Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia - Propoli gordinari estraktuak ateratzeko sistemarik eraginkorrena: ultrasoinuak

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Propoli gordinari estraktuak ateratzeko sistemarik eraginkorrena: ultrasoinuak

2007-06-22

Propolia asko erabiltzen da apiterapian, modu ezberdinetan prestatu eta hartuta: kapsulatan, tantatan, hainbat likidotan urtuta... Produktu horietara iristeko, kofoinean erleak sortzen duen propoli gordinari teknika ezberdinekin osagai biologikoki aktiboak erauzten zaizkio. Teknika horietako hiru ikertu dituzte eta emaitza Chemistry Central Journal aldizkari zientifikoan plazaratu. Ohiko sistema (alkoholetan beratzea), ultrasoinuak eta mikrouhinez lagundutako erauzketa dira alderatu diren teknikak, bakoitzaren efizientzia neurtzeko. Hau jakiteko, kontutan hartu dira sistema bakoitzarekin azkenean propoli gordinari zenbat estraktu fenoliko eta flabonoide atera zaizkion.

Ikerketak erakutsi du alkoholetan beratzeko sistema zaharraren aldean denbora gutxiago eskatzen dutela beste bi metodoek, eta estraktu gehiago ateratzen dizkiotela propoli gordinari. Bi sistema hauen  konparaketa eginez, mikro-uhinez lagundutako erauzketa oso arin egiten da baina aldi berean propoli gordinari ez fenolikoak eta ez flabonoideak ez diren osagaiak ere ateratzen dizkio. Utrauhin bidezko erauzketa da estraktu fenolilko gehien ateratzea lortzen duen sistema. Ultrasoinu bidezko erauzketa honek lortzen omen du efizientziari handiena kontutan harturik eskatzen duen denbora, lortzen duen estraktu kopurua eta hauen arteko aukeraketa.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan