Negu giroko asteburua bizi izan dugu aspaldiko partez: hotza, euria… eta mendi puntetan elurra. Iragarpenek bete-betean asmatu dute beste behin ere, eta negu parteko entrenaldiak baldintza eskasetan egin behar izan ditugu. Baldintza eskasak? Bai zera!
Larunbat eta igande honetan, bi ordu pasatxoko serie bana egin dut, ibilbidea errepikatuz bi egunetan. Herritik abiatu (Zumarragan bizi naizela esan al dizuet?), Antioko baseliza famatua (zeinaren aldamenean egungo modari jarraiki interpretazio zentru bat eraikitzen ari diren) atzean utzi eta Izazpiko gailurrera zuzenean (970 m). Behin altuera irabazita, Samino eta Oletako gailurrak jo eta Aginaga auzotik ostera herrira. Guztira, hamabost kilometro inguru, eta 1000 metro inguruko igoera.
Larunbatean zein igandean, ibilbidea errepikatu dudala esan dizuet. Baldintzak, ordea, ezberdinak izan dira oso egun batean zein bestean. Larunbat goizean, iragarritako erauntsiak heldu bitartean, giro goxo xamarra. Igandean, berriz, giro petrala behean, eta elurra goian. Zoragarria!
Azkoitiko ibiltari-martxazale-lasterketazale batzuekin egin nuen topo larunbatean, Izazpiko maldarik gogorrenetan. Euren parera iritsi bai, baina kosta egin zitzaidan gailurrera arte euren erritmoari eustea. Sasoiko, mutilak. Aspaldiko ezagunak, hainbat aldiz egin dugu topo han eta hemen. Urtea hasi berri dugun honetan, nork bere helburuak aurkezteari ekin genion berehala, halako lasterketan izena eman diat, hau ez zegok burutik sano, mendian korrika egiteaz gain kebrantara ere apuntatu ez duk bada? Eta horrelakoak… Zeinen gustuko dugun bakoitzak bere buruari erronka berriak jartzea, ez inorekin lehiatu nahi dugulako, lorpen berriak erdietsi nahi hutsagatik baizik. Horietako erronka asko ezerezean galduko direla ondo dakigun arren, edo egiteke daudenen zerrendan betikotuko.
Izazpiko gailurretik gertu, urratsak elurretan
Nik ere badaukat aurtengo urterako erronka bat edo beste. Azkenaldian mendi lasterketa eta horrelakoetan lehen baino gutxiago hartzen dut parte, baina nire kontura ibilbide zoro bat baino gehiago egiteko harrak barruan darrai. Eta jarrai dezala! Iazko urtea antzu xamarra izan zen, mendian ibili bai baina ez nuen, nire gusturako, nik diodan bezala gogoratzeko moduko itzulirik egin, aurreko urteko abuztuan egin nuenaren parekoa, adibidez. Lehenago ere horrelako dezente egindakoak gara, baina iaz ez zen zorterik izan eta ezin, batean eguraldi kaxkarra, bestean indarrek kale… Ea aurten zorte handiagoa dagoen.
Momentuz, Izazpi eta Saminoko elur erori-berrian korri egiteko aukera izatea ere, ez da barruko poztasunari bide emateko modu txarra!
Urte berria, erronka berriak
Atalak: Txango laburrak