Gaitzerdi
    Hasiera » Bertsolaritza » Haur minbizia ikertzeko telemaratoia: ale bat
    Abe12 0

    Haur minbizia ikertzeko telemaratoia: ale bat

    Atalak: Bertsolaritza

    Telebista iragarkiek eta irratiz jarraipena egiten ari diren gaurko egunak gogora ekarri dizkidate Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela jantzi zuen egunean kantatutako bertsoak, garaitsu honetan, abenduaren 13an, baina 2009an, BEC apoteosiko hartan.

    Gaia: Medikua zara Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil aulkiekin lasterketak egiten.

    Zabal-zabalik geratzen zaizkit
    nere begi nere aho
    ospital hontan sartu zirala
    denbora joan da luzaro
    abuztu, irail eta urria
    bihurtu zaie azaro
    ta zai-zai daude noiz irtengo edo
    noiz aginduko “akabo!”.
    Elkarri nola deitzen dioten
    “burusoiltxo!” eta “kalbo”
    minbizi duten bi umeeri
    begira-begira nago
    eurengan minak badu indarra
    baina bizitzak gehiago.

    Egiten dute irrifar eta
    begitan dute dizdira
    etsitzen dute nahiz ta lagunak
    eta eskola desira.
    Denborarako egin zieten
    laguntxoei despedida
    eta orain biak hemen dabiltza
    juerga, salto, buelta, biba…
    Tututxo batek lotuta dauzka
    oxigenoan harira
    baina kontentu ta lasai daude
    jolas hoietan argi da
    ta maitasuna behar dutenak
    euren gurasoak dira.

    Aita ta ama hor ikusten ditut
    ta nola ez konprenitu?
    Esperantzazko eskatzen dute
    arren zerbait zirrikitu.
    Euren aurrean negar ein nahi ez
    ta barrun ezin kabitu
    urruntzen dira umeengandik
    ta orduan begiak blaitu.
    Nik gurasoei esaten diet
    «Jarraitu! Gogor jarraitu!
    Zuen umeak indartsu dira
    hemen ez da deus amaitu
    ze bizitzeko gogoa dunak
    bizitzea lortzen baitu».

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Estitxu Eizagirre

    Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

    @eeizagirre Twitterren

    Jarraitu @eeizagirre


    Tweets by @eeizagirre

    Azken bidalketak

    • Amilduz ikasten baita bertsotan
    • Autoebaluazioa
    • Etxeetan frigorifikoak sartu zirenetik…
    • Ingurumen eguna: hitzaldi eta txango proposamen bana
    • Belar eta lore jatea

    Iruzkin berriak

    • www.mgprojekt.com.pl --> Autoebaluazioa
    • Belar eta lore jatea | Gaitzerdi --> Arpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen
    • Estitxu Eizagirre --> Isiltzen duguna
    • anatxu --> Isiltzen duguna
    • Kristina Zuza Elosegi --> Gurasoek dute giltza

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Atalak

    • Bertsolaritza
    • Feminismoa
    • Hezkuntza
    • Kultura
    • Plan tematikoak
    • Sailkatugabeak
    • Umekeriak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA