Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Monsantoren bulegoak okupatu dituzte Akitaniako 80 erlezainek

2012-01-07

Urtarrilaren 6an Monsanto multinazionalak Akitaniako Montbéqui herrian daukan bulegoa okupatu dute Confederation Paysanne sindikatuko (horren partaide da ELB Euskal Laborarien Batasuna) 80 erlezainek. Monsantoren M810 arto transgenikoa saldu eta ereitea debekatu dezaten eskatu dute. Frantziako erlezainak ezpataren eta hormaren artean harrapatuta daude: ezpata da Europan ezin dela saldu GAO Genetikoki Aldatutako Organismo arrastoak daraman eztirik, eta horma, berriz, Frantziako Estatu Kontseiluak legez kontrakotzat jo duela Parisko Gobernuak arto transgenikoei ezarritako moratoria.

guztia irakurri

Hernanin Vespa Velutinaren habia tiroka suntsitu dute (Hernaniko Kronikaren bideoa)

2011-11-27

Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi duenez, Gipuzkoako herri horretan azaldutako liztor asiarraren habia bat tiroka suntsitu dute bertako ehiztariek eta erlezainek elkarlanean. "Lixtor Asiarra" izeneko bideoan bildu dute ekintza.

guztia irakurri

Erleen demokrazia liderrik gabea

2011-09-22

Liderrik gabeko anarkia zorrotz organizatua. Autogestioa. Erabaki-ahalmen berdineko kideek ekarritako proposamenak eztabaidatzen dituen batzarra. Erleek demokrazia asanblearioz ebazten dituzte koloniaren hil ala biziko hautuak. Milioika urteko efikaziaren bermearekin eskaintzen digute eredua gizakioi.

guztia irakurri

Apimondia Buenos Airesen atzo hasita igandea arte

2011-09-21

Irailaren 21etik 25era bitartean Apimondiaren 42. edizioa (http://www.apimondia2011.com/) ari dira burutzen Argentinako Buenos Airesen. ApiExpo azokaren ia 3.000 metro karratuetan erlezaintzari lotutako hornitzaile eta saltzaileek erakutsiko dituzten beren produktu, teknologia eta makinaria berrienak. Erakustazoka horrek biltzen dituen arren erlezain eta bisitari gehien, sektoreak bizi duen mugimenduaren beste termometroa Apimondia elkartearen (http://www.apimondia.com) zazpi batzorde zientifikoen sinposiumek osatzen dute: Landa-eremuaren garapena, Teknologia eta Kalitatea, Apiterapia, Polinizazioa eta landaredia, Erleen patologia, Biologia eta Erleen inguruko ekonomia. Buenos Aireseraino hurbildu ezinean, erledun euskaldunari geratzen zaio Interneten arakatuz han aurkeztutako ponentzien arrastoa aurkitzea.

guztia irakurri

Bernadette Darchen irakasleak laburbildu ditu Vespa Velutinaren kontra gaur dauden metodoak

2011-08-25

Gaur 71 urte dituen emakume hau, Bernadette Delage-Darchen, Frantzian erleez eta batik bat txingurriez gehien dakiten zientzialarietakoa da. Dordoña-Perigord eskualdean, La Bugue herrian, berak eta beste batzuek antolatuta daukate Maison de la Vie Sauvage et Musée de la Paléontologie (http://www.tourisme-vezere.com/fr/fiche/Musees-Dordogne/Maison-de-la-Vie-Sauvage-et-Musee-de-la-Paleontologie/PCUAQU024FS0003J/?id_categorie=) museo famatua. Darchen andereak 15 minutuko video bat dauka egina Vespa Velutinaz: Dans l’intimité du frelon asiatique (http://albuga.free.fr/fr/avenir/vespa_velutina/article.html). Hemen euskaratu dugun artikulua Frantziako Santé de l’Abeille (http://www.apiculture.com/sante-de-labeille/) aldizkarian publikatu zen 2010eko abuztuan, titulu honekin: Le cycle annuel du frelon asiatique Vespa velutina - Ce qu’on peut en tirer pour essayer de le juguler (http://www.apiculture.com/sante-de-labeille/anciens_sommaires_2010.htm) (Vespa Velutina edo Asiako Liztorraren urteroko zikloa. Zer ikasi dezakegu hartaz liztorra akabatzen saiatzeko).

guztia irakurri

Julian Urkiola, Asiako liztorraz: «Etxean bezala dago liztorra hemen: mendia, basoa, hezetasuna...»

2011-02-14

Artikulu interesgarria eskaini du Hernaniko Kronika egunkariak liztor asiatiko edo Vespa Velutinaz. Bi ataletan banatuta dator, oso argazki ikusgarriz horniturik. Batak Julian Urkiolaren esaldi bat dakar izenburu: "Julian Urkiola - Gipuzkoako Erlazainen Elkarteko lehendakaria: «Etxean bezala dago liztorra hemen: mendia, basoa, hezetasuna...»". Bigarrena: "Erleak hil, kumeei emateko".

guztia irakurri

Liztor asiatarra Gipuzkoaraino iritsi da

2010-11-23

Gipuzkoako Irunen liztor asiatarra (Vespa Velutina Nigritorax) aurkitu dutela zabaldu du Hegoaldeko prentsak gaur, Neiker-Tecnalia zentroaren informazioan oinarrituta. Erlea&Apiterapia Blog honek 2008an ohartarazia zuen: "Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara", orduan Le Journal du Pays Basquek plazaratutako informazioetan oinarrituta. Orain enteratu direnek, hastea badaukate ezagutzen Frantziako erlezainek liztor edo listafin berri honen arazoari nola aurre egiten dioten. Albistea irakur daiteke Berria, Gara eta Diario Vasco egunkarietan.

guztia irakurri

Apiterapiaren Nazioarteko Foruma Eslovenian

2010-09-29

Atzo irailaren 29an hasi eta urriaren 2a arte Esloveniako hiriburu Ljubljanan ospatzen ari da Apiterapiako Nazioarteko 3. Foroa. Aurretik, Europar Batasuneko eta inguruetako erlezain elkarteen 1. biltzarra burutua dute 27an. Apiterapiaren azken azterketa eta berrikuntzak eta erlearen produktuen kalitatea aztertuko dira, Apiquality forumaren 2. edizioa ere bada eta. Apiterapiako foroa bi urtean behin burutzen da, maiztasun berarekin munduko beste aldean (2011an Argentinan) ospatzen den Apimondia biltzarrarekin tartekatuta. Egitarauan ikus daitekeenez, alor honetako pertsonalitate ezagunak joanak dira Ljubljanara. Bestalde, egun hauetan ospatzen dira Esloveniako hiri handienetan, uteroko  bezala, erlezaintzako jaialdiak, milaka erledun eta herritar biltzen dituztenak. Eslovenia izango da erlezaintza Europan bizienik atxiki duen herrialdea, bertako arraza berezi bezain famatuaren jabe ere badena: Apis Mellifera Carnica.

guztia irakurri

Artxiboa

artxiboa

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan