“Sexia” naun, beraz lekutxoa dinat kirol prentsan
Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino. Era berean, gizonezko kirolarien bikotekide, emazte eta ustezko maitaleek aukera handiagoa dute kirol prentsan agertzeko, gizonezkoen tamainako balentriak lortu dituzten emakumezko kirolariek baino. “Sexi”...
Read MoreAStapotroak
Ikusi bi argazki hauek. Barça vs Athletic (As) Ezer arrarorik sumatu al duzue? Hala da: beheko irudian Athletic-eko atzelari bat –arrasto horiaren gainean egon beharko litzatekeena, behetik hasita bigarrena– desagertu egin da. Madrilgo As egunkariak publikatu du argazkia, Bartzelonak sartutako golean, Dani Alves jokoz kanpo zegoela argi uzteko. Zein majaderori bururatu ote zaio argazkia hala manipulatzea? Eta publikatzeko baimena ematea? (Benetan, ez dakit kirol prentsak bezalako...
Read MoreYesteren ipurdiagatik, ‘El Correo’ popatik hartzera
Larunbatean El Correo egunkariak Athletic-eko jokalari batzuen argazkiak plazaratu zituen. Menorcan zeuden, yate batean, Joseba Etxeberriaren agurra “ospatzen”. Lehenengo planoan Fran Yeste, biluzik, hauspez, yatearen aurrealdean etzanda. Yeste jada ez dago taldean, baina jokalari zurigorriei ez zaie gustatu argazki horiek aireratzea, eta El Correo “boikoteatzea” erabaki dute: “Onartezina iruditzen zaigu eremu pribatuko argazkiak publiko egitea. (…) Ondorioz,...
Read MoreProstituzioa salbatzaile
Karma aldizkariak eta Humorenlared.com webguneak bultzatu dute Salba ditzagun El Diario Vasco eta El Correo izeneko kanpaina. Antza, zenbait enpresek uko egin diote bi egunkari horietan publizitatea jartzeari, sexu-esplotazioarekin –prostituzioarekin– lotura duten iragarki laburrak argitaratzen dituztelako. Diru-sarrera horiek galduz gero, desagertzeko arriskuan egongo lirateke eta hori, noski, ez dago onartzerik. Karmakoek umorez heldu diote gaiari –DV eta El Correo laguntzeko...
Read MoreMonarkiari bai
Espainiako Erregeak Donostian izan ziren asteazkenean. Goizean Aquariuma ber-inauguratu zuten. Arratsaldean, berriz, Diario Vasco-ren egoitzan izan ziren. Aquariumerako txangoa konpainia ederrean egin zuten, besteren artean, Monakoko Carolinak lagundu baitzien. Hannover-eko printzesa Diario Vascoren errotatibara ez zen joan, baina haren hutsuneak apenas kendu zion glamourrik espedizioari. Zenbaitzuk pentsatuko duzue artikulua hiruzpalau txiste errazekin osatuko dudala, Caiga Quien Caiga-ren...
Read More“Caverna mediàtica espanyolista”
“Manipulazioaren profesionalek izorratu egin nahi gaituzte. Izorratu nahi gaituzte gure historiako unerik gozoenean gaudelako. Tira, ez naiz ezer berria deskubritzen ari, kobazulo mediatiko espainolistatik datorren prentsa delako”. Joan Laporta Bartzelona futbol taldeko presidentearen hitzak dira. Laportak hitzaldia eskaini zuen hilaren 30ean Ramon Llull Unibertsitatean. Madrilgo hedabideak haserre dauzka aspalditik, eta duela lau egunekoa bezalako interbentzioek bere aurkako...
Read More

Iruzkin berriak