Boligrafo gorria
    Hasiera »

    Durangoko Azoka, gutxieneko adostasun bila

    2013-02-15  //  Kulturgintza  //  3 iruzkin

    Landako gunearen gaineko lainoak argitzeko epe bat jarri zuten atzo Gerediagako eta guneetako ordezkariek.

    Soka tenkatu bai, baina ez da eten oraingoz: Durangoko Azokaren antolamenduari buruzko gutxieneko akordioa bilatzeko epe bat jarri zuten atzo Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeek.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nolako azoka, nork kudeatuta

    2013-02-14  //  Kulturgintza  //  2 iruzkin

    Nerea Mujika Gerediagako lehendakaria eta Aiert Goenaga, iazko Durangoko Azokaren balorazioa egin zuten egunean (argazkia: EITB.com).

    Presaka ari dira gertatzen gauzak Gerediaga elkarteak Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu duenetik. Gaur arratsaldean bildu dira Gerediaga eta Azokaren inguruko guneetako arduradunak eta, bilera horren emaitza ezagutzen ez dugun arren, analisirako elementu batzuk badauzkagu esku artean.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zer dauka Capbretoneko atentatuak fikzionagarri izateko?

    2013-02-11  //  Ikus-entzunezkoak, Literatura  //  Iruzkinik ez

    Capbretoneko atentatuaren aparkalekua hilketaren ondoren.

    2007ko abenduaren 1ean Raúl Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibileko agenteak hil zituen ETAk Capbretonen. Ez zen ETAren ohiko ekintza izan: agenteak kafetegi batean ezagutu ondoren, etakideek aparkalekuraino segi eta bertan tirokatu zituzten. Planifikatu gabeko hilketa izan zen, antza.

    Gertakari hura gogora ekartzearen arrazoia liburu bat da, David Fernándezek eta José Antonio Gutierrezek Libros del KO argitaletxearekin publikatu berri duten Los de la ETA han asesinado a tu hijo (ez da imajinazioz gainezka egiten duen titulua, egia esan).

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Prix: power-poparen harribitxi bat, Bilbon berrargitaratua

    2013-02-06  //  Musika  //  Iruzkinik ez

    Prix taldearen bi single berrargitaratu ditu Spring Recordsek.

    Spring Records zigilu bizkaitarrak Prix taldearen single pare bat argitaratu ditu berriki. Izena ez zaizuela ezaguna egiten? Niri ere ez, baina Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan Memphiseko banda horrekin kolaboratu zuten lagun bi aipatu dituzte: Alex Chilton eta Chris Bell. Hau da, Big Star kultuzko taldearen erdia.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gilles Deleuze Mintzolan

    2013-01-31  //  Literatura  //  3 iruzkin

    Literaturan, kazetaritzan, maiz entzun izan dut daukagun erronketako bat dela ahozko euskara, euskara ustez natural hori, nola eraman idatzira. Ez da faltatzen Auspoa bildumako libururen bat eredu gisa jarriko duenik eta ez dut ukatuko, euskaldun izateko estilo jakin bati txapela buruari bezain ongi egokitzen zaio sail horretako lan askotan aurki daitekeen idazkera –pertsonalki, Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin gomendatuko nuke–.

    Baina “ahozko” estilo horrek bere mugak ditu, ez da ondo egokitzen testuinguru askotara eta beraz, Gilles Deleuzek goiko bideoan apuntatzen duenari kasu egitea interesgarria da.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gauzak argitzen ari dira liburu digitalaren merkatuan

    2013-01-29  //  Literatura  //  9 iruzkin

    Liburu digitala argazkiko hori da askorentzat oraindik; baina merkatutxo bat badago euskaraz.

    “Euskal liburu digitala: bi eredu eta hamaika galdera” titularra jarri genion 2011ko artikulu bati. Bidegurutzean zeuden argitaletxeak gure barrioan, Elkar, Alberdania eta Erein batetik, Gurebooken bilduta; eta Susa bestetik, liburu digitalerako bere plataformarekin —artean nobedadeak saltzen hasi gabe—.

    Ia batera iritsi diren bi albistek erakusten dute kaleetako bat itsua dela. Gurebookek hil honetan bere jarduera etetea erabaki du. Bitartean, Susaren egitasmoa 1.000 liburu saltzera iritsi da. Bi urte hauen balantze bat egiten hasiz gero, kontu batzuk nahiko argi ikus daitezke beraz.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Etxekoak kanporatzen

    2013-01-28  //  Gizartea, Hedabideak  //  3 iruzkin

    EusKKKalduna naiz eta arraro nago.

    Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin zait euskaraz ari baldin badira ere, nahiago nituzke nigandik urrun. Ozen hizketan, eskua luzatu eta besoa hartu, mundu guztia beraien legera bizi behar dela pentsatzen.

    Euskotar pedigria duten arrazistez ari naiz.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Musikeneko ustelak eta irakaspenak

    2013-01-24  //  Kulturgintza, Musika  //  Iruzkinik ez

    Musikeneko ikasleek kalean jo zuten protesta gisa (argazkia: Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

    Musikeneko trapu zikinek usaina botatzen jarraitzen dute Carmen Rodriguez Susok agintea utzi eta urtebetera, Noticias de Gipuzkoan atzo Juan G. Andresek argitaratutako artikulua leitzea besterik ez dago: José de Eusebio orkestra zuzendariari arrazoia eman diote epaitegiek EAEko Goi Mailako Musika Ikastegiaren kontra jarri zuen salaketan.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Kosice 2013: nola ez lukeen izan behar Europako Kultur Hiriburuak

    2013-01-21  //  Kulturgintza  //  Iruzkinik ez

    Kosice 2013: egin behar ez denaren eredua dirudi.

    Kosice, Eslovakiako ekialdean, 230.000 bizilagunetik gora, eslovakiarren, txekiarren eta hungariarren topaleku, 2013ko Europako Kultur Hiriburua da Marseillarekin batera. Geroz eta gertuago dago Donostiak banda hori jantziko duen momentua eta komeni da beste hiriei begia pegatzea, ereduak bilatzeko.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Asteburuan kulturaz pentsatzeko pare bat irakurgai

    2013-01-19  //  Literatura, Musika  //  Iruzkinik ez

    Buruari apur bat eragiteko bi irakurgai.

    Bat. Gorka Erostarbek Berriako Kulturak blogean Axiari, Antony eta joerak posteatu du. Joseba Irazokik azkenaldian hartu duen sonarekin pozik, baina harriturik, galdetzen du ez ote den antzeko zerbait gertatuko Beñat Axiarirekin, 2012ko abenduaren hondarrean Irazokirekin eman kontzertuaren ondoren Donostiako publikoa behintzat harri eta zur utzi baitzuen.

    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    4 / 42«Aurrekoa3456102030Hurrengoa»

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA