Slump doktorearen zaintiratua
    Hasiera » Kirola » Zergatik hitz egin du orain?
    urt18 0

    Zergatik hitz egin du orain?

    Atalak: Kirola

    Armstrong

    Lance Armstrongek 2005era bitartean debekatutako sustantziak hartu zituela aitortu du Oprah Winfrey kazetariak egindako elkarrizketan.

    Azkenean aitortu du guztiok genekiena. Debekatutako sustantziak hartu zituela, alegia. Hainbeste urtetan egia ukatzen aritu ostean, Lance Armstrong ziklista estatubatuarrak ebidentziei men egin behar izan die. Zergatik orain?

    Galdera horixe egin dio bart Oprah Winfrey telebista aurkezleak. “Galdera logikoena hori da”, erantzun dio amerikano harroxkoak. “Ez dakit. Ez dut erantzun handirik. Berandu heldu da, hori egia da. Litekeena da jende gehienarentzat ere berandu heltzea, eta hori nire errua da. Egoera hau sarri errepikatu den gezur handi bat zela ikusi nuen. Bazirudien ‘ez’-aren bidea onartu nuela, eta ez nuela hura bazterrean utzi nahi”. Armstrongek azaldu du garaipen goseak eraman zuela dopatzera, “edozein preziotan irabazi nahi izateak”.

    Hainbat dira Armstrongen erabakia azaldu gura duten hipotesiak. Bere izaeraz mintzo dira asko, izaera berezi horren parte den lehiakortasunaz; erretiratu ostean bere gosea ase zuten IronMan eta triatloietan lehiatzen jarraitu nahi badu, derrigor aitortu behar baitzituen egindakoak. Bere Fundazioa (Livestrong) ekonomikoki babestu duten erakunde eta enpresariek egin dioten presioa aipatu dute besteek; babes hori galtzerik nahi ez badu, derrigor garbitu behar baititu bere kontzientzia eta irudi publikoa.

    Izaera berezikoa da Armstrong, “ego” handikoa, Axier Sukiak Tropela.net webgunean idatzi duen moduan: “Lancek ezin du bizitza publikotik aldenduta bizi, gezur bati eutsita, bere popularitatea egunetik egunera nola erortzen den ikusten duen bitartean. Bere bizitzaren bigarren zatirako zituen asmoei (Fundazioa, ibilbide politikoa) ezin die betiko uko egin, ez behintzat borrokarik egin gabe”. Eta birgaitzeari ekiteko, “ezinbestekoa du aitorpenaren langa mingarri eta arriskutsua gainditzea”. Ez dakigu lortuko duen, baina eroriz gero, min hartuko duen bakarra ez da bera izango, hori ziur. Zirko esperpentiko honetako pailazo-trapezista gehiagok egingo du irrist zabor-kaka hari labainkorretan. Oraingoz Armstrongek bere errua aitortu besterik ez du egin. Ez du inor salatu, ez du argitu debekatutako sustantziak nork ematen zizkion, odol transfusioak egiten nork laguntzen zion, berak egindakoak nork ezkutatzen zituen eta abar eta abar. Baina piztia gehiegi estutzen badute, haren haginkadek jende asko zaurituko dute.

    Egindakoa aitortzea zergatik da “arriskutsua”?

    Armstrongek behin eta berriro esan du sekula ez duela legez kanpoko deus egin. Derrigor mantendu behar zuen rol hori, kontrakoa frogatzerik balego, epaiketa zibil bati aurre egin beharko liokeelako, Egoitz Lizasok Tropela.net-en nabarmendu duen bezala: “US Postal taldeak jaso zuen diru publikoa asmo txarrez erabiltzea leporatuko liokete. Ez litzateke txantxetakoa izango”.

    Gezurrezko zina egiteagatik ez dute espetxeratuko, delitu hori preskribatu egin delako, baina AEBetako Justizia Departamenduak bere aurka egin lezake berriro, adituek pentsatzen duten arren ez dela halakorik gertatuko. Duela bi urte ere Justiziak ikertu egin zuen Armstrong. Ez zuen  kargurik aurkitu, ordea. Auzia bere horretan laga zuen, eta ez dirudi berriro helduko dionik. Ikusiko dugu.

    Txirrindularitzaren mundua hizpide, Armstrongek guztia gezur potolo bat zela adierazi du, burbuila batean bizi zela. Gauza bera esan zuen David Millar txirrindulariak duela bi hilabete, Canal+ telebista katean. Gezurrak gezurren gainean. Eta kaka guztiaren azpian, txirrindulariak eurak. Eta nazka-nazka eginda gauden zaletuak.

    Informazio gehiago:

    Elkarrizketaren inguruko artikulu eta bideoak ABC telebista katearen webgunean.

    Elkarrizketako pasarte batzuk gaztelaniaz Esciclismo.com webgunean.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Dopinak ba al du loturarik minbiziarekin? | Slump doktorearen zaintiratua - [...] txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. ...
    2. Laurencia - ...Websites you should visit... [...]Nice blog here! Also your website lots up fast![...]...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Jon Torner Zabala

    Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

    @jtorner Twitterren

    Jarraitu @jtorner

    Tweets by @jtorner

    Azken bidalketak

    • UEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak
    • Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
    • Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean

    Iruzkin berriak

    • Laurencia --> Zergatik hitz egin du orain?
    • Protestas contra los últimos fusilamientos de Franco - Pedradas --> Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Mikel Begoña --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Chris Searles --> Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Pernan --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Abuztua 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008

    Atalak

    • Antzerkia
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Euskara
    • Futbola
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hizkuntzak
    • Internet
    • Kirol psikologia
    • Kirola
    • Kirola eta politika
    • Komiki kritikak
    • Komikiak
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA