2007-03-30
Neutropenia edo leukopenia –odoleko leukozito edo globulu zurien urritzea- izan ohi da kantzerragatik kimioterapia jasan behar duten gaixoen arazo larrietako bat. Hori sofritzen dutenei sarritan Colony-Stimulating Factors (CFS) delakoak ematen zaizkie, baina hauek garestiak izateaz gain alboko beste arazoak ere ekartzen dituzte. Alternatiba gisa erlearen eztiarekin egin dituzte frogak ikertzaileei, eta Medical Oncology aldizkariak eman du fruituen berri “Honey Used to Treat Side Effect of Chemotherapy” titulua daraman albistean.
Israelgo Sieff hospitaleko Onkologia Sailean egin zen esperimentu klinikoa. Kimioterapia hartzen ari diren eta ondorioz globulu zuriak asko gutxitu zaizkien 30 gaixorekin egin dute froga: denek hartzen zuten CSF erremedioa eta aldi berean jateko eztia eman zitzaien. Amaieran, horietatik %40k bere leukozito kopurua normaltzen ikusi dute, eta aldiz %60k horrez gain CSF tratamendua ere behar izan dute. . %32k adierazi zuten beren bizi kalitatea hobetu zela ohartu zirela. Ikerlarien ondorioa zera da: kimioterapiagatik leukopenia edo neutropenia arriskuan dauden gaixoei eztia jateak gutxitu egiten diela arriskua eta CSF delakoa hartu beharra Gainera, esan dute ikertzaileek, “eztia merkea da, ez du ondorio txarrik eta ematen erreza da”.
© ARGIA.com