 1980ko hamarkadaren amaieran korsikar nazionalismoaren barruan gertatu zen gerra zibila.

1989an Korsikako boterea hartzear zen nazionalismoa. Orduan, Frantziak erabaki zuen ezkutuan mugimendu separatistak manipulatzea, barne enfrentamenduak pizteko. Korsikara heltzean polizia-komisario batek hauxe esan zuen: “Nazionalismoa gangsterizatu egin beharra dago”. Nik diodana zera da: Nola izango dugu geure buruak gobernatzea helburu, elkar hiltzen ari bagara?.

Harrigarria bada ere, ez dirudi Korsikako Askapen Nazionalerako Frontea (FLNC) futbolaz gehiegi baliatu zenik.

Aurkakoa. Hain justu mugimendu hura apurtzean (1990ean) hasi ginen elkarteen sarera hurbiltzeko ahaleginetan, besteren artean futbolera. Hala hasi nintzen kolaboratzen Ajaccioko lehengo presidentearekin, Michel Morettirekin.

Hark eskatu al zizun bere lanari jarraipena emateko?

Ez. Nikaraguan nengoenean txanpon-makinen sektorean lanean, telefonoz hitz egiten genuen. Minbizia zuela esan zidan, eta bere buruaz beste egin zuenean shock egoeran geratu nintzen. Oraindik min ematen dit oroitzeak. Taldeko ordezkariak etorri zitzaizkidan orduan, eta Morettiren lanarekin jarraitzeko eskatu zidaten. Onartu egin nuen, baina baldintza bezala jarri nuen futbol zelai berria inauguratzean, datorren urtean, erretiroa hartzea. Michel Moretti Stade izena izango du.

Orduz geroztik zure kolaboratzaile ugari erail dituzte. Ez zara sikarioen beldur?

Futbol taldearen buru naiz eta erantzukizuna onartzen dut. Baina zer egin behar dut nire iraganari dagokionez? Etxean gorde? Ezkutatu? Ez, normal bizitzea erabaki dut. Inork duela bi edo hiru hamarkadako zorrak kitatu nahi izanez gero, erraz izango luke. Egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik eta kale beretik heltzen naiz futbol zelaira.

Korsikako futbola mitoak dioen bezain borrokalaria al da?

Korsikan jokatzea gogorra dela dioen mito hori… Egia da harmailetan pasioz bizi dela, baina Ajaccion sekula ez da istilurik gertatu. Zaila da irlako taldeen aurka jokatzea, jokalari eta zaleak izugarri konprometiturik daudelako. Ez gara desberdinak, baina desberdin ikusten gaituzte. Eta gu horretaz balia gaitezke, gure kultura eta identitatean oinarrituta. Jokalariek Korsikaren eta haren baloreen defentsa eurena egiten badute, ahuldadeei aurre egiteko indar mentala emango die.

Horrek esan nahi du jokalari bat irlara iristean nora heldu den ikasi beharko duela…

Aldagelako sekretuak haizatzeko eskatzen didazue! Bihotzetik hitz egin eta arauetatik kanpo dagoen taldea garela azaltzen diet, aurrekonturik txikienetakoa eta, agian, presidente arraroa duena. Beste taldeetakoak enpresariak dira, industria jabeak… Baina ni iraultzailea naiz. Borroka egin nuen nire irlako hondartzak hormigoizko pareta bilakatu ez zitezen, Kosta Urdinean gertatutakoa errepika ez zedin. Kartzelan sartu ninduten horregatik. Ez naiz lotsatzen, eta ez dut barkamenik eskatuko.

Jokalariek ulertzen al dute?

Bai, ia denek. Nire helburua da Errealaren antzeko taldea osatzea, nortasun indartsu eta familiaritate handikoa. Gustuko dut euren presidentearekin hitz egitea, antzekotasun ugari baitago bi taldeen artean, haiek hobeak diren arren.

Zer iritzi duzu Korsikako beste futbol taldeaz?

Gaztetan bihotzak dar-dar egiten zidan Bastiarekin. Talde hark belaunaldi oso baten espiritua markatu zuen: Rep, Larios, Orlanducci, Papi (Platinik eklipsatu zuen jokalari izugarri ona)… Kopa finaletara zale gisa bidaiatu nuen.

Zure irudiak lilura sortzen al du uhartean?

Tira, merezi dudan errespetua sumatzen dut, nire ustez. Sekula santan ez dut txerrikeriarik egin: tontakeriak bai, baina txerrikeriarik ez. Karismarena… Ez dakit, politikari esker publikoki hitz egitera ohitu naizela iruditzen zait. Baina uneotan nire lekua ez dago hizlariaren tribunan, futbol zelaiko tribunan baizik.

Ba al du zentzurik Korsikako selekzioak?

Korsika estaturik gabeko nazioa da, Euskadi bezala. Ez dakit zergatik den arraroa selekzio propioa osatu nahi izatea. Guy Roux [Auxerreko entrenatzaile mitikoa] bezalako jendeak barre eginarazten dit. Behin, telebistan, Korsikako selekzioa hizpide, zera esan zuen: “Beti amestu izan dut Borgoinako selekzioarekin”. Oso ondo, osa dezala ba. Gureak erregulartasuna izan nahi du; uneotan helburua ez da Munduko Txapelketa jokatzea”.

Eskerrak eman nahi dizkiet ‘Panenka’-ko kideei, elkarrizketa osorik sareratzeko baimena emateagatik. Futbola gustuko baldin baduzue, baina ohiko kirol prentsan ageri diren artikuluez aspertuta bazaudete, aldizkari hau irakurtzeko gomendatzen dizuet.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
Er(r)omeria munduko tontorrik garaienera.

Esaldiak ez du adiera bikoitzik. Antza, dozenaka sherpak hiru eskalatzaile europarri eraso egin diete Everesten, 7.000 metrora.

Benetan zer gertatu den jakiterik ez dagoen arren, albiste agentziak ostiko eta ukabilkadez mintzo dira. Ustez, Ueli Steck suitzarra, Simone Moro italiarra eta Jon Griffith britainiarra 2. kanpalekura itzultzen ari zirenean, haien oinek askatutako izotz bloke batek beherago zegoen sherpetako bat kolpatu zuen. Beste eskalatzaile batzuek erabiliko zituzten sokak konpontzen ari ziren sherpak.

Mendizaleak eta sherpak eztabaidan hasi ziren orduan, geroz eta sutsuago. Jada 2. kanpalekuan, dozenaka sherpek eraso egin zieten hiru alpinistei. Ustez, ostiko eta ukabilkadak jaso zituzten mendizaleek. Beste eskalatzaile atzerritar batzuek esku hartu eta egoera baretu egin zen. Espedizioa amaitutzat eman eta hiru protagonistak oinarrizko kanpalekura jaitsi ziren orduan.

Besteak irekitzen ari ziren bideaz baliatu zirela batzuk, ez zituztela segurtasun neurriak errespetatu, baietz besteek, izotz plakak buruan jo zuela batek, ezetz besteek… Ez dakigu Everesten gertatutakoa zehatz-mehatz ezagutzerik izango dugun, baina 7.000 metrora zaplastekoka aritzea… Himalayismoa mendizaletasunaren baloreetatik geroz eta urrunago dagoela diotenek badute beste adibide bat.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
Bilbo Basketeko jokalariak burumakur, Eurokopako finala galdu ostean. Taldearen biziraupena bermatzea ei da Diputazioaren asmoa.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak bazekien erabaki polemikoa dela, baina aurrera egin du: Uxue Bilbo Basket taldeari 5,2 milioi euro emango dizkio Diputazioak aurten. 1,5 milioi eskura jasoko ditu, eta gainerako 3,7 milioi euroak Ogasunarekin duen zorra kitatu ahal izateko erabiliko ditu Uxuek. “Taldearen biziraupena bermatzea” da helburua.2016ra arte, diru-laguntza gehiago ez dio emango Diputazioak saskibaloi taldeari. Bilbaok jakinarazi duenez, 2012ko aurrekontuetatik geratzen diren 19,9 milioi euroetatik hartu dituzte 5,2 milioiak. Uxuek bizi duen egoera ekonomiko kaskarraren erantzule bezala bi faktore aipatu ditu. Batetik, aurtengo aurrekontuetan Diputazioak saskibaloi taldearentzako 1,9 milioi euroko laguntza bertan behera utzi izana. Bestetik, babesleak oraindik hitzartutako euro bakarra ordaindu ez izana.

Erabakiak haserrea piztu du herritar ugariren eta oposizioko alderdien artean. Aldundiak aurtengo aurrekontuetan 123 milioi euroko murrizketak iragarri ditu, eta Uxueri zorra barkatu izana gogor kritikatu dute askok.

Iñaki Egaña PSEko bozeramailearentzat erabakia “eskandaluzkoa” da. “Ez du zentzurik”, adierazi du: “Ahaldun nagusiak azaldu egin beharko du zein arrazoik eraman duten bizkaitar ororen dirua berea balitz bezala erabiltzera, saskibaloi talde bat laguntzeko. Aurrekontuetatik geratu den diruaren laurdena klub pribatu bati ematea etikoki eta moralki onartezina da”.

PPko bozeramaile Esther Martinezek esan du konponbide “baldarra” eman nahi dietela klubak dituen arazo ekonomikoei. Ahaldun nagusiaren “fidagarritasuna” zalantzan jarri du, azaroan adierazi zuelako kirol taldeek onartu egin zutela Diputazioak diru-laguntzak kentzea.

Joseba Gezuraga EH Bilduko ordezkariaren hitzetan “asaldagarria” da Bilbo Basketi laguntza publikoa ematea, Diputazioak gizarte zerbitzuetarako dirurik ez dagoela dioen bitartean. Era berean, gogorarazi du Bizkaiko udal ugarik eskatu diotela diru-laguntza Aldundiari, oinarrizko zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izateko, eta Diputazioak uko egin diola zentzu horretan ahalegin bat egiteari.

Hain justu, Urduñako EH Bilduk salatu duenez, Diputazioaren erabakiak “argi uzten du foru erakundearen lehentasunak zeintzuk diren”. Aldiz, herriak daukan zorrarentzako laguntzarik ez dutela jaso dio alkatetzan den alderdiak: “Urduñako Udalak hilabeteak daramatza Aldundiaren inplikazioa eskatuz; momentuz, Aldundiak, ezezko borobila eman dio Udalak Urduñederra elkarte publikoan duen partaidetza handitzeko egindako proposamenari. Udalaren zorpetzea erakunde horren ardura dela da Aldundiaren argudio nagusia”.

@Alternatiba-k Twitterren irudi hau zabaldu du:

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean
Qatarreko petrodolarrek babestutako Europako futbol taldeei buruz hitz egin nuen pasa den astean, ohartu gabe talde horien armarrietan ere izan dutela eraginik jabe berrien desioek.

Eman begiratua Paris Saint Germain (PSG) taldeko armarri hauei. Ezkerrekoa 2002tik 2013ko otsailera bitartean erabili zuten frantziarrek, eta eskuinekoa datorren denboralditik aurrera erabiliko dute. Urdin tonalitateak desberdinak izatetik harago, diferentziarik sumatu al duzue?

Hala da: Paris marka indartu nahi izan du Al-Khelaifik; sortze urtea ezabatu da; Eiffel dorreak erdi-erdian jarraitzen du, apur bat txikiagoa den arren; eta azpian agertzen den sehaska desagertu egin da. Haren lekuan lis-lore handiago bat agertzen da orain. Zergatik?

Luis XIV-ren errege-sehaska da PSGko jabe berriek armarritik kendu dutena. Arabiarrentzat iraingarria da ikur hori, Luis XIV gurutzadetako borrokak gidatu zituen dinastia batekin lotzen dutelako. Erabakiarekin bat agertu ez diren zaleak lasaitzeko, lis-lorea armarrian mantentzea erabaki dute. Frantziako errege-familiaren ikurtzat hartzen da lore hori.

Real Madrilen koroa, gurutzerik gabe

Iaz, Real Madrilen armarritik koroaren gurutzetxoa kentzea erabaki zuen Florentino Perez presidenteak. Taldearen marka herrialde musulmanetan zabaltzerakoan erabiltzen da armarri berria. Erabakiaren atzean arrazoi ekonomikoak daude, nola ez: 2015ean Real Madrid Resort mega-proiektu turistikoa inauguratuko dute Arabiar Emirerri Batuetako irla batean. 1.000 miloi euro inbertituko dituzte obra faraoniko horretan eta Real Madrilek diru kopuru ederra poltsikoratuko du. Eta noski, ez da komeni musulmanak huskeria batengatik haserretzea.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
Nahitaez irakurri beharreko komikia dela uste du jende askok. Liburua utzi zidanak ere gauza bera pentsatzen du. Laga zidanean, ordea, gomendio bakar baina “inportantea” eman zidan: “Irakurtzen hasi baino lehen erre ezazu peta bat”. Garesti ordaindu nuen jaramonik egin ez izana.

John Difool detektibeak nola, halaxe hasi dut komikia, buruz behera.

El Incal baino kabroiagorik! Komikiak umeentzako direla diotenei eskatuko nieke liburu hori irakurtzeko, eta ondoren idatzi dezatela fundamentuzko testu iruzkin bat, argumentuaren nondik norako guztiekin eta pertsonaien erradiografia psiko-meta-suprafisiko osatuarekin, lizeo garaian egiten genituen horietakoa. Eta ez izateko beldurrik amaiera deskubritzeko, gustura jango dudala bidea argituko didan spoiler bat.

Gaur arte, liburu bakar batek ere ez nau El Incalek bezain nahasirik sentiarazi. Ia hasieratik bukaeraraino estropezuka, noraezean. Ez naiz unibertso paraleloetara eramaten gaituen zientzia-fikziozale amorratua; super-boteredun super-heroi gutxik lortu dute nire onespena; Star Wars, Alien eta Matrix bezalako pelikulek ez naute hunkitzen; Bibliako pasarterik ez dut sekula irakurri… Beharbada horregatik kosta zait haria jarraitzea. Entrenamendu falta.

Saiatu naiz gauzak sinplifikatzen, pertsonaiak “zintzoak” eta “gaiztoak” multzoetan sailkatzen, eta ulertu dut giza eta estralurtar zibilizazioen akaberaren eta aro berriaren atarian gaudela, eta aliantzak beharrezkoak direla garaipena lortzeko eta Incal-ak botere bereziak ematen dizkiola barruan daramanari. Agian hori besterik ez da azken finean, baina…

Beste inori pasa al zaio gauza bera? Ala ni naiz bigarrenez irakurri beharko duen pertsona bakarra?

Onartu behar dut, bestalde, psikodelia otxentero ukitudun marrazki-koloreak ederrak direla. Ilustrazioak egokienak dira gidoi horrentzako, eta gidoia egokiena da ilustrazio horientzako, nonbait irakurri dudan moduan.

Fitxa

El Incal (jatorrizkoan L’Incal). Norma Editorial.

Jodorowski (gidoia) eta Moebius (marrazkiak).

Sei liburuk osatzen dute L’Incal saila. 1981 eta 1989 artean plazaratu ziren: L’Incal Noir (Incal beltza), L’Incal lumière (Incal argia), Ce qui est en bas (Behealdean dagoena), Ce qui est en haut (Goialdean dagoena), La cinquième essence I-Galaxie qui Songe (Bosgarren esentzia I-Amesten duen galaxia) eta La cinquième essence II – La planète Difool (Bosgarren esentzia II-Difool planeta).

Orrialdeak orotara: 312 (koloretan).

Egin ez zen filmaren trailerra

1980ko hamarkadan, Pascal Blais zuzendariak zinemara eraman nahi izan zuen Incal komikia. Proiektuak ez zuen aurrera egin, baina Pascal Blais Studios enpresak filmaren trailerra egin du, jatorrizko materiala digitalki tratatuta. Hemen duzue emaitza:

Click here to view the embedded video.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Euskal Herriko itzulia: Lehoi bihotza eta cannabis usaina
Gauza kuriosoak irakurtzen ari gara egunotan Twitterren, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren inguruan.

Jens Voigt ziklista alemaniarrak, duela bi urte Euskal Herriko zaletuei esker oneko gutuna idatzi zienak, Amets Txurrukari txio bat eskaini zion atzo, Etxebarriakoa Itzuliko lehendabiziko bi etapetan ihesean ibili dela-eta. Txioa bitxia da, euskaraz zuzentzen baitzaio Voigt Ametsi.

Txurruka = Lehoi bihotza !! Izugarria Ametsek egin duena! He has a lionheart and my deepest respect!! 2 days alone in breakaway in a row!!

— Jens Voigt (@thejensie) 2013 apirila 2

Philippe Gilbert ziklista belgikarrak, Munduko Txapeldun eta duela hiru aste flandriar “separatismoaz” adierazpen polemikoak egin zituenak, txio bat eskaini zien atzo Euskal Herriko zaletuei, darien usaina dela-eta.

I like to inhale cannabis in every single climb of this race. Pais vasco.

— PHILIPPE GILBERT (@PhilippeGilbert) 2013 apirila 2

Agian ez da zehazki bide ertzeko zaletuei buruz ari, mendateak igotzen ari direnean ziklistek ezker-eskuin uzten dituzten zelaiez baizik, auskalo. Berdin du, tipoak usaimen izugarri ona duenik ezin ukatu. Tartean behin motorrean doazen ertzainengana zergatik hurbiltzen den badakigu: “Hemen, ezkerretara, marihuana plantazio bat dago, fijo”, “laranjaz jantzita dauden zaletu horiek dozena erdi peta erre dituzte gutxienez”… Ez dut esango egia ez denik, petak erretzearena esan nahi dut, baina (barka demagogia txiste txarra) tropelean berarekin doazen txirrindulariek ere ez dute usain ederra izango…

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

Zergatik erosten dituzte arabiar boteretsuek Europako futbol taldeak?
Abdullah ben Nasser Al Thani jekea, Malagaren bufandarekin; Leo Messi Bartzelonako jokalaria; eta Nasser Al-Khelaifi PSGko presidentea, Slatan Ibrahimovic fitxatu zuenean. Guztiek jokatuko dute Europako Txapeldunen Ligako azken fasea.

Europako Txapeldunen Ligako azken fasea jokatuko duten zortzi futbol taldeen artean, Qatarreko petrodolarrek babestutako hiru daude: Bartzelona, Malaga eta Paris Saint Germain (PSG). Al-Thani dinastia boteretsua eta Qatar Sport Investment inbertsio funtsaren adarrak ageri dira operazio guztien atzean.

2010ean Bartzelonak akordioa sinatu zuen Qatar Foundation-ekin (QF). 2016ra bitartean 170 milioi euro jasoko dituzte kataluniarrek. Irabazi asmorik gabeko erakunde erdi-pribatua da QF. 1995ean sortu zuen Hamad bin Khalifa Al-Thani jekeak, Qatarreko emirrak. 2013-14 denboraldian Qatar Airways hegazkin konpainiaren izenak ordezkatuko du QF-ren logoa.

Malagaren egoera ekonomiko kaskarra medio, 2010ean taldea erosi egin zuen Abdullah ben Nasser Al Thani jekeak, eta ordutik bera da Malagako presidentea. Besteren artean, akzioak ditu Dohako Bankuan, hainbat hoteletan, merkataritza-guneetan, bidaia agentzietan eta PhoneSat telefono konpainian. Malagak iaz lortu zuen aurrenekoz Txapeldunen Ligarako sailkatzea.

Qatar Investment Authority (QIA) inbertsio funtsa da, 2012az geroztik, PSG-ko akziodun bakarra. Tronurako oinordeko Seikh Tamim Bin Hamad Al Thani da QIAren jabea, eta Nasser Al-Khelaifi negozio-gizona PSG-ko presidentea. Qatarreko Tenis Federazioko presidentea da Al Khelaifi, eta Al Jazeera Sports-eko zuzendaria. PSG munduko talde aberatsenetakoa da egun. 2011-12 denboraldian 108 milioi euro xahutu zituen fitxaketetan, beste inork baino gehiago.

Arabiar aberatsek zergatik erosten dituzte futbol taldeak?

Manchester City-ren futbol zelaiaren inguruan hirigintza-plan erraldoia egingo dute.

“Gutiziagatik, kapritxoagatik”, uste dute askok: “Nahikoa diru dute eta euren burua ezagutzera emateko modua da”. Oker daude.

Arabiar boteretsuek ez dituzte Europako futbol taldeak erosten soilik ospea lortu gura dutelako. Ongi pentsatutako operazioak dira, etekin ekonomiko ahalik eta handiena lortzea helburu dutenak.

2011n, esaterako, Marbellako portua handitzeko obrak nork egingo zituen iragarri zuen Andaluziako Diputazioak: Nasir Bin Abdullah & Sons konpainiak, Malaga taldea erosi zuen jekearen enpresetako batek. Urte hartako apirilean, Dubaiko Royal Emirates Group inbertsio taldeak Getafe futbol talde espainiarra erosi zuen. Bada, konpainia horrek M-45 errepidetik hurbil kirol-hiri handi bat eraikitzeko proiektua mahai-gaineratu zuen handik denbora gutxira. Hiriak izango lituzke 25.000 ikuslerentzako futbol zelai berria, zelai txikiago batzuk, hotel bat, laku bat… Proiektuak aurrera egiten badu, gaur egungo zelaia bota eta etxebizitzak eraikiko dituzte bertan.

Beste inbertsio funts batek, Abu Dhabi United Group for Investment and Development Limited taldeak, Manchester City futbol taldea erosi zuen 2008an, 250 milioi euroren truke. Fitxaketetan beste 480 milioi euro xahutu ditu, baina ez dirudi garestiegi aterako zaionik. Izan ere, futbol zelaiaren inguruan 1.120 milioi euroko hirigintza-plana ari dira garatzen.

Qatargate: ustelkeria zantzuak

‘Qatargate’ izenburupean azaleratu zituen ‘France Football’ aldizkariak ustezko ustelkeria kasuak.

Europako Txapeldunen Ligan duen presentziatik haratago, Qatarren influentzia agerian utzi du 2022ko Munduko Futbol Txapelketa jasotzeko hautatu izanak. Futboleko goi-organoak pozik azaldu dira, baina izendapenak ustelkeriaren mamua astindu du: France Football aldizkari frantziarrak pasa den urtarrilean salatu zuenez, ustez Qatarrek erosi egin zituen bere aldeko botoak.

Qatargate izeneko erreportajeak Nazioarteko Futbol Federazioa (FIFA), Michel Platini UEFAko presidentea, Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentea eta Nicolas Sarkozy frantziar presidentea ditu jomugan, besteren artean.

2010eko azaroaren 23an, 2022ko Mundialaren egoitza hautatzeko bozketa-eguna baino astebete lehenago, Parisen egindako “bilera sekretuaz” mintzo da France Football. Astekariak dioenez, Sarkozy, Platini, Tamin bin Hamad Al-Thani printzea eta Sebastien Bazin Colony Capital-eko ordezkaria zeuden bilera horretan. Garai hartan zorrek itotako PSG taldearen jabeetako bat zen Colony Capital. Bada, ustez, Al-Thani printzeak aipatu bileran erosi zuen taldea. Halaber, Parisen bildutakoek kirol munduari buruzko telebista kate berria sortzea erabaki zuten, Sarkozyk begiz jota zeukan Canal Plus katearekin lehiatuko zena.

Trukean, Platinik Qatarren alde bozkatuko zuen; eta ez AEBen alde, hasiera batean aurreikusi bezala.

2010eko abenduaren 2an, Joseph Blatter FIFAko presidenteak iragarri zuen 2022ko Munduko Txapelketa Qatarrek jasoko duela, hainbat arazori aurre egin beharko zaien arren. Platinik, adibidez, Txapelketa neguan jokatzeko eskatu du, udan 40-50 gradu izan ohi direlako Qatarren. UEFAren araudia aldatzea ekarriko luke horrek, baina handiak dira interesak…

Al-Thani dinastiako kide bat da, Mohammed bin Hamad Al-Thani jekea,“Qatar 2022” hautagaitzaren batzordeko presidentea.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

“Sexia” naun, beraz lekutxoa dinat kirol prentsan
El Mundo Deportivok ‘Bola rosa’ atalean paratzen ditu argazki-bilduma “sentsualak”. ‘Balón rosa’ atalean Sportek. Sarri egiten dute bat kirol prentsak eta prentsa arrosak, hartzaile ustez desberdinak dituzten arren.

Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino.

Era berean, gizonezko kirolarien bikotekide, emazte eta ustezko maitaleek aukera handiagoa dute kirol prentsan agertzeko, gizonezkoen tamainako balentriak lortu dituzten emakumezko kirolariek baino.

“Sexi” hitza kakotx artean idatzi dut hura edo haren baliokideren bat (“ikusgarria”, “beroa”, “probokatzailea”…) delako kirol-egunkariek emakumeei buruz ari direnean gehien erabiltzen duten terminoa.

Emakumeak kirol-prentsan duen presentzia aztertu asmoz, bost egunkariren webguneak arakatu ditugu azken hiru egunetan, asteazkenetik gaur arte: Espainiako Sport, Marca eta El Mundo Deportivo; Frantziako L’Equipe eta Italiako La Gazzetta dello Sport. Haien webguneen azalei eman diegu begiratua, sailetan sartu gabe.

Orotara 660 albiste aurkitu ditugu. Ia guztiak, noski, kirol albisteak dira, badauden arren aisialdiarekin lotutakoak, zinema, musika, moda eta antzerakoei buruzkoak, haietako asko egunkari horien talde berekoak diren beste aldizkari batzuetatik errebotatuak.

660 albiste horietatik, 621etan (%94) gizonak dira protagonista, eta 39tan (%6) besterik ez emakumeak.

Bada, emakumeak protagonista diren 39 albiste horietatik, 21etan titularrak ez du zerikusirik kirolarekin. Alegia, emakumeak ez daude webguneotan kirol emaitzengatik, bestelako “merituengatik” baizik. Eta meriturik inportanteena, nola ez, bainujantzi edo bikinia “dotore” geratzea da.

Aldiz, gizonezkoak protagonista diren albisteen ia %100ean kirola da hizpide, tartean txotxolokeria galantak aurki daitezkeen arren: ez dakit noren look aldaketa, hau entrenamendura berandu heldu dela, bestea taldekidearekin haserretu dela, beste hura prentsaurrekora ez dela azaldu, hark gola modu berezian ospatu duela…

Aztertutako webgune guztietan gizonezko/emakumezko edukien ehunekoak berdintsuak dira, salbu eta Frantziako L’Equipen. Emakumeak protagonista dira webgune osoko albisteen %12,5ean, eta bakarra aldentzen da kirol jardueratik: gizonezko futbolarien emazteen argazki galeria.

WEBGUNE GUZTIETAKO EMAITZA ZEHATZAK IKUSI (pdf)

Ohiko hedabideetan, orekatuago

Bera-Bera taldeko Matxalen Ziarsolo, Diario Vascok plazaratutako argazkian.

Azken hiru egunetako Berria, Gara, Diario Vasco, Deia eta Le Journal egunkarien Kirol sailetan 203 albiste aurkitu ditugu. Datuak baikorragoak diren arren, kopuruan ez dago alde ikaragarri handirik kirol-prentsarekin, emakumeak 22 (%10,9) albistetan baitira protagonistak.

Aldiz, protagonista gizonezkoa zein emakumezkoa izan, edukien tratamendua berdin-berdina da. Alegia, kirolaren esparruan egindako lanagatik dira emakumeok protagonista, eta ezaugarri hori da azpimarratzen dena. Parentesi moduan, eta autokritika gisa, aitortu behar dut blog honetan ere emakumeek presentzia askoz ere txikiagoa dutela.

Nire burua zuritu dezaket esanez kirol prentsaren publikoa maskulinoa dela bereziki, eta hura asetzea dela nire helburua. Zer esanik ez, kirol-egunkariek askoz ere argiago dute bazka zein harrapakariri eman behar dioten. Argumentu bera, darabilte, ordea, telezaborra defendatzen duten horiek: “Publikoak horixe nahi du”.

Eredu maskulinoa indarrean

Ez dut uste helburu nagusia izan beharko litzatekeenik emakumezko kirolariek egunkari espezializatuetan presentzia handiagoa izatea, ez behintzat gaur egungo eredu maskulinoari eusten dioten bitartean. Eredu hori aldatzea garrantzitsuagoa da, emakumeak euren kirol jarduerarengatik azaleratzea. Ondoren gizon-emakume kopurua gehixeago orekatzea lortuko balitz, askoz ere hobeto, normaltasun isla litzatekeelako. Ohiko prentsak aurreneko pausoa emana du: berdin tratatzen ditu gizon eta emakumeak. Kirolaren mundua, profesionala batez ere, zein maskulinoa den aintzat hartuta, irreala litzateke %50eko kopurua eskatzea, baina…

Alegia, kazetariok ere badugula zeresanik honetan guztian. Feminista izatea dagokigu, batzuek talibantzat hartuko gaituzten arren.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

MC Allez, il capo
Kokotekoa eman edo zerbeza batera gonbidatu ez dakizun gizaseme horietako bat da MC Allez. Tropela.net-eko lagunek denboraldia ofizialki ireki dutela aprobetxatuz, musika eta txirrindularitza uztartzen dituen bideoklipa ekarri dut hona. Asteburuari indartsu ekiteko, Le Velo.

Click here to view the embedded video.

Bai, nik ere zerbeza batera gonbidatuko nuke.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile