Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Pozoia-Apitoxina - Erlearen pozoia medikuntzaren historian (2)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Pozoia-Apitoxina

Erlearen pozoia medikuntzaren historian (2)

2009-01-15

(Bodog F. Beck medikuak 1935an plazaratu zuen “The Bible of Bee Venom Therapy” liburutik laburtua)

XIX. mendetik Homeopatia praktikatzen zuten medikuek bai hartzen zituzten kontutan erlea eta honen pozoia. Mende haren hasieran Constantin Hering-ek American Provingsen erlearen garrantzia aldarrikatu zuen. 1858an C.W.Wolf mediku homeopata famatuak Berlinen plazaratu zuen honako txostena: Apis mellifica or The Poison of the Honey Bee considered as a Therapeutic Agent. Hau zioen sarreran:
Medikuntzan urte batzuk eman dituen mediku orok argitaratu beharko lituzke arrakastatsu suertatu zaizkion esperientziak, gizadiaren interes orokorrekoak izango direlakoan. Gaur ziur nago erlea dela gizonak munduan daukan lagun txikirik onena; eritasun oro, azaleko nahiz barruko, sendatzen laguntzen du.

1876an Philadelphian egin zen Homeopatiaren Munduko Biltzarrean H.Goullon doktoreak aurkeztu zuen Apis printzipioa lehenbizikoz. Geroztik eta gaurdaino, homeopatek gaixotasun askorentzako gomendatzen dute Apis, erlez egina.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan