Irati Sarasuaren bloga
    Hasiera »

    Kartzela politika krudel honetan senide eta lagunen artean sortutako babes sarea oso indartsua da

    2013-04-25  //  Politika  //  3 iruzkin

    Iratxe Urizar Sare haurra besoetan duela

    Iratxe Urizar Sare haurra besoetan duela

    Ni Iratxe Urizar naiz. Herri honetan jende askok bezala, aspalditik dut espetxearekin harremana, hurbileko lagunak bisitatzen oso gaztea nintzela hasi nintzelako. Azken urteetan, hala ere, nire harremana bestelakoa izan da, nire senarra, Paul Asensio, 18/98 auzian zigortutakoa eta Alacanten preso dago eta. Gure harremana, bera zigorra betetzen ari zela hasi genuen. Bikote harremana kartzelan eramatea biok zer zen jakinda eta hasierako beldurrak pasata, argi izan genuen elkarrekin egon nahi genuela. Hori orain lau bat urte izan zen. Oso ezberdina da lagun bat edo bikotea izatea kartzelan, zentzu batean zure bizitzaren parte bat kartzelan dago eta. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nire desioa bikotearekin edo gabe ama izatea zen

    2013-03-04  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

    Pili eta Izadi Villena

    Pili eta Izadi Villena

    Ni Pili Villena naiz, nire semeak Izadi du izena, eta bikoterik gabe izan nuen. Ama izatea da bizitza osoan hartu dudan erabaki onena. Bizitza gozatzeko dela pentsatu izan dut beti, eta nahi eta ahal izan dudana egin dut momentu oro. Gaztea nintzenetik izan dut haur bat izateko grina, bikote bat izan nuen hamabost urtez, eta harreman hori amaitu zenean ere ideia bera nuen buruan. Nire desioa bikotearekin edo gabe ama izatea zen.

    Urteak pasa ahala ideiak nire buruan jarraitzen zuen. Hasiera batean adopzioa izan zen nire lehen aukera. Baina arazo asko izan nituen lortzeko, eta bigarren aukerari heldu nion ‘in vitro’ bidezko ernalkuntzari. Horretan ere zailtasunak izan nituen. Saiakera asko egin nituen.

    Hasieran, bost saiakera egin nituen, Logroñora (Espainia) joan nintzen anaia bisitatzera eta han beste saiakera bat egin nuen, baina ez nuen lortu. Sei hilabetez lasai egotea, eta gehiago ez saiatzea erabaki nuen. Oso sentibera nengoen ormona asko nituelako gorputzean, eta garbiketa bat egitea zen onena. Ondoren, berriro saiatu nintzen, ama izateko beharra nuelako. Beste bi saiakera egin nituen, eta azkenean lortu nuen.

    Bitarte horretan amore ematea ere pasa zitzaidan burutik. Haurdun nengoela esan zidatenean ezin nuen sinetsi, izugarria izan zen. Bi haur nituen barruan, bikiak. Baina medikuarengana lehenengo aldiz joan nintzenean abortu bat eragin zidaten eta haur bat galdu nuen. Horregatik, ordura arteko guztia Quironen egin banuen ere, haurdunaldia Osakidetzak eta Quironek kontrolatu zuten, bietara joaten nintzen, umea galtzeko beldurrez. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Herri bat atzean dugula sentitu dut eta horrek indar handia eman dit

    2013-01-29  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Ekaitz Ibero donostiarra.

    Ekaitz Ibero donostiarra.

    Ni Ekaitz Ibero naiz. 25 urte ditut eta autobus bat erre izana egotzita otsailaren 4an, beranduenez, kartzelara aurkezteko agindu didate. 2007ko urriaren 30ean atxilotu ninduen Espainiako Poliziak. Astebete lehenago jarraika nituela sentitu nuen, baina ez nion garrantzirik eman. Atxilotu aurreko gauean, aldiz, jarraika nituela ohartuta oso urduri iritsi nintzen etxera, senideek ere esan zidaten urduri nabaritzen nidutela.

    Donostiako hainbat gazteri gertatu zitzaien bezala, urriaren 30eko goizeko ordu txikitan etorri ziren ni atxilotzera. Begiak ireki orduko poliziak pistolak eskuan zituztela nire gelan ikusi nituen, nire inguruan zeuden. Lau egun inkomunikatuta pasa nituen, oso gogorra izan zen. Torturatu egin ninduten eta une oro gutxiesten ninduten. Azkenean, galduta nengoen. Gero espetxeratu egin ninduten eta bertan ere beste bost egun inkomunikatuta pasa nituen, modulura eraman ninduten arte. Guztira bederatzi eguneko inkomunikazio aldia izan zen.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen

    2012-12-18  //  Historia  //  Iruzkin bat

    Luis Iriondo berak marraztutako "El Cristo de Gernika" irudiaren aurrean

    Luis Iriondo berak marraztutako “El Cristo de Gernika” irudiaren aurrean

    Ni Luis Iriondo naiz. 89 urte ditut eta Gernikako bonbardaketa bizi izan nuen. Hamahiru urte nituen orduan. Ama, aita eta hiru anai arrebekin bizi nintzen familia umil batean, aitak ikaztegia zuen eta amak altzairu denda.

    Gerraren berri hondartzan izan nuen lehen aldiz. Hori gertatu eta denbora gutxira jakin genuen Gernikatik hurbil zeuden herri batzuk bonbardatu zituztela, besteak beste, Durango. Horrek eragina izan zuen herritarrengan, berehala, badaezpada, babeslekuak eraikitzen hasi ziren. Denon ahotan zegoen. Apirilaren 25ean, esaterako, nire lagun Ciprik esan zidan bazuela babesleku bat bonbardaketa baterako prestatua, eta gertatzen bazen korrika hara joateko.

    Hurrengo egunean bankura joan nintzen, eta bertan nengoela kanpai soinua entzun nuen. Hegazkinen abisua zen, gertu zeuden, agian gainean. Hala zen, herriaren gainean zeuden. Laster alde egin nuen bankuko langile batekin babesleku bila. Merkatua egiten zen gunea pasa bezain laster hasi ziren eztandak. Jendea korrika oroitzen dut, oihuka. Eraikitako gune haiek lur azpian zeuden,  eta horietako batean sartu ninduten, bultzaka. Sabai baxua zuen eta bero handia egiten zuen, horren ondorioz, minutu batzuen buruan arnasa hartzea ere kosta egiten zitzaigun. Makurtzeko esan zigun bertan zegoen gizon batek, behealdean oxigenoa hartzea errazagoa zelako, eta hala egin genuen. Cipri, nire laguna, oroitu nuen han egon nintzen denbora osoan; hegazkinak ikusten ariko zen aurreko egunean esan zidan txokoan, inbidia ematen zidan hori pentsatzeak. Hurrengo egunean eskolara joatean berak ikusitako guztia kontatzeko aukera izango zuelako nik ez bezala. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Beti presente dut edozein momentutan iritsi daitekeela epaia

    2012-12-03  //  Politika  //  4 iruzkin

    Ezkerretik eskuinera: Asier Olano, Iñigo Alzelai, Ekhi Oñate, Antton Zabala, Txaber Zabaleta, Ekaitz Telleria, Jon Ezeiza, Aitzol Arrieta eta Egoitz Balerdi. Azpian Mikel Garcia.

    Ni Aitzol Arrieta naiz. Hernaniko gazte auzipetu bat. Nire amesgaiztoa duela ia lau urte hasi zen. Zehazki, 2009ko martxoaren 31ko goizaldean. Egun hartan Hernani eta Urnietako zortzi gazte atxilotuak izan ginen. Bost egun inkomunikatuta eta torturapean pasa nituen, eta ondoren espetxera eraman ninduten. Bertan hamar hilabete pasa nituen eta 2010eko otsailaren 2an geratu nintzen aske, 40.000 euroko bermea ordainduta. Zortea izan nuen horretan, nire koadrilako bat nirekin batera espetxeratu zutelako, eta esperientzia garratz hori lagun batekin pasatzeak pittin bat lasaitzen duelako. Ondo joan zen espetxealdia. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Irati Sarasua Arabaolaza

    Komunikabideetatik at geratzen diren bizipen eta sentipenak bilduko ditut blog honetan. Guztiak protagonisten ahotik kontatuta.

    @iratisarasua Twitterren

    Jarraitu @iratisarasua

    Tweets by @iratisarasua

    Azken bidalketak

    • Kartzela politika krudel honetan senide eta lagunen artean sortutako babes sarea oso indartsua da
    • Nire desioa bikotearekin edo gabe ama izatea zen
    • Herri bat atzean dugula sentitu dut eta horrek indar handia eman dit
    • Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen
    • Beti presente dut edozein momentutan iritsi daitekeela epaia

    Iruzkin berriak

    • Patxi --> Kartzela politika krudel honetan senide eta lagunen artean sortutako babes sarea oso indartsua da
    • iratxe --> Kartzela politika krudel honetan senide eta lagunen artean sortutako babes sarea oso indartsua da
    • sugaar --> Kartzela politika krudel honetan senide eta lagunen artean sortutako babes sarea oso indartsua da
    • Donostiako bederatzi auziperatuen inguruan herri harresia antolatzeko lanean | Lander Arbelaitz --> Herri bat atzean dugula sentitu dut eta horrek indar handia eman dit
    • Oliver Reinhard --> Eztanda bat entzun orduko haize beroak laztantzen gintuen

    Artxiboak

    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012

    Atalak

    • Gizartea
    • Historia
    • Politika

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA