Arpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen
Maiatzaren 18a Museoen Eguna izaki, Larraulgo Ekomuseoak bukaera eman zion iazko abenduan hasitako proiektuari. 10:30etan hasi zen festa. Egurrezko asto edo estruktura prest zuten museoaren aurrean. Eta bere gainera haritz enborra igoa (beherago duzu basotik hara nola iritsi zen kontatua). Jexux Jauregi igo zen enbor gainera, eta anaia Koldok behetik eta Jexuxek goitik, arpanari tiraka enborra ebaki zuten. Bata nekatu ahala besteari txanda emanaz, hasieran begira zeudenek ere arpanarekin...
Read MoreAgur Inaxito Albisu Mendarte
Iñaxito Albisu atzo goizean hil da bere herrian, Errenterian, 88 urte zituela. Oarsoaldeko Hitzan euskalgintzari lotutako bere ibilbidea gogora dezakezu, eta Argian egin genion elkarrizketan Alkoholiko Anonimoen sortzaile izan zenekoa. Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile
Read MoreHarresiko mugalariak
AskeGunea internetez jarraitu nuen, blogetan jauzika, streaming-era zintzilikatuta, irratia entzunaz eta tweet-en esaldiekin puzzlea osatu nahian. Sistemak maskara erakutsi zuen baina benetako aurpegia agerian geratu zitzaion. 1.-”Anitzetan arma gordetzen duen lehenbizikoak irabazten du” Jean Pierre Massias-en aipua ekarri zidan gogora 18 gaueko 23:38etako @larbelaitz-en txio honek: “Mikrofonotik oso garbi esan dute: Norbaitek biolentzia erabiltzen badu, ez da gutakoa. Sekreta...
Read MoreKamioi gurpilak balkoietara!
Lasartetik Bilborako joan-etorria, asteazken batez: 10:00-12:00etara eta 13:00-15:00etarako orduetan. Damu bakarra dut ez ditudala nire norabidean ikusi ditudan kotxe bakanak zenbatu. Kilometro koadroko errepide gehien duen eskualdea da EAE. Behinola, glaziazioen ostean eta krisi aurrean, obra hauek onartuarazi zituen trafikorik egongo zen… “Denak Leizaranen kontra, baina orain erabiltzen duzue bada!” eztabaidak ixten dituen marmar zaputza etorri zait gogora. Garai berriotan...
Read MoreIndarkeriazko jolasak
Txurdinagako Ondarroa kalean dago kartel hau, etxe arteko plazan. Indarkeriazko jolas asko dago: plastikozko pistolak, kartetako “hijoputa” jolasa eta eskuekin txaloka “Don Federico mató a su mujer…” kantatzen den hori, batez ere. Hauxe baino ez daukat kartel honi buruz esateko: nork asmatzen ditu kaleko oharrak? Amets Arzallusen “Jolastea da” haiek kantari egin dut kotxerako bidea. Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen...
Read MoreAltzoko Haundia, txikien opera: Belarrientzat zorroztarribitxia
Koldo Izagirrek hitzak eta David Azurzak musika. Gure etxean sartu den lehen opera, belarriak zabaltzeko luxuzkoa. Dena gustu finez egina. Altzoko Haundiaren bizimodua bera abenturaz josia dago, eta Izagirrek bizimodu haren gogorra zorrotz azaltzen digu, umore gazi-gozoz eta beti xamurtasunez. Musika hau gure etxean berria da, baina behin eta berriz entzun eta barneratzeko jakinmina pizten duena. Pertsonaien ahotsak biribil karakterizatuta daude, eta istorioa primeran jarraitzen da. Aukera...
Read More

Iruzkin berriak