Slump doktorearen zaintiratua
    Hasiera »

    Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”

    2013-05-09  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

    “Nire helburua da Errealaren antzeko taldea osatzea, nortasun indartsu eta familiaritate handikoa”
    (Argazkia: Corsica Connection)

    Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko presidente kargua. Joachin Barbierrek eta Romain Canuttik Panenka aldizkarian egin dioten elkarrizketa euskaratu eta osorik jaso dugu blogean. ARGIAren 2.368. zenbakian argitaratutako Korsikako futbola: Nazionalismoaren suspertzeari helduta (pdf) erreportajearen osagarri da elkarrizketa hau. (gehiago…)

    Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka

    2013-04-30  //  Kirola  //  Iruzkin bat

    Erromeria

    Er(r)omeria munduko tontorrik garaienera.

    Esaldiak ez du adiera bikoitzik. Antza, dozenaka sherpak hiru eskalatzaile europarri eraso egin diete Everesten, 7.000 metrora. (gehiago…)

    Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera

    2013-04-24  //  Ekonomia, Kirola  //  Iruzkinik ez

    Bilbo Basketeko jokalariak burumakur, Eurokopako finala galdu ostean. Taldearen biziraupena bermatzea ei da Diputazioaren asmoa.

    Bilbo Basketeko jokalariak burumakur, Eurokopako finala galdu ostean. Taldearen biziraupena bermatzea ei da Diputazioaren asmoa.

    Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak bazekien erabaki polemikoa dela, baina aurrera egin du: Uxue Bilbo Basket taldeari 5,2 milioi euro emango dizkio Diputazioak aurten. 1,5 milioi eskura jasoko ditu, eta gainerako 3,7 milioi euroak Ogasunarekin duen zorra kitatu ahal izateko erabiliko ditu Uxuek. “Taldearen biziraupena bermatzea” da helburua. (gehiago…)

    Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean

    2013-04-11  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Qatarreko petrodolarrek babestutako Europako futbol taldeei buruz hitz egin nuen pasa den astean, ohartu gabe talde horien armarrietan ere izan dutela eraginik jabe berrien desioek.

    Eman begiratua Paris Saint Germain (PSG) taldeko armarri hauei. Ezkerrekoa 2002tik 2013ko otsailera bitartean erabili zuten frantziarrek, eta eskuinekoa datorren denboralditik aurrera erabiliko dute. Urdin tonalitateak desberdinak izatetik harago, diferentziarik sumatu al duzue?

    (gehiago…)

    Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    2013-04-09  //  Komiki kritikak  //  4 iruzkin

    Nahitaez irakurri beharreko komikia dela uste du jende askok. Liburua utzi zidanak ere gauza bera pentsatzen du. Laga zidanean, ordea, gomendio bakar baina “inportantea” eman zidan: “Irakurtzen hasi baino lehen erre ezazu peta bat”. Garesti ordaindu nuen jaramonik egin ez izana.

    Difool

    John Difool detektibeak nola, halaxe hasi dut komikia, buruz behera.

    (gehiago…)

    Euskal Herriko itzulia: Lehoi bihotza eta cannabis usaina

    2013-04-03  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Gauza kuriosoak irakurtzen ari gara egunotan Twitterren, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren inguruan. (gehiago…)

    Zergatik erosten dituzte arabiar boteretsuek Europako futbol taldeak?

    2013-04-02  //  Ekonomia, Kirola  //  Iruzkinik ez

    qatar

    Abdullah ben Nasser Al Thani jekea, Malagaren bufandarekin; Leo Messi Bartzelonako jokalaria; eta Nasser Al-Khelaifi PSGko presidentea, Slatan Ibrahimovic fitxatu zuenean. Guztiek jokatuko dute Europako Txapeldunen Ligako azken fasea.

    Europako Txapeldunen Ligako azken fasea jokatuko duten zortzi futbol taldeen artean, Qatarreko petrodolarrek babestutako hiru daude: Bartzelona, Malaga eta Paris Saint Germain (PSG). Al-Thani dinastia boteretsua eta Qatar Sport Investment inbertsio funtsaren adarrak ageri dira operazio guztien atzean.

    (gehiago…)

    “Sexia” naun, beraz lekutxoa dinat kirol prentsan

    2013-03-08  //  Gizartea, Hedabideak, Kirola  //  Iruzkinik ez

    El Mundo Deportivok 'Bola rosa' atalean paratzen ditu argazki-bilduma "sentsualak". Sarri kirol prentsa eta prentsa arrosa.

    El Mundo Deportivok ‘Bola rosa’ atalean paratzen ditu argazki-bilduma “sentsualak”. ‘Balón rosa’ atalean Sportek. Sarri egiten dute bat kirol prentsak eta prentsa arrosak, hartzaile ustez desberdinak dituzten arren.

    Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino.

    (gehiago…)

    MC Allez, il capo

    2013-03-01  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Kokotekoa eman edo zerbeza batera gonbidatu ez dakizun gizaseme horietako bat da MC Allez. Tropela.net-eko lagunek denboraldia ofizialki ireki dutela aprobetxatuz, musika eta txirrindularitza uztartzen dituen bideoklipa ekarri dut hona. Asteburuari indartsu ekiteko, Le Velo.

    YouTube Preview Image

    Bai, nik ere zerbeza batera gonbidatuko nuke.

    Kontzertu klasiko baten metamorfosi berezia

    2013-02-22  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Anadolu Efes saskibaloi talde turkiarreko jokalariak musika klasikoaz “gozatzen” ari ziren, pieza baten hasieran musikariek eta publikoak ezustean harrapatu zituztenean. Kamera ezkutuko saio berezi eta ederra.

    YouTube Preview Image

     

    1 / 12123410Hurrengoa »

    Jon Torner Zabala

    Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

    @jtorner Twitterren

    Jarraitu @jtorner

    Tweets by @jtorner

    Azken bidalketak

    • Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
    • Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
    • Jainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean
    • Incal: galaxia paraleloetan katramilatua

    Iruzkin berriak

    • Mikel Begoña --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Chris Searles --> Eskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
    • Pernan --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Jon Torner Zabala --> Incal: galaxia paraleloetan katramilatua
    • Pernan --> Webkomikiak. Aitor Erañaren “RIP”, saritua

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Abuztua 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008

    Atalak

    • Antzerkia
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Euskara
    • Futbola
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hizkuntzak
    • Internet
    • Kirol psikologia
    • Kirola
    • Kirola eta politika
    • Komiki kritikak
    • Komikiak
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA