Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
@eeizagirre Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Estitxu Eizagirre --> Isiltzen duguna
- anatxu --> Isiltzen duguna
- Kristina Zuza Elosegi --> Gurasoek dute giltza
- Estitxu Eizagirre: Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats | Horrela bizi bagina beti! --> Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats
- Haurrei eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats | anarena --> Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats


Jostailu trukeen alde
Atalak: Sailkatugabeak
“Ui, keba, gure etxeko denak erabiltzen dira edo puskatuta daude” hori da denok pentsatzen duguna… armairuak irekitzen ditugun arte. Oso ongi dator:
1.-Etxean txukunketa egiteko.
2.-Zer gauza ditugun gogoratzeko. Zokoratuta genituenak dira orain maiteenak!
3.-Garbitu eta konponduta, “jostailu berriak” izateko.
4.-Haurrekin jabegoa lantzeko (nahi dut vs behar dut, besteek emandako zer daukat, zer irabazten dugu denok trukearekin, dena ez da erosita konpontzen…).
5.-Jada beharko ez ditugunak berrerabiltzeko, besteri emanda.
Badira berrerabiltzeko hainbat aukera: bata, aipatu duguna, behar bada opari nagusia izango den etxeetara bideratzea. Bestea, inguruko umeei pasatzea. Hirugarrena, jostailu trukea: urtetik urtero gero eta azoka gehiago antolatzen dira. Hona hemen aurkitu ditudanak (besteren baten berri baduzu, bidali, eta pozarren gehituko dut!):
-Asteasun: abenduaren 23an, 11:30etan hasita.
-Elgetan: abenduaren 23an, 11:30etan hasita.
-Irurtzunen: abenduaren 22an, 11:00etan hasita.
EGINDA DAUDENAK:
-Arrasaten.
-Orion.
-Hendaian.
-Beasainen.
-Zizurkilen.
-Araian.
-Beasain.
-Azpeitin.
-Uharten.
-Agoitzen.
-Antiguan.
-Basaurin.
-Urretxun.
-Kortezubin.
-Basaurin.