Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Akitaniako erlezainak Asiako liztor baten beldurrez

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Akitaniako erlezainak Asiako liztor baten beldurrez

2007-03-28

Frantziako komunikabideetan oihartzun handia eman zaio Akitaniatik bazter guztietara zabaltzen hasi den mehatxu berri bati. Hemen, Gipuzkoako "Diario de Noticias" egunkariak jakinarazi du albistea, "Mandíbulas asesinas" titulua ipiniz.

Vespa velutina deitzen da liztor beltz berri hau, eta horrek errezago bereizten du horiagoa den Europako liztor Vespa crabro delakotik. Akitanian 2005eko udan ikusi zuten lehen aldiz, eta izugarri zabaldu da denbora gutxian. Landetaraino iritsia da, eta jakintsuek uste dute Euskal Herrian laster sartuko dela, hemendik Espainiara pasatzeko. Oraindik ez dakite nola iritsi den jatorria Sumatran duen xomorro hori Txina eta Bhutandik pasatuz Europaraino. Batzuen ustez, bonsaiak inportatzen dituen negutegi batek ekarri zuen Akitaniara, baina gauza da hemen izugarri ondo girotu dela.


Europako liztorra baino txikiagoa da, baina Vespa cabro honen alderantziz Asiako Vespa valutinak erleak maite ditu. Erlezainek salatu dute liztor hauek taldean erasotzen dietela erlategiei eta kofoinetan sartuz gero barruko koloniaren %30 akabatu dezaketela. Hain azkar eta hainbeste hedatu da liztor asiatar hau, ezen eta jadanik ezin baita pentsatu hori desagertarazterik hemendik. Ez dakite Europako bertako liztorren gain zein eragin izango duten urruneko lehengusuen etorrerak. Erlezainek berriz etsai berri bat aurkituko dute beren erleentzako. Agian hauek garatuko dute Asiako erleek liztor hauen kontra antolatuta daukaten estrategia: liztorren inguruan pilan biltzen dira erleak, barruan tenperatura 45ºC arte igoarazten dute eta tartean “egosita” akabatzen da liztorra, erleek aldiz tenperatura hori bizirik soportatu dezaketelarik.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan