Gaitzerdi
    Hasiera »

    Begi niniak eta ni

    2013-03-07  //  Umekeriak  //  Iruzkinik ez

    Beti bestaldean

    Umeak gizonari:
    - Arraroa da, zure begiak ikusten ditut, baina nireak ezin ditut ikusi!
    Heldua zein ikuspuntutatik erantzun pentsatzen ari dela, haurra aurreratu zaio:
    -Klaro! Ni begien beste aldean nago!

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gurasoek dute giltza

    2013-02-28  //  Hezkuntza  //  Iruzkin bat

    Umeen hezkuntza gurasoon ardura da, lehenik. Nola hezi nahi ditugun erabakitzeko eskubidea izango dugu, bada, gurasoek, ezta?

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Marrazkirik gabeko ikastola egun bat bezala

    2013-02-18  //  Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

    Ekaitz Bergara Kalonge hil da. Ikastolako bizipen onenek krak egin didate: gelatik atera gabe bere bueltan ematen genituen jolas-garai haiek itzuli zaizkit begitara, detaile txiki eta umoretsuz munduak sortzen eta eraldatzen zituen arkatz hartatik zintzilik edukitzen gintuen jolasgarai haietara. Eta ikastolako lagunen artean klasiko bihurtu ziren bere “Cristobal Molon” antzerkia eta “Ekaitz Cabezacañón” pertsonaiak.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats

    2013-02-06  //  Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

    http://blogs.lainformacion.com/treintaymuchos

    http://blogs.lainformacion.com/treintaymuchos

    Nerea Agirre HUHEZI fakultateko irakaslea da eta gurasoek seme-alabei eskolan laguntzeko aholkuak eman dizkigu Argia astekariko erreportajean. Eskolako lanek merezi dute aparteko lanketa, egunerokoan duda asko eragiten dute-eta. Hona Agirreren oharrak:

    1.-“Badaukazu etxerako lanik?” galderarekin hasi ordez… “Zer ikasi duzu gaur? Zer moduz aritu zara?” galderekin has ditzakegu gure alaba eta semeekin elkarrizketak

    2.-Lanean hasi aurretik, haurrarekin zereginari buruz hitz egiteko tartea hartu, bai haurrak eta baita guk geuk ere ondo ulertzeko jarduera bakoitzaren xedea.

    3.-Ikasteko estrategia ezberdinak daudenez, zereginaren arabera alaba edo semeari aukeratzen laguntzea: “zein da hau egiteko modurik egokiena?”.

    4.-Ikaskuntza prozesuaren auto-erregulazioa gidatzea: “Zer ari zara egiten? Zer egin duzu aurretik? Zer egin behar duzu gero?”. “Helburuei erantzuten ari al zara?”. “Amaitu aurretik zerbait aldatu behar al duzu?”. “Jarduera bukatutzat ematen al duzu?”.

    5.-Gure haurrei helarazten dizkiegun mezuak esanahiz janztea. Gure interesa eta errekonozimendua agertzeaz gain, haurrak konfiantzaz aritzera (gaizki egin arren berriro errepikatzera, aurretik egindakoa hobetzera), eta beraien jakin mina piztera (gauza berriak probatzera) animatu behar ditugu.

    6.-Zeregin baten zentzua ulertzen ez baldin badugu, haurrari laguntzeko prest gaudela  baina ez dakigula oso ondo nola lagundu adierazi; haurrak irakasleari zeregina ondo ulertu ez denez laguntza hori izan ez duela jakinarazteko eta argibide gehiago eman ahal izateko.

    7.-Familiako kide guztien artean etxerako lanen gaia antolatu. Honetarako beharbada beharrezkoa da aurretik familiako kide helduen artean hitz egitea eta irizpide batzuk finkatzea. Eta ondoren, irizpide horien arabera, etxeko guztien artean eskolako lanak eguneroko zereginen barruan txertatu eta beraz, nola antolatuko garen erabakitzea. Haurrari ere (aldez aurretik zehaztutako irizpide horien arabera) erabakitzeko aukera emanaz (non egingo dituen lanak, noiz –askaldu aurretik, ondoren…-). Garrantzitsua da gure haurrak bera etxerako lanak egiten dagoen bitartean familiako beste partaide guztiok zertan arituko garen jakitea, eta denbora tarte horretan besteok ere gure zereginak ditugula ikustea (lana egin osteko deskantsua hartzea bada ere, horretan ariko garela jakitea). Haurrak zereginaren arabera laguntza nori eskatu diezaiokeen jakin dezan.

    8.-Haurrak laguntza eskatuz gero ez ezeztatu. Beharbada beste denbora tarte bat bilatu beharko dugu momenturik egokiena ez delako. Baina haurrari arrazoia hori dela esango diogu eta noiz lagunduko diogun zehaztu. Eta ondoren, bete.

    9.-Jarduerarekiko ditugun zalantzak planteatu. Edo zereginean bertan ohartxo moduan jaso irakasleak ikusi ahal izateko.  Gure aldetik, ditugun zalantzak argitzeko ahalegina egin dezakegu eta hurrengo egunean haurrarekin honi buruz hitz egin (nola saiatu garen arazoa ebazten, zer egin dugun, zer lortu dugun, zein zalantza izaten jarraitzen dugun…).

    10.-Zereginaren zentzua bere osotasunean zalantzan jartzea saihestu. Baita irakaslearen lana auzitan jartzea edo eskolarekiko haserrea eta frustrazioa adieraztea.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

     


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Aitorren hizkuntz zaharra…” bertsio feminista

    2013-01-17  //  Umekeriak  //  Iruzkin bat

    - Zuk badakizu “Aitorren hizkuntz zaharra” kantua?
    - Bai…
    - Kantatuko dugu elkarrekin?
    Glups! “gizonki azaldu”, “hizkuntza garbia”… kantu horri diodan atzerakoarekin! baina tira, hori ere gure kantutegiko parte dela eta bost urteko ume bati ezin zaiola dena kolpean esplikatu, hasi gara bada kantari. Ni betiko eran, eta kantukidea:

    “Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu
    munduaren erdian gizon pila saldu”…

    Kantutegia berritzea edonoren esku dago, euskal kultura biziberritu dadin, eta batez ere,  kultura horretako parte garenok kadukatutako pentsamoldeak ito ez gaitzan.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Goian bero

    2013-01-15  //  Bertsolaritza  //  Iruzkinik ez

    Xabier Fidel Paya Ruiz. Algortako bertsolaria. Amak umetan euskaraz tajuz ikasteko bertso eskolara hasitakoa. Bizkaiko txapela jantzi eta oholtzan zehar korrika ospatu zuena. Renora ahozko tradizioen biltzar batera itzultzaile joan, eta konpasei buruzko ikasgaiak ematen bukatu zuena. Gasteizko itzultzaile eskolako lehen promozioko lizentziaduna. Musika ikasia, koroan abestua, flautajolea, elizan organojolea…  Gazteleraz trabatu gabe bertsotan egiten duen bakarretakoa eta erdarazko bertsoak errimatuta eta neurtuta itzultzen dakiena. Bertso udalekuetan begiratu beharreko begiralea. John Foley (ahozko tradizioen ikerlari nagusia) zendu berriak amaitzerik izan ez zuen ikerketa-beka utzi zion oinordekoa.

    Eta Argia astekarian 2006an “Bertso berriak” atalari ekin zitzaionetik deskantsu hartu ez duen  bertso-jartzailea. Urte berriarekin agurtu gaitu. Berak badaki, nahi duenerako atea zabalik du.

    Hemen duzue sei urtean jarri dituen sorten aukeraketa bat. Idatzizko bertsoen mugak eta aukerak arakatzea izan du helburu, hizkiei eta puntuaketa markei tira egin eta moldeak haustea. Sorta horietako asko musikatu ditu eta entzungai dituzue. Kale edo bale egiteko jarreragatik, eskerrik asko.

    - Murrizketekin jarriak
    - Euskara agiriak opari
    - Aita itsasgizon bati
    - Sol-idaritweet Requiem #m15
    - G kontua
    - 2 xabi-xa
    - Lerro artean jarriak
    - Euskara batu sinpleari jarriak
    - SuMISSioari jarriak
    - SMSei jarriak
    - Puntukako gida-baimenari jarriak


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Altzoko Haundia, txikien opera: Belarrientzat zorroztarribitxia

    2013-01-07  //  Kultura, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Koldo Izagirrek hitzak eta David Azurzak musika. Gure etxean sartu den lehen opera, belarriak zabaltzeko luxuzkoa. Dena gustu finez egina. Altzoko Haundiaren bizimodua bera abenturaz josia dago, eta Izagirrek bizimodu haren gogorra zorrotz azaltzen digu, umore gazi-gozoz eta beti xamurtasunez. Musika hau gure etxean berria da, baina behin eta berriz entzun eta barneratzeko jakinmina pizten duena. Pertsonaien ahotsak biribil karakterizatuta daude, eta istorioa primeran jarraitzen da.
    Aukera ederra dugu diskoa eskuratu eta entzunaren entzunaz 2016rako opera xehetzeko. Urte horretan Donostia Kultur Hiriburu izan behar horretan, txotxongilo eta guzti taularatuko dute opera. Altzoko Haundiaren umiltasuna eta herri txikien harrotasuna, Kultur Hiriburuan ikus-entzungai.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Okelar Sariko bertso sorta irabazleak

    2013-01-03  //  Bertsolaritza  //  Iruzkinik ez

    Urtero legez Santo Tomas bueltan banatu zuen Mutrikuko bertso eskolak Okelar Saria. Helduen mailan lehen saria Amaia Agirrek jaso zuen “Biziminak minbiziari” sortarekin eta bigarrena Iñigo Legorburuk “Hitzen ekonomian” sailarekin. Hemen dituzue biak:

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Jostailu trukeen alde

    2012-12-21  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Aiztondo Mankomunitateko (Gipuzkoa) Denboraren Bankuak oharra bidali zuen etxeetara, gure herrietan familia batzuk larri daudela (Gizarte langileek jakinarazi zietenez) eta erabiltzen ez ziren jostailuak bilduko zituztela birbanatzeko.

    “Ui, keba, gure etxeko denak erabiltzen dira edo puskatuta daude” hori da denok pentsatzen duguna… armairuak irekitzen ditugun arte. Oso ongi dator:
    1.-Etxean txukunketa egiteko.
    2.-Zer gauza ditugun gogoratzeko. Zokoratuta genituenak dira orain maiteenak!
    3.-Garbitu eta konponduta, “jostailu berriak” izateko.
    4.-Haurrekin jabegoa lantzeko (nahi dut vs behar dut, besteek emandako zer daukat, zer irabazten dugu denok trukearekin, dena ez da erosita konpontzen…).
    5.-Jada beharko ez ditugunak berrerabiltzeko, besteri emanda.

    Badira berrerabiltzeko hainbat aukera: bata, aipatu duguna, behar bada opari nagusia izango den etxeetara bideratzea. Bestea, inguruko umeei pasatzea. Hirugarrena, jostailu trukea: urtetik urtero gero eta azoka gehiago antolatzen dira. Hona hemen aurkitu ditudanak (besteren baten berri baduzu, bidali, eta pozarren gehituko dut!):

    -Asteasun: abenduaren 23an, 11:30etan hasita.
    -Elgetan: abenduaren 23an, 11:30etan hasita.
    -Irurtzunen: abenduaren 22an, 11:00etan hasita.

    EGINDA DAUDENAK:
    -Arrasaten.
    -Orion.
    -Hendaian.
    -Beasainen.
    -Zizurkilen.
    -Araian.
    -Beasain.
    -Azpeitin.
    -Uharten.
    -Agoitzen.
    -Antiguan.
    -Basaurin.
    -Urretxun.
    -Kortezubin.
    -Basaurin.

     


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Euskaraz… hil?!

    2012-12-18  //  Umekeriak  //  Iruzkin bat

    Bi umek jolas bihurtu dute Euskararen Egunean eskolan “ospatu” zen zeremonian bota ziren leloak gogoratzea.

    Urliak: “Bixi bixi, euskaraz bizi!”
    Sandiak: “Entzunak entzun, euskaraz erantzun!”
    Urliak: Nola zen hura? “Euskaraz jaio, euskaraz bizi eta euskaraz…” [hil]
    Sandiak: Iraun!

    Karkailaka hasi naiz leloa tupustean nola mejoratu duen ikusita. Barrez jarraitu dut, euskararen kinkaz bost urteko umeak ere jabetuta daudelako. Eta irribarre bat geratu zait gogoan itsatsita, hurrengo belaunaldiak irauteko egoskorkeria izango duen esperantzan.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    2 / 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

    Estitxu Eizagirre

    Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

    @eeizagirre Twitterren

    Jarraitu @eeizagirre


    Tweets by @eeizagirre

    Azken bidalketak

    • Arpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen
    • Agur Inaxito Albisu Mendarte
    • Isiltzen duguna
    • Harresiko mugalariak
    • Kamioi gurpilak balkoietara!

    Iruzkin berriak

    • Estitxu Eizagirre --> Isiltzen duguna
    • anatxu --> Isiltzen duguna
    • Kristina Zuza Elosegi --> Gurasoek dute giltza
    • Estitxu Eizagirre: Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats | Horrela bizi bagina beti! --> Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats
    • Haurrei eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats | anarena --> Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Atalak

    • Bertsolaritza
    • Feminismoa
    • Hezkuntza
    • Kultura
    • Sailkatugabeak
    • Umekeriak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA