Slump doktorearen zaintiratua
    Hasiera » Kirola » Dopinak ba al du loturarik minbiziarekin?
    urt23 0

    Dopinak ba al du loturarik minbiziarekin?

    Atalak: Kirola, Osasuna

    Armstrong

    ‘Armstrong kasuak’ dopinaren eta minbiziaren arteko loturari buruzko eztabaida berpiztu du. Harremanik erakusten duen froga zientifikorik ez dago… oraingoz. (Argazkia: Bleacher Report)

    1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute?

    “Ez dakigu esteroideek, hazkunde hormonek eta eritropoyetinak (EPOak) minbizi zelulak sortu ditzaketen ala ez; ez dago argi”. AEBetako Langone zentroko Arjun Vasant onkologoak ABC News-en egindako adierazpenokin bat datoz aditu gehienak.

    Esteroide anabolikoak hizpide, Erromako Tor Vergata Unibertsitateko doktore Lucio Tentorik dio oso zaila dela minbiziarekin izan dezaketen loturari buruzko emaitza erabat fidagarriak lortzea, sustantzia horiek dosi handietan hartzen direlako, beste droga batzuekin nahastuta. Dena den, agente dopatzaileak denbora luzean erabiliz gero, kirolariengan minbizia garatzeko arriskua handitu lezaketela azaldu zuen Tentorik, 2007an argitaratutako txostenean (pdf).

    “Armstrongek berak ere pentsatuko zuen beharbada harremanik egon zitekeela”, dio Langone zentroko Art Caplan bioetikan adituak: “Minbizia, baina, genetika eta inguruarekin lotutako faktore ugariren konbinazioak sortzen duen arazo oso korapilatsua da”. Bere hitzetan, esteroideek sortutako beste arazo batzuek (hezurretako arazoek, desoreka hormonalek edota testikulu eta obarioei eragiten dien hipogonadismoak, esaterako) gehiago kezkatzen dute, “minbizi goiztiarrarekin izan lezakeen loturak baino”.

    epo

    EPO edo eritropoyetinak globulo gorrien kopurua handitzen laguntzen du. (Argazkia: Delwarl / Wikipedia)

    Brian Alexander kazetariak ere gaiari buruz idatzi du NBC News-en plazaratutako artikulu batean. Hainbat adituk uste du EPOak minbizi mota batzuk elikatu litzakeela. Gaur arte, ordea, ez da ikerketa zehatzik egin barrabiletako minbiziaren inguruan. Drab Scott Pittsburgh-eko Unibertsitateko irakaslearen hitzetan, minbizi zelula batzuk (kolon, giltzurrun edota bularretakoak) sentikorrak dira EPO hormonarekiko: “Tumore-zelulen hazkundea bultza dezaketen propietateak ditu EPOak”.

    EPOa terapia gisa

    Eritropoyetina, globulo gorrien kopurua biderkatzen duen heinean, minbiziaren aurkako terapietan erabili ohi da, kimioterapiaren zeharkako efektuetako bat den anemia borrokatzen laguntzen duelako. Egindako ikerketek ondorio kontrajarriak azaleratu dituzte. Aditu batzuen arabera, minbizia duten herritarren artean, EPOa kontsumitu dutenek biziraupen-tasa baxuagoak erakusten dituzte. Beste ikerketa batzuek, ordea, kontrakoa diote.

    “Oraindik ez dakigu EPOak zein eragin duen minbiziarengan”, berretsi du UCLAko Jonsson Comprehensive zentroko onkologo Bartosz Chmielowskik. “EPOa soilik erabili behar da anemiaren kausa bakarra kimioterapia denean”. Gaitza terminala denean, medikuek bizitza-kalitatea hobetu eta transfusioak ekidin nahi dituztenean ere erabili daiteke eritropeyetina.

    Esteroideak eta hazkunde-hormonak

    “Froga zientifikorik ez dagoen arren”, Wisconsin-eko Unibertsitateko doktore Norman Fostek ohartarazi egiten gaitu: “Ez ninduke harrituko gaurtik 30 urtera bitartean prostata-minbizien gorakada bat ikustea, esteroideak erabiltzen dituzten pertsonen artean”. Izan ere, testosterona (hormona esteroidea da) moduko androgenoek prostata-minbizia elikatu dezakete.

    Testosterona

    EPOa, odol transfusioak eta testosterona erabili izana aitortu du Armstrongek. (Argazkia: Steroidscycles.net)

    Bestalde, “hazkunde-hormonekin eta gisakoekin jokatzeak” zelula anomalo, ezohiko eta minbizidunak handitu eta tumore-prozesuak garatu ditzakeela dio Daniel Brotons Kataluniako Generalitateko kirol kontseiluko medikuak, Carreras por montaña webguneak argitaratutako elkarrizketan. Bere hitzetan, gorputzari hormonak artifizialki ematen zaizkionean, honek berez sortzeari utzi eta arazo iturri izango da: “Nire gorputzak testosterona jasotzen badu, hura sortzeari laga eta nahasmendu handiak eragingo ditu”.

    “Dopinak eragindako kalteak estali egiten dira”, salatu du Brotonsek: “Giltzurrunetako arazoek dialisia sor dezakete, eta hazkunde-hormonek diabetea. Baina hori guztia ez da esaten”. Bestetik, kontrolei iskin egiteko, kimikoki geroz eta garatuagoak diren sustantziak erabiltzen dira: “Ez dute kontrolik pasatzen, eta ezin daitezke farmazia edo ospitaletan eskuratu. Horrek sustantzia klasikoak baino arriskutsuago bilakatzen ditu. Ez diote soilik kontsumitzaileari kalte egiten. Nahasmendu genetikoa eragin dezakete, eta gaitza seme-alabei transmititu. Pertsona batek seme-alaba diabetikoak izatea, sustantzia dopatzaileak hartu dituelako… gai zaila da”.

    Erantzun zehatzik ez duen gai korapilatsu eta labainkorra da, ezbairik gabe, baina ikertu eta gizarteratu beharrekoa.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Jon Torner Zabala

    Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

    @jtorner Twitterren

    Jarraitu @jtorner

    Tweets by @jtorner

    Azken bidalketak

    • UEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak
    • Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
    • Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean

    Iruzkin berriak

    • Laurencia --> Zergatik hitz egin du orain?
    • Protestas contra los últimos fusilamientos de Franco - Pedradas --> Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Mikel Begoña --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Chris Searles --> Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Pernan --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Abuztua 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008

    Atalak

    • Antzerkia
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Euskara
    • Futbola
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hizkuntzak
    • Internet
    • Kirol psikologia
    • Kirola
    • Kirola eta politika
    • Komiki kritikak
    • Komikiak
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA