Gaitzerdi
    Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: Abendua, 2012
    Abe21 0

    Jostailu trukeen alde

    Posted in Sailkatugabeak

    Aiztondo Mankomunitateko (Gipuzkoa) Denboraren Bankuak oharra bidali zuen etxeetara, gure herrietan familia batzuk larri daudela (Gizarte langileek jakinarazi zietenez) eta erabiltzen ez ziren jostailuak bilduko zituztela birbanatzeko. “Ui, keba, gure etxeko denak erabiltzen dira edo puskatuta daude” hori da denok pentsatzen duguna… armairuak irekitzen ditugun arte. Oso ongi dator: 1.-Etxean txukunketa egiteko. 2.-Zer gauza ditugun gogoratzeko. Zokoratuta genituenak dira orain...

    Read More
    Abe18 1

    Euskaraz… hil?!

    Posted in Umekeriak

    Bi umek jolas bihurtu dute Euskararen Egunean eskolan “ospatu” zen zeremonian bota ziren leloak gogoratzea. Urliak: “Bixi bixi, euskaraz bizi!” Sandiak: “Entzunak entzun, euskaraz erantzun!” Urliak: Nola zen hura? “Euskaraz jaio, euskaraz bizi eta euskaraz…” [hil] Sandiak: Iraun! Karkailaka hasi naiz leloa tupustean nola mejoratu duen ikusita. Barrez jarraitu dut, euskararen kinkaz bost urteko umeak ere jabetuta daudelako. Eta irribarre bat...

    Read More
    Abe17 2

    Agur eta ohore

    Posted in Bertsolaritza

    Joxe Agirre bertso afari magiko batekin lotuta atxikiko dut oroimenean. 2000 edo 2001ean izango zen, Urrestilan bertsolari gazteen asteburu-pasa egin genuen. Eta larunbata gauerako egitaraua hauxe zen, Agirre eta Lazkanoren bertso afaria. Komedorea gaztez beteta, erdian bi aitonak kantari, eta gaubela ahaztezina. Bi bertsolariek sekulako saioa egin zuten: gairik inork jarri gabe, elkarri zirikan batzutan, eta elkarrizketan sakon bestetan. Joxe Agirreri emaztea hil berri zitzaion, eta saiotik...

    Read More
    Abe12 0

    Haur minbizia ikertzeko telemaratoia: ale bat

    Posted in Bertsolaritza

    Telebista iragarkiek eta irratiz jarraipena egiten ari diren gaurko egunak gogora ekarri dizkidate Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela jantzi zuen egunean kantatutako bertsoak, garaitsu honetan, abenduaren 13an, baina 2009an, BEC apoteosiko hartan. Gaia: Medikua zara Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil aulkiekin lasterketak egiten. Zabal-zabalik geratzen zaizkit nere begi nere aho ospital hontan sartu zirala denbora joan da luzaro abuztu, irail eta...

    Read More
    Abe05 1

    Wert bertegi ote dugun

    Posted in Hezkuntza

    Tabernan ozen asaldatu gara Espainiako Hezkuntza ministroaren azken astakeriarekin. “Nora goaz?!”, “Laster cara al sol kantatzen jarriko dituzte!”. Bakarka guraso batek kontatzen dizu senarrak batzutan alabari erdaraz egiten diola “belarria egin dakion”, halako kexatzen da “hainbeste euskaraz eta kito, baina gure semeek ez dakite erdaraz”, hirugarrenak bost urteko umea ingelesera darama “jolasteko, baina ongi etorriko...

    Read More
    1 / 212Hurrengoa»

    Estitxu Eizagirre

    Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

    @eeizagirre Twitterren

    Jarraitu @eeizagirre


    Tweets by @eeizagirre

    Azken bidalketak

    • Agur Inaxito Albisu Mendarte
    • Isiltzen duguna
    • Harresiko mugalariak
    • Kamioi gurpilak balkoietara!
    • Indarkeriazko jolasak

    Iruzkin berriak

    • Estitxu Eizagirre --> Isiltzen duguna
    • anatxu --> Isiltzen duguna
    • Kristina Zuza Elosegi --> Gurasoek dute giltza
    • Estitxu Eizagirre: Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats | Horrela bizi bagina beti! --> Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats
    • Haurrei eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats | anarena --> Eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012

    Atalak

    • Bertsolaritza
    • Feminismoa
    • Hezkuntza
    • Kultura
    • Sailkatugabeak
    • Umekeriak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA