Gaitzerdi
    Hasiera » Hezkuntza » Wert bertegi ote dugun
    Abe05 1

    Wert bertegi ote dugun

    Atalak: Hezkuntza

    Tabernan ozen asaldatu gara Espainiako Hezkuntza ministroaren azken astakeriarekin. “Nora goaz?!”, “Laster cara al sol kantatzen jarriko dituzte!”. Bakarka guraso batek kontatzen dizu senarrak batzutan alabari erdaraz egiten diola “belarria egin dakion”, halako kexatzen da “hainbeste euskaraz eta kito, baina gure semeek ez dakite erdaraz”, hirugarrenak bost urteko umea ingelesera darama “jolasteko, baina ongi etorriko zaio”…

    Garraio publikoa bezala da euskara, denok gaude alde baina kotxean inbertitzen dugu. Zortzi urterekin dakigun euskara “euskara jakitea” bailitzan, munduan bost urterekin bi hizkuntzatan berdin egiten duen amaren alabarik balego bezala, ingelesez jolastuta curriculumak gizenduko ditugulakoan…

    Denaren oinarrian, beldur bat: euskara ez dela nahikoa. Handitan benetako hizkuntza, lana bilatzeko eta munduan ibiltzeko balioko diena gaztelera, frantsesa, ingelesa edo “batek daki, txinera!” izango duten ustean. Edozein, gurea ez bada.

    Wert-en beharrik ez dugu izan beldur hori elikatu eta probetxu ateratzeko: Ikastolak eta Hezkuntza Publikoa biak ari dira eleanitz proiektuak bultzatzen, orduen %20 hizkuntza bakoitzari emanaz. Bi hezkuntza ereduek euskara gainditua dute, nonbait.

    Guraso gisa segurtasun bati heltzen diot: hizkuntzaren bidez pentsatzen dugu, beraz, bere umeak nota onak ateratzearekin kezkatuta dagoen gurasoak hizkuntza landu behar luke umearekin. Hizkuntza bat sakon, zabal, aberats, pentsamenduaren matiz denak adierazteko balio diezaion. Bat aberats, gainerako hizkuntzak ikasten dituenean ere sakontasun maila hori bilatu dezan. Eta ez txikitatik hiru lardaskan, bat bera ere tajuz egitera sekula  iritsi gabe.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkin bat

    1. Ainhoa | 2013 Otsaila 7 at 15:33

      “Garraio publikoa bezala da euskara, denok gaude alde baina kotxean inbertitzen dugu”. Aurrerantzean metafora gastatu samar topatzen badezu, nere kulpa!

      Erantzun

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Estitxu Eizagirre

    Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

    @eeizagirre Twitterren

    Jarraitu @eeizagirre


    Tweets by @eeizagirre

    Azken bidalketak

    • Autoebaluazioa
    • Etxeetan frigorifikoak sartu zirenetik…
    • Ingurumen eguna: hitzaldi eta txango proposamen bana
    • Belar eta lore jatea
    • Arpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen

    Iruzkin berriak

    • www.mgprojekt.com.pl --> Autoebaluazioa
    • Belar eta lore jatea | Gaitzerdi --> Arpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen
    • Estitxu Eizagirre --> Isiltzen duguna
    • anatxu --> Isiltzen duguna
    • Kristina Zuza Elosegi --> Gurasoek dute giltza

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Atalak

    • Bertsolaritza
    • Feminismoa
    • Hezkuntza
    • Kultura
    • Plan tematikoak
    • Sailkatugabeak
    • Umekeriak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA