Boligrafo gorria
    Hasiera »

    Desklasifikazioak II: Cesare Battisti

    2011-01-18  //  Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak, Literatura  //  Iruzkin bat

    Notizia joan den urteko azken egunarekin etorri zen:

    Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak, kargua utzi aurretik hartu duen azken erabakia Cesare Battistiren estradizioa ukatzea izan da. (…) ‘Berun urteetan’ Brigada Gorriekin lotutako Komunismorako Armaturiko Proletarioak taldeko kide izan zen eta lau hilketa leporatzen dizkiote bere herrialdean, horietako bi poliziak. Herrialdeko tribunalek biziarteko kartzelara kondenatu zuten. Battistik hilketa-akusazioak ukatzen ditu eta Lularen Gobernuak errefuxiatu politikoaren maila aitortu zion, Brasilen duela lau urte atxilotu zutenean. (…) Lulak ez du nahi izan Dilma Rousseff presidente berriaren lehen ekintza ezker muturreko borrokalari baten estradizioa ukatzea izatea, Rousseff bera ezker muturreko gerrillaria izan baitzen diktadura militarraren garaian. (…) Silvio Berlusconi Lehen Ministro italiarrak adierazi du Lularen erabakia “onartezina” dela eta haren kabinetearen ohar batek ohartarazi du: “Brasilgo presidenteak bere erabakia esplikatu beharko dio Italiako Gobernuari, baina baita italiar guztiei ere eta bereziki biktimen familiei”.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ben Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra

    2011-01-17  //  Hedabideak, Nazioartea  //  2 iruzkin

    Tunisiako diktadorearen alderdia ISko kidea da, PSOErekin eta PSekin batera

    Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile interesgarri bigarren planoan geratzen dira, ez kasualitatez; orain arte agintari europarrek mediterraneoko tiranoarekin izan duten adiskidetasuna, kasu. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Desklasifikazioak I: Valerie Solanas

    2011-01-11  //  Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak, Literatura  //  Iruzkinik ez

    Valerie Solanas

    1968ko ekainaren 3an New Yorken zeukan estudiora, The Factory-ra, sartu zen Andy Warhol, Fred Hughes managerra eta Mario Amaya arte kritikaria lagun. Korridorearen bestaldean emakume bat, pistola eskuan. Tiro bat, bi, hiru tiro entzun ziren eta Warhol lurrera erori zen, beruna gorputzean, golkoa odolez gorri. Beste bala batek Mario Amayaren bizkarra urratu zuen. Kanoiak Fred Hughesi ere begiratu zion. Emakumeak katua sakatu zuen.

    Ez zen balarik atera.

    Din-don soinuagatik jakin zuen igogailua iritsi zela. Handik egin zuen alde pistolaren jabeak eta zenbait ordu beranduago, polizia bati esplikatu zion egindakoa. Berehala atxilotu zuten.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    'AEIOUMMMMM', Xabi Strubellen disko berria, zuzenean sarean

    2011-01-03  //  Musika  //  Iruzkinik ez

    Xabi Strubell (arg.: Dani Blanco)

    Twitterretik (nondik bestela) dator notizia, urteko lehenbiziko eguneko erregaloa: Xabi Strubellek disko berria grabatu eta sarean jarri du CC-by-nc-sa lizentziarekin. Adio bitartekariak, Archive.org webgunetik ekar dezakezue AEIOUMMMMM oso-osorik. Gitarrarekin etxean egindako sei saio esperimental dira; pieza biluziak, isiltasunarekin jolasean osatuak.

    Eta pozgarria da, horrelako lanak zabaltzeko Internetek ematen dituen aukerak ikustea.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Apokalipsiak zerrendak egiten harrapatuko gaitu

    2010-12-31  //  Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak, Ikus-entzunezkoak, Literatura, Musika  //  Iruzkinik ez

    Ezetz, benetan, puxika ez da gaur gauean lehertuko...

    R.E.M. taldearen kanta bat etortzen zait burura abenduak 31 dituenero, It’s the end of the world as we know it (and I feel fine). Ezagutzen dugun munduaren amaiera da eta hala ere, edo beharbada horrexegatik, ongi sentitzen naiz. Friboloa dirudi, baina apokalipsiaren aurrean eduki daitekeen jarrera itxuroso bakarra da. Ez malenkoniarik, ez beldurrik. Kantaren hitzak idatzi zituen Michael Stipek bai baitzekien, T.S. Eliotek bezala, denbora presentea eta denbora pasatua, akaso daudela presente biak denbora futuroan, eta denbora futuroa konteniturik denbora pasatuan, denbora guztia presente baldin badago eternalki.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Belengo estalpe guztiak ez dira kitsch

    2010-12-25  //  Artea, Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak  //  Iruzkinik ez

    Leo Bassiren gaur egungo jaiotza

    “Estetikotasunik gabekoa edo gustu txarrekoa dena, bereziki, kontsumo komertzialerako egina”. Horrela definitzen du Harluxet hiztegiak Kitsch hitza. Wikipediak berriz, zera gehitzen du: Kitsch direla masan fabrikatutako ikono kultural merkeak eta artelan estetikoki eskasak, eta hitza lotu daitekeela gehiegizko sentimentalkeriarekin ere. Barka sarrera entziklopediko hau, baina inportantea iruditzen zait kontzeptua ezagutzea, Gabonetan inork etxea dekoratzen hasteko tentazioa baldin badauka, jakin dezan zer egin behar duen eta, bereziki, zer ez duen egin behar.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Autopsiarako froga gehiago: tabako arrastoak euskal kulturaren biriketan

    2010-12-20  //  Artea, Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak, Ikus-entzunezkoak, Literatura, Musika  //  3 iruzkin

    Zenbat zigarro bil daitezke 70 milioirekin?

    Koldo Izagirrek autopsia egin berri dio euskarari eta artseniko arrastoak aurkitu ditu. Ez naiz gorpuak gehiegi zitzikatu zalea, baina bigarrenez bisturia sar dezatela eskatuko nuke, biriketan gutxienez, ea tabakoaren keak eragindako minbizia ere ikusten den. 70 milioi euro hartu, bosteko billetetan banatu eta bai baitago nahiko paper zigarro batzuk biltzeko. Mordoxka bat. Horiek guztiak erreta, metastasia seguru.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Don Norbait

    2010-12-17  //  Musika  //  Iruzkinik ez

    Bide Ertzean 'Leidor Sessions' grabatu zutenean (argazkia: Xa2 / CC-by-sa)

    1999. urtea izango zen, udaberri partean. Donostiako Trinitate plazan kontzertua: Bide Ertzean eta… Etsaiak. Eta, egia aitortzeko, bigarren taldea ikustera joanak ginen batez ere. Besteaz ezer gutxi jakin, “Deabruak Teilatuetan-ekoen talde berria” esan zuen lagun batek. Aurkeztu berria zuten lehen diskoa (oker ez banago) eta gau hartan (honetan ez nago oker) publikoak harrera hotz samarra egin zien. Abstraktuan ez hitz egiteko: genien. Eta zehatzago: nien.

    Animalia kapritxosoa da gustua, baina denborarekin beti itzultzen da lehenago ibilitako bideetatik. Pazientzia izanez gero, bigarren aukera ematen dizu ehizatzeko. Hamaika urte beranduago karrerako soinu-banda bihurtua zitzaidan Bide Ertzean, ikusiak nituen zuzenean, baina inoiz ez Donostian. Eta Trinitatetik hurbil tokatu aukera, Victoria Eugenia antzokian, atzo.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Aupa Dut!

    2010-12-16  //  Musika  //  5 iruzkin

    TuD zuzenean

    Titularreko hori izan dute lema. Larunbatean esango dute agur. Ez neukan pena txikia Dut berandu harrapatu izana (bai, ados, 2008an utzi zuten, baina noiztik ez zuten kontzertu bat egiten?), eta orain TuD taldeak dio agur. Hilaren 18an izango da Dut-en tributu banda onenaren agurra, Hondarribiko Psilocybenean (ezin bestela) Meido-rekin batera.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Juaristi

    2010-12-13  //  Euskalerria Irratirako Burutazioak  //  Iruzkin bat

    Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru?

    Jon Juaristi (argazkia: Volgako Batelariak)

    Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa ere bai; eta PCEn, Euskadiko Ezkerran eta PSEn ibili zen, bere burua nazionalista espainol gisa definitu aitzin. Familiatik jaso zuen euskal nazionalismoa gorrotatzen bukatu du, katuak ura gorrotatzen duen gisan.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    20 / 42«Aurrekoa10192021223040Hurrengoa»

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA