Dottore Amorek maitasuna berrasmatu nahi du

0

Denbora neraman hango eta hemengo hormetan bihotz horiek ikusten. Pintatuta batzuetan, itsatsita besteetan. Donostiako Egia auzoko kaleetan barrena; Hernanin, Portu auzotik udaletxe atzera doazen eskailerak igotzen. Eta haien egilearekin hitz egin nahi, zenbat gustatzen zaizkidan esateko. Hemen azalduko ez ditudan […]

Irakurri

Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen

0

Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu –zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo […]

Irakurri

Udazkena heldu da euskal kulturara

1

Asteazkena, 21:30ak inguru. Teleberriak dio Mikel Urdangarinen disko berriak “udazken ukitua” daukala. Gaztaina bezala erori zait zalantza: diskoaz ari dira ala El Corte Ingleseko kolekzio berriaz? Bukatu gabe utzi dut albistegia duda argitu nahian; Euria ari duren bideoa ikusteak –hori […]

Irakurri

Anubis 3.0: gure etorkizunaren oraina

0

Iraganak zamatuta, Gadu zaharra asteroide batean bakarturik bizi da Dani Fanoren Anubis 3.0 komikian. Robot bat du lagun eta hark albumari titulua ematen dion Anubis 3.0 makina aurkitzean izango dugu protagonistaren iraganaren berri. Duela urte pare bat argitaratu zuen TeleATOI: […]

Irakurri

Hiru gako Zea Maysen azken urteetako arrakasta ulertzeko

10

Abenduan bukatuko da Zea Mays taldeak Era diskoa aurkezteko egin duen bira, ia bi urteren ondoren. Merezitako oporrak izango dira Errekaldeko taldearentzat, gelditu gabe aritu baitira 2010etik hona. Gutxik espero genuen tamainako arrakastarik, kontuan izanda ordura arte taldearen ibilbide aski […]

Irakurri

Reggaetoiaz bestelako ikuspegi bat

3

Taberna batean reggaetoia jartzen duten bakoitzean ni bezala ernegatzen baldin bazara, lerro hauen gainean dagoen Victor Lenoreren hitzaldia ikustea gomendatzen dizut. Munduaren hegoaldeko ghettoetan egiten diren soinuak aztertu ditu ikuspuntu soziologikoa erabiliz.

Irakurri

Patxi Lopez (apetaz aukeratutako instanteak)

0

Patxi Lopez PPrekin pakturik ez zuela egingo esaten eta Patxi Lopez PPrekin paktua sinatzen. Patxi Lopez Gernikan poesia errezitatzen. Patxi Lopez Ajuria Enean. Patxi Lopez erdaraz. Patxi Lopez euskaraz-edo. Patxi Lopez euskaltegitik hanka egiten. Patxi Lopez “lehendakari lasaia” eta Patxi […]

Irakurri

Zuloak: huts egindako fake bat

1

Existitzen ez den talde bati buruzko dokumentala iragarri, existituko balitz bezala; eta sekretua mantendu ia filma estreinatu arte. Fermin Muguruzak irailaren 22an jakinarazi zuen Zuloak taldea izen bereko dokumentalerako beren beregi sortu dela, ordurako euskal kulturaren gezurmendietan bolo-bolo zebilen zurrumurrua […]

Irakurri

Goya sarien bezpera

0

Maila oneko Sail Ofiziala ikusi dugu aurten azken bi urteetakoaren aldean, eta beharbada horregatik, palmaresa ezagutzera eman denean ez ditu inoren begietako globoak leherrarazi. Kontsentsu grisetik gertu ote gaude kritika egurkoiak partitzeko hain egokiak ziren Zinemaldiko sarietan? Ez hain azkar. […]

Irakurri

Hipnotizatzen ez duen film poliziakoa

0

Suediako film poliziako batek itxi du aurtengo Sail Ofiziala. Hypnotisören —bai, niri ere Ikeako altzari baten izena ekarri dit gogora— ez da aurten ikusi dugun film onena inondik inora; pelikula motak eskatuko lukeen suspentsea faltan bota dut.

Irakurri

Kapitalismoak

0

Gontzal Mendibilen kanta entzuten zen irratian asteazkeneko grebaren karietara. Biharamunean berriz, Sail Ofizialean katai ta zapalketaren errudunei buruzko lana ikusi dugu. Zinemaldia abiatu aurretik ere kiniela askotan zegoen Costa-Gavrasen Le capital eta ez du hutsik egin. Finantza mundua jarri du […]

Irakurri

Abortua

0

Venuto al mondo filmeko eszena batean pertsonaia batek dio, inoiz Balkanetako gerrari buruz film bat egitekotan, komedianteren batek egin beharko lukeela, Buster Keatonek-edo. Ez dago beharrik: Sergio Castellittok, drama bat egin gura zuen eta komedia atera zaio, nahi gabe. Orain […]

Irakurri

Gerrilla feminista

1

AEBetako langile-klaseko hiri txiki batean girotua dago Laurent Canteten Foxfire filma eta gizonen indarkeria sufritzeaz nazkatuta, matxinada antolatzen duten emakume gazteak ditu protagonista. Une batzuetan Ken Loachen Land and freedom edo The wind that shakes the barley gogora ekartzen du […]

Irakurri

Off-eko maitasuna

0

Minbiziak jota dagoen gizon baten istorioa da Javier Rebolloren El muerto y ser feliz. Argentinako eremu dekadenteak erakusten dituen road-movie esperimental samarra egin du zuzendari espainiarrak eta, François Ozonen Dans la maisonekin batera, Sail Ofizialean orain arte ikusi ditugun filmetatik […]

Irakurri

'The Artist'-en albo-kalteak

1

Pablo Bergerrek pelikula mutua ekarri du Sail Ofizialera. Blancanieves Grimm anaien ipuinaren egokitzapena da, Andaluzian girotua, toreroen eta flamenko artisten artean. Emaitza: pastitxe bat, oso efektista, manikeoa eta aspergarria.

Irakurri

Richard Gere ondo orrazten da

0

Hori da Arbitrage ikusi ondoren atera dudan ondorio esanguratsuena. Topikoz betetako film batek zabaldu du Sail Ofiziala. Ohituta gaude. Nicolas Jareckiren debuta buruhaustetan murgilduta dagoen milionario baten (Gere) istorioa da. Robert Miller bere konpainia beste batekin fusionatzeko lanetan murgilduta dago, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA