Boligrafo gorria
    Hasiera »

    “Regresa”: Nafarroako printzesa euskaraz berbetan komedia mexikar batean

    2010-02-01  //  Ikus-entzunezkoak  //  2 iruzkin

    Pelikula mexikar baten aurrerapena bidali dit lankide batek e-postara, xelebrea dela, flipatu egin duela esanez. Zer izango ote den ikusteko play sakatu eta honakoarekin egin dut topo: film mexikar bat, komedia erromantikoaren itxurakoa. Ernestoren eta Mariaren harremana ez dago momentu onean eta Mariak, irtenbide bila, hipnosi-terapiara joko du. Esnatu da eta ero aurpegiz terapeutari oihu egin dio: “Nor zara zu?!”. Horrela, euskaraz.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Cormac McCarthyren 'The road' nobelaz (show, tell & Steinbeck revisited)

    2010-01-28  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

    'The road', ingelesezko edizioaren azala

    'The road'

    Jose Urra nuen telefonoan, bazkaltzen ari zela Urkiolei eta Martinellorekin, telefonoak estaldura arazoak zituela, ez zekiela deia moztuko zenetz. Esan beharrekoak esanda, McCarthy aipatzen dit. Nik McAfee ulertu.

    — Antibirusa bezala?
    — Ez, ez, McCarthy!
    — A, senataria, ezta? Sorgin ehizarena?
    — Ez, ez, idazlea.
    — McCarthy esan duzu?
    — Benetan ez duk ezagutzen! Bai motel, orain gutxi egin ditek pelikula bat, No country for old men.
    — A, Cormac McCarthy!
    — Horri buruz ari gintuan bazkaldu bitartean, irakurri duk?
    — Ez, keba.
    — Ba hurrengoan hitz egiten diagunerako, irakurri The road, La carretera.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Munstroa orain handiagoa da, eta Ibercrea du izena

    2010-01-21  //  Ikus-entzunezkoak, Literatura, Musika  //  2 iruzkin

    EZgae, ezta Ibercrea ere...

    EZgae, ezta Ibercrea ere...

    Eta nola sortu den ulertzeko, hasieratik hastea onena. Hilak 19: Espainiako Konpetentzia Komisioak (gaztelaniazko sigletan CNC) txosten bat kaleratzen du, egile eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren elkarteei buruz. Txostenak egurra ematen die SGAE, CEDRO eta AGEDI bezalakoei; monopolioan oinarritutako eredua ari direla bultzatzen; ez dela modelo eraginkorra; erabiltzaileak oztopatzen dituela, batez ere Internetekoak; ez dutela oso jokaera gardena… Eta funtsean, merkatua liberalizatu behar dela, sortzaileek ez dutela zertan elkarte horietara joan behar beraien eskubideak kudeatzeko.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    'To Shoot an Elephant': nola izan John Reed XXI. mendean

    2010-01-19  //  Ikus-entzunezkoak  //  Iruzkin bat

    To Shoot an Elephant

    To Shoot an Elephant

    Hernaniko Biteri kultur etxeko aretoa bete samar atzo To Shoot an Elephant ikusteko; eta, esan behar nuen gustura atera nintzela, baina ez da oso egokia, zaila baita horrelakoak ikusita inondik “gustura” irtetea. Ukituta bai. Eta pentsatuz, albistegiek eman ez zizkiguten irudiak bistaratuta, behingoagatik puskatu zela Palestinaren gaineko setio mediatikoa.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Madrili irabaztea eta zintzilik geratzen diren gauzak

    2010-01-18  //  Bilardorekin hizketan  //  2 iruzkin

    Cristiano Ronaldo, San Mamesen zikin-zikin eginda

    Cristiano Ronaldo, San Mamesen zikin-zikin eginda

    Galtzetan sugeak dantzan dituena bezala atera ziren Athletic-ekoak larunbatean: bost minutuan egin zituzten lanak, eta gero zaparrada zuriari (zein figura erotikoa) eutsi behar. Saiatu ziren gogotik madrildarrak. Alferrik. Bilardorekin partiduaz berbetan, umore onean gaude.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

    2010-01-14  //  Gizartea, Hedabideak, Historia, Nazioartea  //  Iruzkin bat

    Haitiko

    Haiti

    Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Munilla, Internetek egingo zaitu progre

    2010-01-13  //  Gizartea, Hedabideak  //  2 iruzkin

    Jose Ignacio Munilla

    Jose Ignacio Munilla

    Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta “aldaketa” oro Interneten eskutik datorrela sinetsita, hara nor igo den teknologia berrien trenera: Jose Ignacio Munilla. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Elurrari buruzko notiziak eta kultur kazetaritza

    2010-01-12  //  Euskalerria Irratirako Burutazioak  //  Iruzkinik ez

    Elurraz ari da telebista goizeko tabernan, testu hau idazten ari naizelarik; elurraz ari dira hau idazten ari naizen tabernan gosaltzen ari diren langileak, beharraren aurretik kafesne ketan sudurra berotuz; elurraz idatziko dut ba nik ere, eta, ohiko moduan, azken momentura iritsi arte ez dizuet esango ez naizela elurraz ari, ezpada beste zerbaiti buruz. Baina azken errebuelta hori hartu aurretik, elurraz ari nahi dut.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Aurten futbola beltza izango da (eta zauriz betea)

    2010-01-11  //  Bilardorekin hizketan  //  Iruzkinik ez

    Emmanuel Adebayor, Togoko futbolaria

    Emmanuel Adebayor, Togoko futbolaria

    Jendea aldatu egiten da, batere ez aldatzeko. 2009. urtearen amaieran lanarekin arnasestuka ibili eta ezin izan nuen Bilardo behar bezala agurtu; gero, jada hamarkada berrian, Txarteleko kafetegia, obra batzuk tarteko, itxita egon denez, pista galdu diot zaharrari. Azarotik ez dugu hitz egin. Baina, espero nuenaren kontra, sosegatuta sartu da. Aldatuta. Te bat eskatu du. Halako pose Zen bat dauka. Ahoa ireki arte:

    — Hona etorri ez haizenez, gutxienez esaidak Gabonetan larrua suelto jo duala.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Buster Keaton finlandiar galbahetik

    2010-01-09  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

    Liburuaren azala

    Liburuaren azala

    Zein itsusia nork bere burua aipatzea, baina zein beharrezkoa batzuetan, konparazioak egin ahal izateko: joan den astean txoko honetara Claudio Magrisen nobela bat ekarri genuen, puskatan aurkeztua eta, irakurle honen ustetan, aurreneko irakurketaren ondoren zati-zati eginda bukatzen zuena. Hori gertatzearen erruetako bat zen, irakurle honen ustetan, nobelaren hasierako asmo handia, XX. mendearen kontakizuna egin nahia. Horrek bihurtzen zuen gehiegizko, alor askotan. Gaur ekarri duguna, askoz pretentsio txikiagoko obra da, testu fragmentarioa hau ere, baina, betiere irakurle honen ustetan, hobeto funtzionatzen duena: Kari Hotakainen finlandiarraren Buster Keaton: Elämä ja teot nobelaz ari gara (Buster Keaton: bizitza eta lanak, iaz Donostiako Meettok argitaletxeak gaztelaniaz argitaratua, Buster Keaton: vida y obra izenburuarekin).

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    30 / 42«Aurrekoa10202930313240Hurrengoa»

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • ‘Martutene’ eta ‘Historiarik goibelena’
    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA